Zinema aretoetan iragarkiak? Ez, eskerrik asko

  • Geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da zinema aretora sartu eta, filma hasi aurretik iragarki publizitarioak tonaka irentsi behar izatea. Non geratzen dira ikus-entzuleen eskubideak? Hego Euskal Herrian gai honekin lotutako legedia zertan den errepasatu dugu.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ostirala, 17:55. Donostialdeko merkatal gune ezagun bateko zinema areto batean eserita nago Logan filma hasteko itxaroten. Leihatilako ordutegi zerrenden arabera, filmak 18:00 hasi beharko luke. 18:02, argiak itzali dira. Iragarki bat. 18:05 hirugarren spot-a. Altzari, kotxe eta lurrin marka guztien errepasoa egin ostean, pantaila belztu eta 18:20 inguru filmaren hasierako tituluak ageri dira. “Sinestezina eta lotsagarria”, horiek dira buruan etengabe bueltaka dauzkadan bi adjektiboak. Zenbatetan gertatu zaizue hau? Niri askotan eta nazkatuta nago. Eta kontuz, ez naiz hurrengo hilabeteetan iritsiko diren ekoizpenen trailerrez ari, telebista konbentzionalean normalean ikusten ditugun iragarki horietaz baizik.

Goazen pausoz pauso. Kate horien barruan lanean dabilen lagun batek aitortu zidanez, bezeroek jartzen dituzten erreklamazio eta kexa gehienak gai honekin lotutakoak izaten dira. Jokabide onen kode moduko bat existitzen dela dio eta ezin omen dira iragarkiak txertatu 20 minututik gora. Baina legedira joz gero, ez al dago hau erregulatzen duen araudirik? Niri behintzat, zalantzagarria iruditzen zait sarrerengatik 8 euro ordaintzea eta gainera amaigabeko iragarki-zerrendak irenstea.

Telebistako iragarkiak ikustean, trukean “doako” saio bat jasotzen duzu. Zineman sarrera ordaindu baduzu, zergatik ikusi behar duzu 20 minutuko publizitate-tartea filma hasi aurretik?

Zalantzagarria bai, baina tamalez, legala. Duela ia urtebete, “Zineman publizitate kode etiko” berri bat sinatu zuten Espainiako Estatuan (aurreko legedia 2001 urtekoa zen). Komunikazio Komertzialaren Autoerregulaziorako Elkarte espainiarraz gain, areto hauen publizitatea kontrolatzen duten agentzia esklusibistek sinatu zuten akordio hori, Movierecordek, Discinek eta 014 Mediak. Lege berri horren arabera, “publizitateak leiala, zintzoa eta egiazkoa izan behar du. Ezingo dira pertsonen duintasunaren aurkako irudiak jarri, diskriminatzaileak direnak edo legez kanpoko ekintzak egitera bultzatzen duten mezuak dituztenak”. Hiru zatitan banaturiko arau berezien tarte bat ere topatu daiteke. Kodearen barruan ageri diren printzipio batzuk errespetatuz, adingabeentzako filmak baino lehen emititzen dituzten iragarkiek ezingo diete kalte mental, fisiko ala moralik eragin. Edari alkoholikoen iragarkiak erregulatzen dituen atal bat ere ageri da, jakina. Eta azkenik, filmen trailerrei dagokiena. Erabat onartuak daude noski, baina ikustera goazen film konkretu horren kalifikazio bera edo altuagoa izan behar dute. Eta hortxe amaitzen da dena. Kodea gorabehera, iragarkien iraupenari buruz ezertxo ere ez dago idatzita. Eta zentzu horretan, areto barruan gauden kontsumitzaileok pertsona babesgabeak garela uste dut, ezin baitugu katez aldatu edo pantaila itzali. 

Badakit hau negozio bat dela, dirua irabazteko daudela eta ahalik eta etekin handiena lortzeko sistema berriak bilatzen dituztela egunero. Primeran, guztiz ulergarria. Gehiago esango nuke, estrategia komertzial horien barruan, badira gutxiago axola zaizkidan “eraso” batzuk –aipaturiko trailerrak esaterako–. Pelikula 18:00etan hasteko programatuta badago eta ni 17:45ean sartzen banaiz, ez zait axola iragarkiak irenstea, tarte huts horietan “entretenitzea” eta beraiek, gainera, etekina. Bikain. Denak irabazle. Ikusi nahi ez baditut, ordea, kanpoan itxoingo dut ordua iritsi arte.

Baina 18:00etan nire filma ikusi nahi dut. Krispetengatik ordaintzen badut, trukean krispetak jasotzen ditut. Sarrera ordaintzen badut, trukean filma ikus dezaket. Telebistan iragarkiak ikusten ditudanean, trukean “doako” saio bat eskura dezaket. Zinema aretoan iragarkiak ikustera behartua nagoela? Primeran, utzi orduan dohainik sartzen. Industria zinematografikoari trukean ezer eman gabe, internetetik film bat deskargatzen dugunean, delitua dela diote (ez dut kontrakorik esaten eh!). Baina beraiek guri zerbait “hartzen” digutenean, trukean ezertxo ere eman gabe, horri “marketin adimentsua” deitzen diote. Netflix eta Spotify bezalako plataformengatik ordaintzean, iragarkirik gabeko edukiak jasotzen baditugu, zergatik ez gauza bera zinemarekin?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema industria
2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-19 | Euskal Irratiak
Graxi Irigarai: «Merkatua oztopo bat da Euskal Zinema Iparraldean hedatzeko»

Hizkuntza gutxituak eta eta Frantziako zine-sistema hartu ditu ikergai Graxi Irigarai baigorriarrak bere tesian. Abenduan aurkeztu zuen bere ikerketa, eta ordutik hamaika mintzaldi eskaini ditu. Oro har, Euskal Zinemak Ipar Euskal Herrian dituen zailtasun eta oztopoak eman ditu... [+]


2023-07-10 | Ilargi Manzanares
65 urtetik gorakoak zinema-aretoetara astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira

Espainiako Gobernuak asteartean jarriko du martxan neurria. 65 urtetik gorako pertsonak aretoetara bueltatzea sustatu nahi da, haiek direlako pandemia ostean zinemara joateko ohitura berriro hartzea gehien kostatzen ari zaienak.


Netflixek iragarri du Cabezudoren auziari buruzko dokumentala emango duela

En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen. 


Gorka Lazkano, 'Irati' pelikularen euskara arduraduna
“Ikertzen hasi eta ikusten duzu ez dagoela ezer jasota”

Atzeko lanik gabe ez dago pelikularik, eta kameren beste aldean uste baino jende gehiagok ditu ardurak. Errodajera iritsi baino dezente lehenago ekin zion lanari Gorka Lazkanok; liburu artean pasatu ditu ordurik gehienak, batari eta besteari bisitak eginez, ideiak bilduz eta... [+]


'Irati' filma. Paul Urkijo eta Edurne Azkarate.
“Behar ditugu pelikula handi, epiko eta sublimeak ere”

Paganoak ezkutuan bizi dira Iratiko basoan, kristauengandik ihesi. Baina azken hauek besteen laguntza beharko dute. Odolezko itun batek elkartuko ditu bi herriak, eta misterioa gailenduko da gero, belizismo, sinesmen eta kondaira guztien artean. Otsailaren 24an helduko da... [+]


2022-11-17 | Sustatu
Netflixeko filmei euskarazko azpidatziak gehitzeko plugina

ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Netflix FR-n euskarazko film eta telesailak ikus daitezke

Pantailak Euskaraz herri ekimenak adierazi du “aurrerapauso" handia dela Frantziako Estauan ere Netflixek ikus-entzunezkoak euskaraz eskaintzea.


Netflix gainbehera, bai harpidetzatan, bai burtsan: zergatik?

Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.


2022-03-15 | ARGIA
Netflixek euskaratutako 70 telesail eta film eskainiko ditu aurten

Euskaraz azpititulatutako edo bikoiztutako 70 ikusentzunezko eskainiko ditu 2022 urte bukaerarako plataforma estatubatuarrak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika sailak hainbat bilera egin ditu Netflixekin, baina plataformaren hitzetan, berak finantzatuko du ekimen... [+]


Hype kultura, etengabeko frustrazioa

Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude