argia.eus
INPRIMATU
Lanean kontzentratzeko tramankulua
  • Hugo Gernsback (1884-1967) idazle eta asmatzaileak The Isolator izeneko gailua patentatu eta aurkeztu zuen 1925ean. Izenak dioen bezala, kasko nabarmen horrek erabiltzailea isolatzen zuen soinuetatik, ikusmen periferikoa mugatzen zuen eta, hala, arreta lanean jartzen laguntzen zion.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko apirilaren 25a

Oxigeno botila bat ere bazeukan, erabiltzailea arnasteaz ere kezka ez zedin. Zientzia fikzio modernoaren aitzindari izan zen Hugo Gernsback. Besteak beste, Amazing Stories aldizkaria sortu zuen. Eta Zientzia Fikziozko Munduko Konbentzioak banatzen dituen sariak Hugo dute izena haren omenez. Baina kasko isolatzaileak ez zuen arrakastarik izan. Zergatik ote?