Duela 2.800 urte inguruko egiptoar papiro batean epaiketa eta zigor berezi baten berri jasotzen da: gurdia alkoholaren eraginpean gidatzeagatik zigortu zuten epaitua eta, dakigula, hori da arrazoi horregatik jasotako isunik zaharrena.
Gidariak estatua bat jo zuen lehenik eta, ondoren, neskato bat harrapatu. Epaileak zigor eredugarria jarri zion: mozkortu zen tabernako atean urkatuko zuten eta gorpua han utziko zuten, animalia sarraskijaleek desagerrarazi zezaten.
1897an atxilotu zuten lehenengoz auto-gidari bat mozkortuta gidatzeagatik. George Smith izeneko Londresko taxilaria zen eta 25 txelineko isuna jarri zioten taxiarekin eraikin bat jotzeagatik.