argia.eus
INPRIMATU
XVII. mendeko pantonea
  • 1692an, Herbehereetan, “A. Boogert” sinatzen zuen artistak akuarelei buruzko lan mardula osatu zuen nederlanderaz. Eskuz idatzitako eta margotutako ia 900 orritan milaka kolore bildu zituen egileak, eta horiek guztiak koloreak nahastuz eta ur gehiago edo gutxiago erantsiz nola lortu azaldu zuen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko apirilaren 06a
Christopher Jobson
Christopher Jobson

Liburua aztertu duen Erik Kwakkel historialariaren arabera, lanak helburu didaktikoa zuen. Baina liburuaren kopiarik ez zen egin eta ziurrenik margolari eta ikasle gutxik izango zuten bilduma originala eta bakarra erabiltzeko aukera. Gaur egun edonork kontsulta
dezake bereizmen handian: www.e-corpus.org/notices/102464/gallery/