Galtzaundi euskara taldeak ‘Gurasoen Hizkuntza Erabileraren Neurketa’ egin du Tolosan; aurrera begira lanean jartzeko abiapuntuak zehaztuko ditu, orain, euskara taldeak.
Tolosako Hirukide, Laskorain eta Samaniego ikastetxeen atarietara bertaratu, eta ikastetxe horietako gurasoen hizkuntza ohiturak jasotzea izan da Galtzaundi euskara taldearen azken egitekoetako bat. Guztira, 618 elkarrizketatako datuak jaso dituzte, eta hainbat ondorio atera: besteak beste, gurasoen erdiek baino gehiagok gaztelaniara jotzen dutela, haurrak elkarrizketa horretan ez daudenean.
“Txikitan hartzen diren hizkuntza ohiturek zeresan handia izaten dute etorkizunean ere”, Galtzaundiren arabera. Horri, “hizkuntza, batez ere, etxean jasotzen” dela gehituz gero, neska-mutilen gurasoen hizketarako joerek berebiziko garrantzia hartzen dute, eta horrek bultzatu ditu neurketa egitera.
Aipatzekoa da kale inkesten eta kale neurketen arteko desberdintasuna: inkestetan, hiztunak badaki bere hizkuntza erabilera neurtzen ari direla, aldiz, neurketetan edo behaketetan hiztunak ezer ez jakitea irizpide bilakatzen da. Galtzaundiren ikerketaren kasuan, gainera, testuingurua bera ere berezia izan da: Lehen Hezkuntzako haurren gurasoak izan dira behaketaren jomuga. Alegia, oro har ikastetxera joateko laguntza behar duten haurren gurasoak; hizkuntza ohiturak errotzen diren adin-tarteko haurren gurasoak.
2016ko iraila eta urria bitartean egin zuten datu bilketa, eta 787 guraso –edo arduradun– neurtu eta gero, lehen datua pozgarritzat jo daiteke euskararentzat: elkarrizketa guztien %67,39 euskaraz izan ziren. Gaztelaniazko hizketaldien portzentajea %30,09koa izan zen eta, aldiz, beste hizkuntza zenbaitetan izandako elkarrizketak %2,52 izan ziren.
Eskoletako atarietan, sartu-irtenetako ordutegietan, euskarak presentzia gehien duen momentua guraso eta haurren arteko elkarrizketena izaten da. Zehazki, seme-alabak eta gurasoak elkarrekin hitz egiten ari direnean, kasuen %74,90etan euskaraz hitz egiten dute; gaztelaniaz %22,09 aritzen dira, eta %3,01 beste hizkuntzatan.
Kontrara, neurtu eta behatutako elkarrizketetako protagonistak gurasoak bakarrik direnean –baina haurrak gertu daudenean–, datuak kezkatik gehiago du. Izan ere, Tolosako ikastetxeetako gurasoen %52,81ak gaztelaniaz hitz egiten du euren artean, eta %46,06 dira euskaraz aritzen direnak. Aldea ia 29 puntukoa izanda eta, gurasoen ohituren pisua frogatuta, jorratu beharreko adarra da gurasoen hizketarako joerena.
Elkarrizketetako kideen nolakotasunari begiratu dioten bezala, elkarrizketan neurtu dituzten eremuak ere berebiziko garrantzia duela ohartarazi du Galtzaundik: eskola inguruetan euskararen erabilera nabarmen hazten da. Baieztapen hori egiteko 2015eko kale neurketak baliatu dituzte, eta helduek nahiz haurrek, gehiago hitz egiten dute euskara eskola inguruan, kalean baino: %5 gehiago helduek eta %8,4 haurrek.
Tradizioak sortu egiten diren bezala, aldatu ere egiten dira, hala nahi izanez gero, eta Galtzaundi euskara taldeak argitaraturiko ikerketa, aldaketarako deia izan daiteke zenbait gurasorentzat.
Hirukide, Laskorain eta Samaniego ikastetxeek esku-artean dituzte, jada, beren ikastetxe atarietan jasotako datu zehatzak, eta oinarri horren gainean plangintza estrategiko bat garatuko du eskola bakoitzak, komenigarri iruditzen zaion moduan.
Euskara taldeari dagokionez, neurketak “aurreikusitako zenbait joera baieztatu” dizkiela azaldu dute, eta zirkulu euskaltzaleetatik kanpo eragitea da orain Galtzaundiren erronka nagusia, erabileran eragiteko. Momentuz, gurasoen hizkuntza ohituren inguruko diagnosia lau urtez behin egitea proposatu dute Tolosako Euskara Mahaian, egindako lanaren fruituak baloratu, eta jarraikortasuna lortzeko. Hori horrela, 2020-2021 ikasturtean egingo lukete hurrengo neurketa.
Artikulu hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]