Genero berdintasunaz, hezkuntzaz eta klase gizarteaz hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu Marina Subirats (1943, Bartzelona) soziologoak. Berdintasunaren alde erakunde politikoetatik egindako lanagatik ASPÀSIA saria irabazi zuen iaz. Espainiako Estatuko Emakumearen Institutuko zuzendaria izan zen 1993tik 1996ra, eta Bartzelonako Udaleko Hezkuntza sailburua 1999tik 2006ra. 68ko Maiatza Parisen eman ondoren ibilbide oparoa egin du konpromisoaren bueltan.
Filosofia eta letrak ikasi ondoren Parisera joan zinen soziologian espezializatzera. 68ko Maiatza bizi izan zenuen. Eraginik izan al du zure ibilbidean?
Noski. Espainian frankismoaren gogortasuna sufritzen genuen garai hartan. Dena zegoen debekatuta eta dena zen gaizpide. Ez zegoen ez iritzi ezta politika askatasunik ere. Beraz, testuinguru hori utzi eta Parisen bizitzea aurkikuntza itzela izan zen. Askatasun eta ausardiaren eztanda izan zen hura, eta Espainia zenarekin alderatuta, dena zen posible han. Zalantzarik gabe, bizipen hark baldintzatu zuen nire ibilbidea, gerora soziologo gisa egingo nuena, Parisko konpromisoekin lotuta egon da.
Antzekotasunik badago 68ko Maiatzaren eta M15en artean?
Testuinguruak antzekoak dira: askatasunaren bila, funtzionatzen ez zuten eta zaharkituta zeuden sistemak ezabatzea zen bi mugimenduen erronka. Arima bera partekatzen zuten. Ezberdintasunik handiena da gaur egungo gazteek ustelkeriaren kontra ere borrokatu behar dutela, eta garai hartan ez zegoen, edo ez zen azaltzen, behintzat.
1970ean itzuli zinen Paristik. Feminismoa indartzen hasia zen orduan.
Bai, eta aktiboki parte hartu nuen Katalunian. Baina konturatu ginen emakumeon inguruan ezer gutxi genekiela, eta gure eskubideen alde borrokatzeko ezinbestekoa zen lanari serio ekitea. Ordurako hezkuntzaren soziologian murgildurik nengoen eta ikusi nuen emakumeen egoera aztertzeko baliabide interesgarria izan zitekeela.
Esperientzia hark eraman zintuen Emakumeen Institutuaren zuzendari izatera.
Erakundea 1983an sortu zuten eta garai hartan ez zegoen jende gehiegi alor horretan lanean. Madrilgo Complutenseko Hezkuntza Zientzien Institutuak gonbidatu ninduen hitzaldi batean parte hartzera, eta horren harira, Madrilgo Emakumeen Institutuaren lehen zuzendariak proposatu ninduen sortu berri zuten aholku lantaldean parte hartzeko. Ministerio bakoitzeko zuzendari guztiak biltzen ziren han, hainbat aditurekin batera, nahiz eta aditutik ezer gutxi genuen… Tira, helburua zen abiatuko ziren politiken inguruan eztabaidatzea. Lau edo bost urtez parte hartu nuen, eta 1993an bertan izandako eskarmentuagatik proposatu zidaten Institutuaren zuzendaritza.
Bi hamarkada luze pasa dira, baina berdintasunaren borrokan lan anitz dago egiteke oraindik. Zenbateraino aldatu da egoera?
Erakundeak atzeraka joan dira. 1996an kargua utzi nuenean Madrilgo Emakumeen Institutua indartsu zegoen. Gauza asko lortu genituen, besteak beste, Nazio Batuen Pekingo Biltzarrean Europar Batasuneko eledunak izan ginen. Gainontzeko herrialdeak harrituta zeuden Espainiak frankismoaren ondotik egin zuen biraketarekin. Baina gero PP iritsi zen boterera eta Emakumeen Institutua beherantz joan zen. Ez da harritzekoa aste honetan erakunde horretako zuzendariak egin dituen adierazpenak entzutea. Lotsagarriak dira eta bere dimisioa eskatu dute.
Erakundeen baitan lan egin duzu zuk. Ezinbestekoak al dira?
Gauzak lortu daitezke borrokatzen den edozein tokitik, baina herrialdeek aurrera egin dezaten ezinbestekoa da biztanleria eta erakundeak elkarrekin joatea. Biztanleak eragiten du bultzada eta erakundeek bermatzen dute. Bi eragile hauetakoren batek kale egiten badu, ez dago ezer egiterik.
Solastu gaitezen hezkuntzaz. Zein iritzi duzu LOMCE legeaz?
1970eko hezkuntza legea baino atzerakoiagoa da. Frankismora eramaten gaitu eta erabat diskriminatzailea da. Ikasgela bateko hoberenak goraipatu eta hain onak ez direnak baztertzen ditu. Litekeena da haur batek 10 urterekin ikasteko gogorik ez izan eta ondoren, 15 edo 16 betetzean, ikasle bikaina izatea. Atzerakoia da oso eta horregatik eskatu dute alderdi politiko guztiek hura aldatzeko, PPk salbu.
Lege honek ahalbidetzen du diru publikoa jasotzen duten eskolek ikasgelak bereiztea neska eta mutilen artean.
Elizak estutu du hezkuntzan boterea izateko eta Estatuak ahalbidetu du. Zazpi urtez lanean aritu naiz Estatuko Hezkuntza Kontseiluan lan egiten eta ikusi dut elizak bilatzen duela eskola publikoa neska eta mutilen artean berezitua izatea. Zorionez hau ezinezkoa da. Asmatu dute bereizketa onuragarria dela haurren garapenerako, eta hobe lan egitendutela… Baina zientifikoki ezin da halakorik egiaztatu.
Uste duzu hezkuntzak demokraziaren unerik gogorrena bizi duela?
Ez. Tira, legearen ikuspegitik bai, baina egia da gizartearen erantzun oso interesgarria egon dela. Batez ere Katalunian, hemendik kanpo ez dut hainbeste nabaritu. Ez nuke jakingo esaten Euskal Herrian egon denik. Eskola askok ikusi dute metodologia aldatu behar dutela eta bermatu dute. Arazo askorekin, legea kortse baten modukoa baita, baina behar denean ez dute betetzen.
“60ko hamarkadan hasi nintzen unibertsitatean. Noski, testuingurua ez zen oraingoa. Gogoratzen dut zientziak maite nituela, baina garai hartan zaila zen emakume batentzat gizonezkoei aitortzen zitzaizkien ikasketetan murgiltzea. Gainera, familian ere lehenbiziko emakumea izan nintzen unibertsitatera joaten. Beraz hesi bikoitza nuen: klasearena eta generoarena. Jakin-min handiko emakumea izan naiz betidanik, eta denetarik probatu nahi izan dut. Baina ziur naiz zientzien bidetik jo izango banu orain damu izango nintzela”.
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]