Negua da lurrari eta landareei karea emateko garaia. Ehundaka urtetako ohitura da karetzearena. Kareharria karobian karetu, erre, eta kare horrekin karetu soro, baratze, belaze eta sagasti. Etxeak eta arbolak berak ere karetzen ziren, azala karesnez edo latsun-urez edo kisu-gesalez margotuz. Horrek gaitzak eta izurriteak uxatzen zituen ukuilutik eta etxetik, baita etxeari eusten zioten sagastietatik ere. Desinfektatzaile bizkorra da karea, kisua, gatzina edo latsuna.
Ezkutuko beste lan mordoxka ere egiten du. Karea deitzen dugunetik benetan interesgarria dena bere osagai bat da: kaltzioa (Ca2+). Buztin-lurrak dantzan jartzen ditu. Hemengo klima hezeak eta buztinak lurra erabat azidotzera daramate. Horrek lurrean dauden jakien mugimendua moteltzen du, eta zenbaitetan baita eragotzi ere; eta landareek ezin eskuratu. Karea emateak beste musika bat dakarkio lurrari. Uraren mugimendua eragiten du, lur moteletako itolarria arinduz. Materia organikoa deskonposatzen laguntzen du, eta sustrai gehiago sortzeko bidea ematen. pH-a igoz, buztinaren uztarria askatuz, kaltzioa bera eta beste jakiak errazago eskuratzen dituzte landareek bezala lurrean bizi diren mikroorganismoek ere. Hori gutxi balitz bezala, lurreko oreka hobetzen du, sustraien arnasketa pizten baitu. Sustraietako gaitzak (fusariosia, adibidez) eragiten dituzten zenbait onddoren mutiritasuna makurtzen du, erasoak ahulduz eta arriskua apalduz.
Ikusgarria izaten da, ez dagoelako edo egonagatik lurretik bera hartzeko zailtasunengatik, kaltzio faltan diren landareek hartzen duten figura. Tomatearena (Solanum lycopersicum) ezaguna da, nik ipurdi beltza deitzen diot: fruituaren azpiko aldean azalean barrura egiten duen beltzunea. Piper alean (Capsicum annuum) peseta gaitza: puntta usteltzea. Urazan (Lactuca sativa) buruaren erdian gehien hazten ari diren hosto gurienen ertza erretzea. Sagar alean (Malus x domestica) azalean pikor sartuak.
Karea beti aurretik eman behar da. Kaltea ikusi eta karea zabaltzea alferrik da. Oraindik ez da berandu. Kukuak jotzea baino hobea izango du buztinetan bizi den landareak kare pittin bat.
Nahitaezkoa beharko luke hiri hondakinetan organikoa bereizi, luartu eta lurrari bueltatzea; hil ala bizikoa.
Kaixo! Badira bi hilabete ziento bat porru sartu genuela gure baratze kaxkarrean; hainbat aholku irakurri eta hainbat laguntza jaso arren, porruak landatu genituen bezain ziztrin daude. Belar txar batzuk dituzte inguruan (gaztelaniaz aros izenekoak), eta ezinean. Argazkietan... [+]
Baratze bazterrean beti behar du hondakinak usteltzeko txoko bat. Zopizartzean, jorratzean, belarrak kentzean edo uzta amaitu delako berea eman duten landareen hondakinak kentzean sortzen den materiala, ondo gauza aberatsa da. Jeneralean bazterrean pilatu eta bertan usteltzen... [+]
Mikatza dut kafea. Mikatza dut gustuko. Gozotik urruti, gazi puntta eta erre punttua duena. Gatz ttantta bat ere ederki letorkiokeela amets egiten dut, maiz. Izan ere kafea! Taxuzko kafe batek ahosabaiaren azken gapirioaren eta mingainaren atzeko pendizaren artean loratzen duen... [+]
Erreka, ibai eta errio aldamenetako erribera lurrak dira Euskal Herri atlantikoko nekazarien ametsetako paradisua. Lur onenak hortxe bildu dira, urak ekarrita milioika urtean; ez kristorik ezta jainkoaren asmakizuna sortu zuen jenderik existitzen ez zen garaietan hasitako... [+]
Uholdeak etorri dira, goian-behean. Ibaia errio bihurtzen den lurretan gaude, erribera galantak Atlantikoari begira. Erribera hauek itsasoaren gora-beheren eraginetik babesteko eraikitako muntoak eta zanpiadurak ederki gainditu ditu goitik datorren uholdeak. Ibaiaren arro... [+]
Hiztegi ugaritan ageri da. Ereiteko dagoen soroan egiten den sua. Alorrean erretzen den zabor piloa. Soroetan egiten den belar, sasi eta arduien errea, gero errautsak lurrean barreiatzeko. Soroan batutako zakarrak erretzea. Zerbait erein behar den soroetan, pilan ipinita, belar... [+]
Ardiak jaten ditu. Txileko Andeetan “chagual” bezala “come ovejas” deitzen dute Puya chilensis landarea. Bere arantza luze zorrotzetan kateatu eta gosez hildako ardiek eta txoriek, usteldu ahala, landarearen oineko lurra ongarrituko dute. Ongarri horri... [+]
Intsektuak garbitzeko xaboia oso ona da. Garbitu, jo eta garbitu, akabatu! Intsektuen ezaugarri berezienetakoa beren azala da. Azala dute egitura, eskeleto. Azaletik arnasa hartzen dute. Azala da babesa. Eta kitina, argizari eta abarrek babesten dute azala bera. Horiei erasotzen... [+]
Arratsalde on, Jakoba. Lehenik eta behin, eskerrik asko Argian astero egiten duzun ekarpenarengatik. A ze nolako euskara darabilzun! Eta zenbat ikasten dudan! Gure ingurumen “berdea” beste begi batzuekin ikusten dut irakurtzen zaitudanetik. Eta eremu horretan gure... [+]
Kaixo Jakoba. Aurren-aurrena, zorionak eta eskerrik asko egiten duzun lanagatik eta ematen duzun informazioagatik. Konposta nola egin litekeen jakin nahi nuke. Guk baserrian jan-hondarrak plastikozko ontzi batean botatzen ditugu, baina mindu egiten zaizkigu. Zerekin, non eta... [+]