Inma Ruiz de Lezana naiz, Gasteizko EMAIZE sexologia zentroaren sortzaileetako bat. 20 urte baino gehiago daramatzat bertan sexu heziketa, terapia eta aholkularitza lanetan. Azken urteetan arauz kanpoko funtzionaltasuna duten pertsonen laguntzan espezializatu naiz, sexu heziketa inklusiboa beharrezkotzat jotzen dudalako.
Mendebaldeko jendartean burujabetza eta independentea izatea baloratzen da etengabe, baina ikuspegia apur bat irekiz gero ohartuko gara bizitzako garai batean ez bada bestean, besteren beharra izan dugula denok, haurtzaroan edo zahartzaroan, esaterako. Buruan izan behar genuke adinagatik ez ezik, istripu edo gaixotasun baten ondorioz edozein momentutan besteen beharra izan dezakegula. Besteren menpe dagoen pertsonaren ideia deseraiki eta denok elkarren beharra dugula onartu behar genuke; eta horrekin batera, denok dugula sexu-bizitza osasuntsua izateko eskubidea.
Aniztasun funtzionala dutenek ere bai, noski. Sexuaz ari garela, hauen inguruko pentsaera eta jarrerak ilun eta asistentzialistak izan ohi dira. Jendarteak asexuatu egiten ditu eta ezin dugu ahaztu denok garela pertsona sexuatuak. Haiek ez dakite askotan nola bizi sexualitatea eta horretan laguntzen diegu guk, ahaldundu eta haien sexu bizipenen jabe egiten. Sexualitatea aldakorra da bizi ibilbidean, esperientziek eta sentsazioek ematen dute ezagutza eta ikasteko aukera, eta horretarako bide eman behar zaie aniztasun funtzionala dutenei.
Normalizazioa eta inklusioa eskutik emanda daude. Nahitaezkoa da errealitate aniztasuna eta milaka aldaera daudela onartzea. Jendartean asko dugu ikasteko lan-ildo horretatik tiraka; esaterako, gorputz ez normatiboak onartu, protesiak eta mugikortasun maila ezberdinak kontuan hartu, sexu jokabideen aukera zabaldu, gorputzaren osotasuna kontuan izan edota sexualitateaz gain sentsualitatea ere modu integralagoan ulertzea.
Familiekin eta eskolekin lan egitea ere garrantzitsua da. Izan ere, hauenganako gehiegizko babesak haien sexualitatea muga dezake. Sarritan ez zaie intimitaterako espaziorik uzten, edo debekatu egiten zaie haien gorputza ezagutzea. Adimen-urritasuna duen jendearekin, adibidez, berehala sortzen da alarma jendaurrean masturbatu edo genitalak ukitzen badituzte. Baina intimitaterik ez badu, zaila izanen du espazio publikoa eta pribatua bereiztea. Horregatik uste dugu ezinbestekoa dela erabiltzaileei hainbat arau sozial irakasteaz gain, intimitatearen garrantzia erakustea, baita senitarteko edo ingurukoei ere.
Orokorrean harrera ona izan ohi du proposamenak; familiek beldur handia izaten dute eta prozesua oso askatzailea eta aberasgarria izan ohi da, aurrerapausoak ikusten dituztelako. Zer esanik ez aktiboentzat beraientzat. Pertsona bezala onartuak diren momentutik ahalduntze prozesua hasten dute eta sexuarekin duten lotura eta bizipenen bidez trebatu egiten dira.
Azken urteetan sexu laguntzaileen figura aldarrikatu da, eskaria handia da eta horren bueltan gero eta zerbitzu gehiago sortzen ari dira. Dena dela, hemen ez dago arautua. Ezagutza eta sentsibilizazioa falta da. Anitza arrarotzat hartzen da, eta horrek bazterketa eta ikusezintasuna dakar. Europako hainbat herrialdetan, Suedia, Alemania, Belgika edo Holandan, esaterako, duela zenbait hamarkada onartu zen lan hau; gehienetan diru publikoz laguntzen da edo osasun publikoan sartua dago. Asko dugu egiteko.
Delacroix-en La Liberté guidant le peuple (Askatasuna, herriaren gidari) koadroa ageri da giza eskubideeen sarreran, Euskarazko Wikipedian. Ederki ekarria dago, nire iritziko, pintorearen irudi erromantikoa: askatasunarekin estuki lotuak dira giza eskubideak. Alabaina,... [+]
Irati Egaña leioarrak 19 urte ditu eta itsua da. Psikologia karreran azterketa bat egokitzeko eskatu eta irakasleak esan dio ezin duela azterketa ONCEra bidali egokitzeko, hori egitea delitua dela. “Zur eta lur geratu nintzen”, kontatu digu. Ez da ikasle gisa... [+]
Ostiralean ezarri zen indarrean Ipar Euskal Herrian gaueko etxeratze agindua eta Frantziako Asanbladak larrialdi egoera otsailaren 26 arte luzatzea erabaki du. Espainiako Gobernuak ezarri berri duen alarma egoerak bi debeku hauek jarri ditu Hego Euskal Herrian: bai eremu publiko... [+]
Gurean, eskubide historikoen inguruko nahasmen kontzeptual eta juridiko-politikoak ditugu gai horietako bat. Euskal/nafar eskubide historikoak alegia. Aztoraturik gaituen birus pozoi mikroskopiko horrezaz gain badaude bertzelako kontuak, zeinetaz ere ez zaigun komeni ahaztea... [+]
Eneko Fernandez naiz, 41 urteko donostiarra, eta ziklismoa dut pasio. Elite mailako lizentzia dut, baina Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ez dit lehiatzen uzten. Proba bakarra dago Elite mailan, Euskaldun Txapelketa, eta federazioak bertan lehiatzea galarazten digu 26... [+]
Nerea Navarro naiz, 48 urte ditut, eta Amma-Amavir taldeak Betelun duen zahar-etxean egiten dut lan. Bertan ez dira bermatzen lan-baldintza duinak. Ataka estuan dago sektorea eta, hori gutxi balitz, jabeek gutxietsi egiten dute Beteluko egoitza. Ez dituzte gure eskubideak... [+]
Irantzu Abad Aznarez dut izena, Iruñekoa naiz eta 23 urte ditut. Hanka galdu nuen 14 urte nituela mediku batek meningitisa (sepsis meningococica) beharrean gripea diagnostikatu zidalako.
Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta... [+]
Iñaki Colina naiz, 45 urteko donostiarra. Duela hamar bat urte Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatu zidan Kutxabankek eta, ondorioz, galera ekonomiko handiak izan ditut. Aukera paregabe gisa saldu zidaten HMEI baina, azkenean, ikusi dut beren negozioa... [+]
Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan,... [+]
Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu... [+]