argia.eus
INPRIMATU
Pepi II, intsektuak uxatzen zituen faraoia
  • Pepi II.a edo Neferkara Pepi seigarren dinastiako azken faraoi nabarmena izan zen. Agintaldi luzea izan zen harena; Antzinaroko hainbat iturriren arabera, haurra zela igo zen tronura eta 90 urtetik gora egon zen agintean, K.a. 2278. urtetik 2184ra.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko martxoaren 21a

Urte horiek guztiak ez zituen baliatu faraoiaren botere zentrala indartzeko. Alderantziz, eskualdetako monarkek gero eta eragin handiagoa izan zuten. Baina horrek ez du esan nahi Pepik bere botere ia ahalguztiduna erabili ez zuenik. Besteak beste, intsektuak uxatzeko metodo eragingarria lortu zuen; eragingarria, faraoiarentzat. Esklaboei gorputza eztiz igurtzarazi eta, hala, intsektu guztiak haiengana joaten ziren, faraoia bakean utzita.