Lehengoan nioen landareak badirela nor. Nortasun hori berezkoa da batzuetan eta emana beste batzuetan. Berezkoa, landare jende berak garatu du denboran zehar. Emana, jeneralean kulturala dute, gure kulturak emandakoa. Tokian tokiko kulturak. Kultura horixe baita, lurra lantzea. Itxuraz, kultura hitza latinezko colere-tik dator, eta, agidanean, hori kwel indoeuroparretik, zeinak esan nahi omen du nahastu, irauli, itxulastu, aldatu, berritu... Hitz horiek denek lurrera naramate.
Txertatzea da kultura. Landare bati beste bat txertatuz berri bat sortu, bi landarez osatutako landare bat. Guk egiten dugu hori. Lurretik sortua dugun kultura, jakintza, landareei bueltan emana. Txertatzean mentu-oinari edo txertakari mentua edo txertoa jartzen zaio. Zein zeini, ordea! Hobeto esanda, nor nori? Sasoia denez, hona zerrendatxo bat.
Espezie berekoetan bakarrik txerta daitezke, besteak beste: sagarrondoa (Malus x domestica), olibondoa (Olea europaea), pikondoa (Ficus carica), hurritza (Corylus avellana), intxaurrondoa (Juglans regia), mahatsondoa (Vitis vinifera), mingranondoa (Punica granatum), gereziondoa (Prunus cerasus var cerasus), gingondoa (Prunus cerasus var avium), pistatxondoa (Pistacia vera), gaztainondoa (Castanea sativa), ahuakateondoa (Persea americana) eta kakiondoa (Diospyros kaki).
Aldiz, zitrikoa beste edozein zitrikori txertatu: mandarinondoa (Citrus reticulata, Citrus x tangerina, Citrus unshiu...), laranjondoa (Citrus x sinensis), limoiondoa (Citrus x limon), arabisagarrondoa (Citrus maxima, Citrus x paradisi) eta abar.
Hezurra duten hauek ere elkarrekin txertatzen ditugu: elorri beltza (Prunus spinosa), mertxikondoa eta nektarinondoa (Prunus persica), abrikotondoa (Prunus armeniaca), aranondoa (Prunus domestica eta abar) eta paraguaiondoa (Prunus persica var platycarpa).
Udareondoa (Pyrus communis) eta irasagarrondoa (Cydonia oblonga) elkarri txerta daitezke, baita elorri zuriari ere (Crataegus monogyna). Azken horrek ederki hartzen du mizpira ere (Mespilus germanica).
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]
Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Antzinako greziar eta erromatarrek izaki mitologikotzat zituzten animalia hauek, itsas hondoan jaio eta hazi ostean, lehorreko zaldien tamainara heltzean, Neptunoren gurditik tiratuko omen zuten. Urrutian ikusten omen zituzten, olatu tontorretan jauzika.
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Gero eta gehiago ikusten dira orkideak gure etxe barruetan. Bulego, denda, ile apaindegi, non ez daude landare edergarri horiek?
Badoaz basoak kolorez aldatzen, haizea hozten eta egunak mozten. Badator negua, eta lur lehorrean ageri da; baita itsasoan ere. Animalia migratzaileak hasi dira hegoalderanzko bidean, eta zerutik kurriloak hegan pasatzen diren bitartean, itsasotik zerea doa, ur epelagotara... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]