Donostiako Tabakaleran izan zen otsailean zinegile estatubatuarra. Zinema independentearen erreferente feministak aitortzen ditu; arau eta teorizazioak jarraitu izan balitu, bere pelikulak bestelakoak izango ziratekeen. Dena jartzen du zalantzan Lizzie Bordenen zinemak: emakumeen arteko botere harremanak, heteroaraua, klase soziala. Hautu estetiko erradikalei buruz aritu zaigu hizketan.
Arte plastikoetan eman zenituen lehenengo urratsak, ez da hala?
Hala da, bai. Pintore hasi nintzen artearen munduan. Unibertsitatean nengoela hasi nintzen aldizkari batean arte kritikak egiten, hango irakasle batek proposatuta. Azkar konturatu nintzen ordea, ezagutza kritikoek eta teoriek nire sormena blokeatzen zutela. Egiten nuen gauza oro aldez aurretik eginda zegoela pentsatzen nuen, eta gurpil zoro batean sartzen nintzen, ez aurrera, ez atzera. Hortik ihes egiteko modua zerbait berri egitea izango zela pentsatu nuen.
Hortaz, zerotik hastea?
Bai, eta eskolarik zapaldu gabe. Garaiko artistak ezagutu nituen New Yorken bizi nintzela: Richard Serra, Sol LeWitt, Joan Jonas... Horiek guztiak zinearekin eta bestelako adierazpen artistikoekin ari ziren esperimentatzen. Horrela erabaki nuen nire sormena berpizteko egokia izan zitekeela ezagutzarik ez nuen zerbaitekin lanean hastea; zinearekin, hain zuzen ere. Askotan esaten dut, zine akademiara joan izan banintz, ez nukeela Born in flames (Garretan sortua) egingo.
Oso modu librean sortzen dituzu zure pelikulak.
Bai, esan dizudan bezala, Clement Greenberg arte kritikariak aldarrikatzen zuen arteak oso arau zurrunak zituen niretzat. Nik bihotzarekin eta intuizioarekin lan egitea bilatzen nuen, elkarlanean eta bazterrean geratzen ziren gaiei buruz. Garai horretan, Manhattaneko erdigunean, artista guztiak elkarrekin zebiltzan eta dena egiten zen elkarlanean. Denbora asko geneukan libre eta gure sormena baldintza horietan garatzen zen.
Testuinguru horretan, feminismoaren bigarren olatuak artean eragin zuen?
Nire kasuan bai. Bi gauzak izan zuten eragina: emakumeen artea ez zen gizonezkoena bezain beste baloratzen. Gizonak maisuak ziren, emakume artistak performance-an eta body artean zebiltzan nagusiki, eta bigarren mailakotzat jotzen ziren. Era berean, bigarren olatuak nire sexualitatearen inguruko galderak egitera bultzatu ninduen. Horregatik-edo, elementu bisuala eta hitzezkoa nahasten zituen zinemaren alde egin nuen.
Zergatik interesatzen zaizu bazterrean dauden horien inguruko fikzioa?
Nahiz eta bisexualtzat izan nire burua, beti jakin izan dut ni baino arrisku nabarmenagoan zeudela emakume beltz eta lesbianak. Eta nik horiekin egin nahi nuen lan. Besteak beste, Born in flames (1983) pelikula heteropatriarkatuaren kontra altxatzen den emakume talde armatu baten fikzioa da. Outsider-en eta baztertzearen ideiarekin egin nahi nuen lan; izan ere, garai hartako feminismoak lesbianismoa baztertzen zuen, eta are gehiago klase baxuetako emakume beltzena. Era berean, transexualitatearen gaia agertzen da filmean, baina artean ez genuen hori izendatzeko terminorik.
Inork salatu zaitu biolentziaren apologia egiteagatik pelikula horren harira?
Tira, film horretan hainbat erresistentzia forma erretratatzen saiatu nintzen, afixen banaketa, eztabaida taldeak, irrati programak... Era berean, pertsonaia batzuek armak erabiltzen dituzte baina inoiz ere ez pertsonen kontra. Nire ustez, pelikula aktibatzen duen galdera honakoa da: zer momentutan bultzatzen da jendea biolentzia hautatzera? Emakume horiek armak baino ez dituzte hartzen, erabili gabe, eta jada horrek biolentziaren ordena sinbolikoa eraldatzen du.
Klase ikuspegia ere garrantzitsua izan da zuretzat.
Lehen aipatu dizudan artisten taldean hutsune handia sumatzen nuen. Guztiak ginen klase ertain edo altuetatik eratorriak, eta horrekin batera, zuriak. Nik, ni bezalakoak ez zirenen kezkak ezagutu eta azalarazi nahi nituen. Gizartean egon zitezkeen emakume haserretuenekin egon nahi nuen.
Regrouping (1976) pelikulan emakumeen arteko batasunari buruz hitz egin zenuen. Harrigarria da zer gaurkotasun duen...
Jakina, izan ere pelikula hori gai unibertsal bati buruz ari da: nola izan talde bateko kide? Oso gai konplexua da, eta zailtasun horiek behin eta berriz agertzen dira pelikulan, bere burua etengabean auzitan jartzen duen filma delako. Azken batean, nik galderak egiten ditut nire filmetan, ondorioak atera baino. Eta horretan kezka nagusia honakoa zen: inoiz benetan iristen al gara talde bateko kide sentitzera? Izan ere, ahalegin handiak egiten ditugu emakumeek gure arteko batasuna sentitzeko, baina gerora beti dugu bakarrik gaudelako sentsazioa.
“Born in flames pelikularen azken eszenan New Yorkeko dorre bikien suntsiketa irudikatu nuen, 1983an. Askotan galdetu didate ea eszena hura gerora gertatu zenaren iragarle ote den; garai hartan dorre bikiak botere falikoaren adierazleak ziren guretzat, eta egokia iruditu zitzaidan filmaren azken sekuentzian haien leherketa irudikatzea. Hirian egunero ikusten genituen bi falo erraldoi horiek guri begira, eta nik haien kontrako desadostasuna irudikatu nahi nuen”.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]
Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]