Osasun arlotik haragoko esku-hartzea behar duen arazoa

  • “Zein kolore du buruko gaixotasunak?”, galdetu ziguten. “Txuria”, erantzun nuen,  gaiari buruzko ezagutza txikia, datu gutxi eta aurreiritzi asko nituelakoan. Ortzadarra atera zen, ordea, tailer hartan landutakoaren ostean.

Osasunaren esparrutik harago begiratzen dute Trintxerperko tailerraren antolatzaile Arrazalo eta Aldura elkarteek, gizarte zabalari eragitea helburu. Diotenez lan handia dago egiteke, ingurukoekin harremanak sendotzera bidean, esaterako. Tailerretan modu
Osasunaren esparrutik harago begiratzen dute Trintxerperko tailerraren antolatzaile Arrazalo eta Aldura elkarteek, gizarte zabalari eragitea helburu. Diotenez lan handia dago egiteke, ingurukoekin harremanak sendotzera bidean, esaterako. Tailerretan modu horizontalean aritu dira lanean, parte-hartzaileak borobilean eserita, buruko gaitzak dituzten pertsonen arreta lehentasun bihurtuz.

Buruko gaitzak dituzten pertsonekin eta haien hurbilekoekin egiten dute lan Oarsoaldeko (Gipuzkoa) Arraztalo eta Aldura elkarteek. Pasa den abenduan, herritarrei zuzenduriko tailer irekiak antolatu zituzten hainbat herritan, eta haietako batean parte hartu genuen, Trintxerpen egindakoan. Tailer horiek ez zituen aditu, psikologo, mediku edo gizarte-langile batek gidatu, ohikoa litzatekeen gisan. Egoera gertutik bizi edota gaiaz interesa duenari eman zioten hitza. “Hizlari eta entzulearen paperak hautsi nahi genituen, guztiak borobilean eseri eta elkarrekin hitz egiteko helburuarekin. Modu horizontal batean, aurrez aurreko elkarrizketak nahi genituen, gaixotasun psikikoa duten pertsonen arreta lehentasun bihurtuz, betiere, bakoitzak gure esparruan betebehar bat dugula argi izanda”, azaldu digute elkarteotako kideek.

Osasunaren esparrutik harago begiratzen dute tailerraren antolatzaileek, gizarte zabalean eragin behar dela argi baitute. Zentzu horretan, hutsuneak aurkitu eta datuak biltzen ari dira. Diotenez lan handia dago egiteke, ingurukoekin harremanak sendotzera bidean, esaterako.

Norena da ardura?

Gaixotasun hauekiko eta pairatzen dituzten pertsonekiko aurreiritziek integrazio-prozesua zailtzen dutela diote tailerraren sustatzaileek, eta beharrezkotzat jotzen dute lanketa soziala: “Gaixotasun psikikoa arazo soziala da. Osasuna kontuan hartzea garrantzitsua da, baina testuingurua ere bai. Gaixotasun hauek pertsonari eragiten dizkioten ondorioak gainditzeko ez dugu nahikoa baliabiderik”.

Gaixotasuna duten pertsonek, senideek, sendagileek, gizarte langileek, politikariek eta herritarrek parte hartu dute Arraztalo eta Aldura elkarteen tailerretan, 91 lagunek orotara. Hala ere, eta aurretik hori gertatuko zela espero zuten arren, gonbidatuak zeuden politikarien laurdena ere ez zen bertaratu: “Haiena izan da hutsune nabarmenena. Iritzia eman eta errealitate bati aurre egitea zaila egingo zaie, agian. Gure helburua elkarrekin lan egitea da, ez eskean aritzea”, diote: “Zein politika egingo ditugu politika horien onuradunak ezagutzen ez baditugu? Gaur egun gaixotasun hauek gainditu daitezkeela ez daukagu barneratuta, eta ondorioz azaleko politikak ditugu”. Adibide gisa, salatu dute ia 2.000 direla Errenteriako osasun mentaleko zentrora doazenak, eta haiek artatzeko hiru psikiatra besterik ez daudela.

Aipatu digute hainbat eragilek esku hartzen duela, Osakidetzak osasun arloan egiten du lan, Aldundiak eta udalak gizarte politikez arduratzen dira, elkarteek programazioak aurkezten dituzte, enpresa pribatuek egoitzak eta lanpostuak eskaintzen dituzte... “Baina ez badugu norabide berean tira egiten jai dugu”, kexu dira.

“Gizarte osoari dagokion arazoa izanik, ezin dio guztiari osasun sistemak soilik erantzun”, diote: “Behin gaixotasunaren fase larrienak pasata, psikiatrak alta ematen dionean, ia zerotik hasi behar du pertsona horrek, gaixotasunak utzitako ondorioekin: isolamendua, etsipena, bizitza proiektua etetea, langabezia, arreta mantentzeko zailtasuna eta abar. Nor dago prest horri erantzuteko?”.

Erantzunetan hori sumatzen dute faltan bi elkarteetako kideek. Botikak badira, eta gero eta terapia kognitibo gehiago, baina lan eta gizarte integrazio esparruak murritzak dira. Hori guztia Lanbidek kudeatu beharko lukeela pentsatzen dute, egiten duten eskaintza urria dela aditzera emanez. Izan ere, Gipuzkoan buruko gaitza duten gehienak langabezian daude.

Lehenik, onarpena

Tailerra egin zen gelako hormetan testigantza laburrak irakurri ahal izan genituen hasieran. Anonimoak ziren guztiak, gaixotasuna duten pertsonek esandakoak: “Oraindik kosta egiten zait ispilu aurrean jartzea”. “Estigmarekin kalte handia egiten diguzue, gutxiago garela pentsarazten baitiguzue. Horrela guk ere gure burua gutxiesten dugu”. “Gaixotasuna onartu behar da lehenik, ondoren pausoak eman ahal izateko. Gizarteak onartzen ez badu zailagoa da lehen urratsa ematea”. “Beldurra digu jendeak, biolentoak garela uste dute, ezin dela gurekin egon, bereziak garela, zoroak. Gu pertsona normalak gara baina”.

“Arazo hau dagoela denok dakigu”, azaldu digute, “baina dimentsio guztietan aurre egiteko, lanketa kolektiboa egin behar da”. Familia, osasuna, lana eta aisialdia aipatu dituzte. “Baina nor kezkatzen da gaiaz?”.

Arraztalo eta Aldura elkarteak:
“Eurek uste baino gauza gehiago egiteko gai dira gaixo psikikoak. Haien autoestimua garatzea funtsezkoa da”

Trintxerpeko (Pasaia) tailerrean hamabost pertsona inguru bildu ginen. Gehienek gaixotasuna euren larruan edo hurbilekoengan bizi dute. Guk, aitzitik, aurreiritziak eta ezjakintasuna genituen ezaugarri. Ezjakintasun hori izan genuen hain justu hizpide, baita lotsa, estigmak, judizioak eta beldurra ere, besteak beste. Gaixotasuna bera deskribatzeko hitzik aurkitzen ez genuenez, koloreekin deskribatu genuen, gaixotasuna dutenek metaforak baliatzen dituzten moduan. Beltza, gaitza iluna delakoan; grisa, argitasunerantz bideratzen delako; morea, indartsua delakoan; berdea, itxaropena islatzeko... Eta guk, txuria, ezjakintasunaren ikur. Dena den, konturatu ginen uste baino gehiago dakigula gaiaz.

Autoestimua elikatzea xede

Finean, gaixotasun gisa ez ulertu, ikusi edo onartzeak ikusezin bihurtzen duela jabetu gara. “Geronek ere ez dakigu gaixotasunaz ari garen, nahasmenduaz edo zertaz”, diote elkarteetako kideek: “Gauza asko dago egiteke: sendagileekin eta beste senideekin hitz egin, informatu, gaixotasuna duen pertsonarengana hurbildu eta erantzun kolektiboa eman”.

Lehen, down sindromeak lotsa eta bazterkeria zekarren ingurukoen artera eta pixkanaka onartzen ari da. Elkarteok itxaropena dute buruko gaixotasunak sortzen duen estigma pixkanaka deseraikitzen joango dela. Izan ere, etengabe epaitu, seinalatu, ezkutatu eta baztertzen ditu gizarteak. “Eurek uste baino gauza gehiago egiteko gai dira. Askotan gakoetako bat autoestimua garatzea izaten da, hazi egiten baitira horrela”, diote. “Ez gaitezen konplize izan”.

Bestalde, gaixotasun psikikoen jatorriei buruz hitz egiten hastea “arriskutsua” dela uste dute elkarteetako kideek. “Genetika aipatzen da, ingurunea ere bai”. Errealitate desberdinen, momentuen eta pertsonen arabera garatu edo azalduko da gaixotasun bat edo beste. Modu batean edo bestean biziko dituenak norberak.

Geroz eta gaixo gehiago daudela esan digute, nahiz eta haietako asko ez ditugun gaixoak bailiran tratatzen, pentsatzen dugulako euren portaeraren arrazoia besteren bat dela. Depresioa eta horrelako gaixotasunak normalizatzen ari direla gaineratu dute. “Osasun fisikoa bezala, buruko osasuna zaindu egin  behar dugu, bizitzako zailtasunei aurre egiteko baliabideak garatu eta gure burua indartu. Zaila da, norberak egin behar duelako hausnarketa hori”.

Horrez gain, gizarte ereduak hau guztia kutsatzen duela eman dute aditzera: adin tarteak planifikatuta egoteak, gugandik zerbait espero izateak, presioak, estresak, lan erritmoak, erantzukizunak, bizi proiekturik ez izateak, lehiakortasunak, tentsioak, aurrez ezarritako bidetik irtetea arazotzat hartzeak eta abar.

Neurri batean, gizarteak berak gaixotzen gaituela pentsatzera eraman gaituzte tailerrean bizitakoek. Aurreiritziak apurtu, ikuspuntua zabaldu eta gure lan-esparruak eta betebeharrak zeintzuk diren bilatuz amaitu genuen saioa. Dakigunez, euriak eta eguzkiak batera osatzen dute ortzadarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


2024-12-11 | ARGIA
Osasun sistemak porrot ez egiteko, legea aldatzea beharrezkoa dela dio Nafarroako Gobernuak

Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.


2024-12-05 | Julene Flamarique
Urtero 30-40 hies kasu berri antzematen dira Nafarroan

Kutsatze gutxiago egon ez dadin diagnostiko horiek lehenago egitea zein garrantzitsua den azpimarratu du Nafarroako Osasun zuzendari nagusiak. “Osasun-sistemara heltzeko zailtasun handiagoak dituztenengan” jarri du fokua aurtengo hiesaren Eguneko kanpainak.Nafarroak... [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-27 | Estitxu Eizagirre
Kosmetikoak Sendabelarrekin
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?

Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]


Osakidetzari eginiko erreklamazioak %20 igo dira azken urtean

Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.


2024-11-15 | Gedar
Haserrea Gurutzetako ospitalean, Joint Commission-en auditoriaren astean

 Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


Eguneraketa berriak daude