Bi aholku zoro

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Elkargoko arloetako arduradunak hautatzean, abilki ibili da Jean-René Etxegarai presidentea, inplikatuz egitasmoaren kontra zirenak, baita lekua utziz abertzale etiketadunei ere –ez soberarik halere, hogeita lauetatik bost baitira EAJkoa kontatuz gero– eta hizkuntza politikaren komisioaren buru dugu Beñat Arrabit.

Detaile pipertsu bat: filtratu da Peio Claverie-ri ziotela proposatu lehen intentziotan eta honek kargua ukatu. Pena eman dit kontuak: gogorarazten baitu hainbatetan abertzaleei karguen asumitzeko prestutasun eza leporatu zaiela eta neke zait ulertzea gaia “pisuzko hautetsi” bati ematea egokiagoa litzatekeelako aitzakia. Dena dela, ez da harritzekoa horrelako misioaren aitzinean dudatzea. Hizkuntza politikarekin euskaltzaleak zorrotz eta aurkariak tole egonen direlako. Gainera, ez badabil, euskaldunengatik izanen da. Ez da partida goxoa datorrena eta EAJko Arrabitek ez du Ajuria Eneko sostengu paternala aski izanen aurrera egiteko, baina ontsa inguraturik eta zorrotz jokatuz, aitzina baizik ez dezake egin.

Aholku ematekotan, hau oroitaraziko nioke: gaur (politikari) erdaltzaleak dira mugatzen gaituztenak. Azken urteetan Iparraldeko gizartearen parte inportantea mobilizatu bada hizkuntzaren ezagupenaren alde, aurkakoen partea handia da: trabatzen duena, kontra egiten nahiz futitzen dena. Halaber multzo honek ordezkari andana ditu Elkargoaren karguetan, nahaskeriatan zailduak. Oroitu: euskararen eskumena Elkargoak bere gain hartu egunean berean, parte hartzaileetarik batzuk “Frantzian gaude” heiagoraka kexatu ziren, kide batzuek hitzartzea euskaraz egitea galdetu zutenean. Dudarik gabe, emendatuko da joera, logikoki: diru publiko gehiago bideratuko da, hizkuntzari neurri gehiago hartuko eta orokortuko lurralde mailan, araiz! Amets soil hau aski da frantximentak mehatxatuak sentitzeko.

Kexatzen dena mehatxatua sentitzen baita, baztertua izateaz, zerbait galtzeaz, bere botere jakobinoa ez aplikarazteaz. Etorkizun hurbilean euskararen hizkuntz politika garatuko balitz, guk irabazi baina jende horiek ez lukete deus galduko. Baina hori ez dakite. Adibidez, Hegoaldean lan munduan burutzen diren erabilera plangintzetan, arrakastaren baldintzetarik bat da lortzea planetik kanpo direnak ere integra daitezen, plana beraiena ere egin dezaten, horretan rol bat ukan. Erdaldunak, euskaraz ez eginik ere, bat egiten badu planteamenduarekin ez du ondotik oztopatzen dinamika. Horrela, irabazle sentitzen direlako, lortzen da euskaldunak ez marjinatzea.

Politika berriak definitzean, funtsezkoa iruditzen zait gizartearen parte hori desaktibatzeko estrategiak eta diskurtsoak pentsatzea. Arrabiti opa diot asmatzea finki jokatzen eta ororen inplikatzen euskararen planean, Hegoaldean bere kideek sekulan lortu ez dutena hots, bestela mugaren haraindian bezala eternalak izanen direlako eztabaidak, antzuak eta ziklikoak. Halere, horrek ez du erran nahi hartuko diren neurriak negoziatu behar direnik, gutxiago egitea onartu behar denik, baizik eta desberdinki bideratu behar dela, kreatiboa izan argudiaketan.

Ondotik, hasian hasi, euskalduntzat bezala, kakinarazten gaituzten erdaldun traumatikoentzat TELP ikastaro bereziak apailatuko nituzke. Frustratzeaz gain, higatzen baikaituzte betiko aurpegi eta sermoiekin. Egin diezaiegun ikasgai bat neurrira: ikas dezaten ez panikatzen, aurreiritziak baztertzen, komunikazioan ahalegintzen. Hori ere lantzen da eta! Eta beharrezkoa ere da, euskaldunak deskonplexatzea, akuilatzea bezainbat, aukerak biderkatzea bezainbat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Karmelo Landa
Nazioaren neurrira

Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Eguneraketa berriak daude