argia.eus
INPRIMATU
Jainkoen oparia ala deabruaren tranpa?
  • Antzinaroan, Egipton nahiz Grezian, trufa jada sukaldaritzan erabiltzen zen eta oso preziatua zen. Erroman jatorri jainkotiarra eman zioten onddo preziatuari: Juvenal olerkariaren arabera, Jupiterrek haritz baten ondoan botatako tximista batek sortu zuen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko otsailaren 15a
(Arg.: Raggi Vivai Tartoficoltura)
(Arg.: Raggi Vivai Tartoficoltura)

Erdi Aroan, ordea, Eliza Katolikoak trufaren aurkako gurutzada abiatu zuen. Afrodisiako tentagarri arriskutsua omen zen eta gainera sufre usaina antzematen zioten, deabruarekin lotuta zegoen seinale. Musulmanak ere ez ziren onddoaz fio; XV. mendeko Sevillako arau batek meskiten inguruan trufak saltzea debekatu zuen. Errenazimendutik aurrera trufek jainkozko estatusa berreskuratu zuen sukaldean, eta prezioan.