Buffalo Bill-en kontraesanak

  • Iowa (AEB), 1846ko otsailaren 26a. William Frederick Cody esploratzaile eta ehiztaria, Buffalo Bill ezizenez ezaguna, jaio zen. 14 urte besterik ez zituela, Pony Express mezularitza enpresa sortu berrian hasi omen zen lanean, eta zaldizko eta ehiztari trebe bihurtu zen. Sezesio Gerran parte hartu zuen, Batasunaren aldean. Eta gerra amaitutakoan Far West-a (mendebalde urruna) esploratzeari ekin zion berriro, Kansas Pacific Railroad trenbide enpresarentzat. Curriculum horrek heroi eta mito bihurtu zuen, Ned Buntline nobelagile eta lagunaren bultzadaz. Bizitzaren azken 30 urteetan ospe horri etekina atera zion, Wild West (1883) ikuskizunaren bidez.

Buffalo Billen ikuskizunaren kartela. (Irudia: Rock Island Auction)
Buffalo Billen ikuskizunaren kartela. (Irudia: Rock Island Auction)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Milaka bisonte amerikar hil zituen Buffalo Billek. Kansas Pacificeko langileek bisonte haragiz elikatzen ziren nagusiki, eta Codyk marka ikusgarriak lortu zituen haien hornikuntzan: 30 minutuan 48 bisonte bota zituen; zortzi hilabetean, 4.280.  Espeziaren desagertzeari egindako ekarpen horrek eman zion Buffalo ezizena.

Gizakiak ere dozenaka hil zituen, batez ere indioak. Haien kontrako hamasei gerratan parte hartu zuen, Ile Hori buruzagi cheyennea esku hutsez hil omen zuen, eta ikuskizunetan bertatiarrak gutxietsi zituen. Hala ere, iraganean egindakoaren aurka predikatu zuen hainbat arlotan. Esaterako, bisonte amerikarra kontserbatzeko neurriak bultzatu zituen. Ehiza garaia mugatzen eta arautzen ahalegindu zen. Alferrik.

Gizaki guztien eskubideen aldeko diskurtsoa ere zabaltzen saiatu zen komunikabideetan. 1898an The Milwaukee Journal-eko kazetariak emakumeen sufragioa babesten ote zuen galdetu zion eta hark baietz erantzun zuen, gehienek ezezko borobila erantzungo luketen garaian. Annie Oakley garaiko tiratzaile trebeena kontratatu zuen ikuskizunerako eta Calamity Jane bera ere ezagutu omen zuen. “Idatz ezazu letra handi beltzetan emakumeen sufragioaren alde nagoela. Emakumeek dagokien tokira itzuli behar dutela dioten gizonek barrea eragiten didate. Emakumeek gizonen lana berdin egin dezakete eta berdin ordaindu beharko liekete”.

Azkenik, esan bezala, Buffalo Billen ikuskizunetan indioak gaiztoak izan ziren beti; bere diskurtsoan, ordea, ez. Dallas Morning News egunkariari adierazi zionez, “indioei erasotzen nienean lotsa ematen zidan nire buruak, eta damua sentitzen nuen. Gure aurka borrokatzeko eskubide osoa zuten”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Tainoen ondare ukiezina

Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.


2022-12-02 | Axier Lopez
“Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu”

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Independência ou morte?

São Paulo, 1822ko irailaren 7a. Hiriaren kanpoaldean, Ipiranga ibaiaren ertzean, Petri Bragançakoa Portugalgo printzeak Brasilen independentzia aldarrikatu zuen, “Independência ou morte” oihukatuz.


2022-09-22 | June Fernández
Río Paraná, kuir artista antikolonialak
“Kolonizazioaren biktimak ohoratzen ditugu, ez heroi irabazlea”

Katalina/Antonio Erausoren ahotsa eta aurpegia ezagutzen ditugu, baina ez dakigu ezer bera moduko kolonoek sarraskitutako eta esklabo bihurtutako genero-disidenteei buruz. Lapurtutako memoria eta duintasuna berreskuratzeko artxibo historikoetan murgiltzea da Rio Paraná-ren... [+]


2022-09-22 | June Fernández
Moja Alferezaren ikonoa, eztabaida trans eta antikolonialerako akuilu

Erauso, Katalina (Moja alfereza deitua). Gipuzkoar abenturazalea”. 1603. urtean, nerabe izanda, komentutik alde egin eta, geroztik, gizonezko jantziekin bizi izan zela kontatzen digu Lur Entziklopediak. Ameriketan gizon zuriekin izan zituen liskarrak eta horiek eragin... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


Cortések ez zuen dena suntsitu

Hainbat lan arkeologikoren bidez frogatu dute Hernán Cortésen konkistaren ondoren giza sakrifizioek jarraitu zutela Tlatelolco hirian eta aztekek jarraitu zutela euren erlijio eta usadioekin, guztiz debekatuta zuten arren.


Konkistatzaileak zergatik ez ziren gaixotu?

Guanahani uhartea (Bahamak), 1492. Kolonen espedizioak "Mundu Berria" lehenengoz zapaldu zuenean, gero Amerika esango zitzaion kontinentean 60 milioi pertsona bizi ziren, gutxi gorabehera. Handik ehun urtera sei milioi ingurukoa zen biztanleria.


2021-04-28 | Ixone Arana
Konkista alderantziz: zapatistek ekin diote Europarako bidaiari

Nazio Askapenerako Armada Zapatistako (EZLN) kideak Mujeres Uhartetik (Mexiko) abiatuko dira maiatzaren 3an, Galiziara bidean. "La Ruta de Ixchel" izena du ibilbideak. Taldea zazpi pertsonak osatzen dute, denak mexikarrak eta maien ondorengoak.


Beste Guernica sutan

San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari,... [+]


Eguneraketa berriak daude