Elkartasunean oinarritutako lotura

  • Turistak erauntsika heltzen dira egunero Argentinako Iguazu Parke Nazionalera. Txundituta pilatzen dira ur-jauzien pareko pasareletan. Handik irteterakoan, ordea, hegazkina edo autobusa hartzen dute, hurrengo helmuga turistikora bidean. Ez dute Misiones probintzia sakonago ezagutzeko interesik izaten. “Ni, gaur egun, ez nintzateke beste inon biziko”, baieztatu du, berriz, Olga Leiciagak. Buenos Aires probintziako Saladillo herrian hazia da 78 urteko emakumea. Gaur egun, Misionesen dagoen Corpus Christi herrian bizi da, bertako Eusko Etxea elkarteko presidentea da. 

Ezkerretik hasita, hurrenez hurren: Itati Brizuela, Ana María Macchi, Damián Rodríguez eta Olga Leiciaga.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Inguruko lurraldearen berezitasunak kontuan hartuta, ezohiko euskal etxea da Corpus Christi herrikoa. Mbya-guarani komunitateekin egiten duen lana da haren bereizgarri nagusia. Argentinako mapari begiratuta, ipar ekialdean kokatutako adar txiki bat da Misiones probintzia. Brasilek inguratzen du alde batetik, eta Paraguaik bestetik. Paraguairekiko muga Paraná ibai emaritsuak finkatzen du. Polizien kontrolak gora-behera, inguruko jendeak ondo daki Paranáko muga erraz gainditzen dela. Narkotrafikatzaileen ekintza ohikoa da bertan. “Gehienek dakite nortzuk diren, baita Poliziak ere. Baina ez du esku hartzen, gehienetan, negozioaren parte delako”, azaldu du Olga Leiciagak. Corpus Christi herriaren inguruan beste ezaugarri nagusietako bat, bide bazterretaraino heltzen den basoa da. Garai batean oihana zela adierazi du Leiciagak, baina azken hamarkadetan, pinuz josi dituztela ehunka  hektarea: “Oihana suntsitzen ari dira, egurraren salmentarekin dirua egiteko”. Zuhaitzez libre dauden eremuetan, mate eta te landareen lursailak dira nagusi.

Corpus Christi herria XVII. mendean sortu zuten jesuitek. Jatorrizkoa den guarani herriko komunitateak ebanjelizatzeko asmoz heldu ziren, garai hartan, egungo Misiones probintziara. Gaur egun ere, badira hainbat guarani komunitate, basoaren erdian dauden herrixketan bizi direnak. Antzinako hizkuntzari, kulturari, ohiturei, sinesmenei eta bizimoduari eusteko ahaleginean jarraitzen dute, haientzat arrotza den sistemaren oldarraldiei aurre eginez. Errealitate horren berri izan zutenean, komunitate haien alde lan egiteko helburuari heldu zioten Corpuseko Eusko Etxea elkarteko kideek, 2005. urtean sortu zenean. Europako emigranteen ondorengoak dira, gaur egun, Corpuseko biztanle gehienak. Eta euskaldunak ere badira horien artean.

Eusko Etxeak egurrezko etxetxo batean du egoitza. Corpuseko bizilagun guztientzat zabalik dagoen liburutegi bat osatu dute, euskal gaiei eskainitako tarte handi bat duena. Hitzaldiak antolatzen dituzte, eta euskal dantza taldea eratzeko lanean ari dira. Guarani herriko komunitateekin egiten duen lana da, alabaina, Argentinan dauden beste hamarnaka euskal etxeekiko ezberdin egiten duena. Corpusen inguruko komunitateekin harremanetan jartzea lortu zuen Eusko Etxeak. “Kostata, nahiko itxiak baitira. Arrotzarekiko mesfidatiak”, onartu du Ana Maria Macchik. Komunitateetako buru diren kazikeekin egin zuten lehen bilera gogoan du Olga Leiciagak: “Haien arazo eta zailtasun nagusiak kontatu zizkiguten”. Hortik aurrera, guaraniek egunerokoan topatzen dituzten oztopoei aurre egiteko laguntza eskaintzea izan da Eusko Etxearen lan ildo nagusietako bat.

Hainbat borroka fronte

Chapa i mbya-guarani komunitateko kazikea da Damián Rodríguez. Haien egungo errealitatearen laburpena egin du: “Gure kulturari eta antzinako jakinduriari eusten diogu, baina gero eta zailtasun handiagoak ditugu. Bizirauteko, gurea ez den sistema batera egokitu behar izan dugu. Gure arbasoek, baliabide ekonomiko guztiak eskura zituzten. Orain oihana suntsitzen ari dira, eta ibaian ez dago arrainik, presak egin dituztelako. Jatekoa erosi egin behar dugu, eta horretarako, komunitatetik kanpo lan egitera behartuta gaude”. Lurrarena da komunitateen arazo handiena. Gaur egun, jabe pribatuenak edo gobernuarenak diren lurretan bizi dira.

Lur horiek lantzeko formazioa eskaintzea izan da Eusko Etxea elkarteko kideen beste asmoetako bat. Aitzitik, traba handiak topatu dituzte. Adibidez, komunitate askotan ez dute ur korronterik, eta horrek baratzea lantzea zaildu egiten du. Argindarrik ere ez dute, kasu askotan. “Lurjabeentzat traba besterik ez dira. Inolako zerbitzurik ez ematea, lurretatik alde egitera behartzeko modua da”, salatu du Ana Maria Macchik. Baieztatu du, estatu eta probintzia mailako agintariek badutela egoera prekario horien berri. Baina ez dituztela neurri egokiak hartzen: “Lurra, erremintak, formazioa eta garatzeko tresnak eskaini beharrean, dirua ematen diete”.

Horrek are gehiago korapilatzen du egoera. Alde batetik, guarani komunitateetako jende asko diru-laguntza horiekin konformatu egiten delako. “Diru-laguntzei esker bizitzera ohitzen dira, eta alde batera uzten dituzte beste jarduerak”, zehaztu du Macchik: “Komunitate gehienetan, adibidez, jada ez dute artisautzarik egiten”. Gainera, boterean dauden politikariekiko mendekotasuna sortzen du diru-laguntzen ezinbesteko beharrak. Bidegabekerien aurka bat egiteko aldarria luzatu du Olga Leiciagak. Guaranien protestetan eta mobilizazioetan parte hartu izan dute Eusko Etxea elkarteko kideek. “Buenos Airesko komunikabideen arreta erakarri behar dugu. Horrek mugiarazten ditu politikariak”, nabarmendu du Leiciagak.

Aurrerapenak hezkuntzan

Eusko Etxea elkarteko kideen ustez, hezkuntza da komunitateen egoera iraultzeko tresna nagusia. Arlo horretan egin dituzte lorpenik handienak. 2011n, eskola txiki bat eraiki zuten Tavá Miri komunitatean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako dohaintzari esker. Eskolak kultur arteko elkartruke interesgarria sortu duela azpimarratu du Ana Maria Macchik: “Eskolatik gertu bizi zen gainerako jendeak ere bertara bidaltzen ditu haurrak. Gaur egun, ikasleen erdia zuriak edo mestizoak dira”. Guarani komunitateak ondo hartu ditu beste jatorrietako haurrak. Chapa i komunitateko Itati Brizuelak adierazi du ez dela berdina gertatzen, haiek haurrak ikastetxe arruntetara bidaltzen dituztenean: “Diskriminazio ikaragarria jasaten dute, ospitaleetan eta beste leku askotan bezala”.

Eskola elebidunak dira guaranien komunitateetan daudenak, eta guaranien ohiturak eta kultura lantzen dituzte. Aurrera pauso hori lortu izan da, komunitateetako zenbait gaztek irakasle ikasketak egin ahal izan dituztelako. “Abokatuak ere nahi genituzke, gure eskubideak defendatzeko”, aldarrikatu du Itati Brizuelak: “Eta medikuak, gure jendea artatzeko”. Brizuela erizaina da, eta Posadas hiriko ospitalean aritu da lanean. Guarani komunitateetako osasun egoera kezkagarria dela uste du: “Garai batean gure artean ez ziren gaixotasunak agertzen ari dira: tuberkulosia, HIBa (Haemophilus Influenzae type B txertoa) eta abar”.

Hezkuntzan laguntzeko beste ekimen bat ere aurrera eraman du Corpuseko Eusko Etxeak. Eskola batean zeukaten Mbya-guarani-gaztelania hiztegi bakarraren kopiak egin, eta gainerako ikastetxeetan banatu dituzte. Antzinako hizkuntzari eusteko ahalegin handia egiten dute Misionesko mbya-guarani komunitateek. Hori dela eta, interes handiz hartu dute, Corpuseko Eusko Etxearen bidez, Euskal Herriari buruz heldu zaien informazioa. “Batez ere, euskara hizkuntza eta hari eusteko lana da txunditzen dituena”, azaldu du Olga Leiciagak. Milaka kilometrotako distantzia dago Euskal Herriaren eta Misionesko guarani komunitateen artean. Hala ere, harreman natural bat sortzea lortu du Corpuseko Eusko Etxeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Sionismoaren kolapsoa

Hamasen urriaren 7ko erasoa eraikin zahar bat astindu duen lurrikararekin konpara daiteke. Arrakalak agertzen hasiak ziren, baina orain begi-bistan daude, oinarrietaraino.


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


Holokausto, apartheid, ‘nakba’

Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako... [+]


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


2024-07-24 | Julen Azpitarte
Free jazz
Beltzetan beltzena

1959. urtea mugarri izan zen jazzaren bilakaeran: Miles Davisek A Kind Of Blue grabatu zuen martxoan eta apirilean; disko horretan parte hartu zuen John Coltranek Giant Steps plazaratu zuen maiatzean; eta, azkenik, Ornette Colemanek The Shape Of Jazz To Come argitaratu zuen,... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak

900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]


2024-07-23 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Krisien orbana zabaltzen ari da Bengalako golkoan

Myanmarreko gerra zibilak, gure hedabideen fokutik guztiz kanpo bada ere, atsedenik gabe jarraitzen duen bitartean, beste krisi politiko larri bat sutu da Bengalako golkoan. Sortzez, Bangladeshko gazteriaren kale-agerraldiek ez dute zerikusirik 2021eko estatu-kolpe militarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude