argia.eus
INPRIMATU
3.500 urteko bitxitegia
  • Danimarkako Moesgaard Museoko arkeologo talde batek duela 3.500 urteko bitxigintza lantegi baten aztarnak aurkitu ditu Failaka uhartean, Kuwaiteko kostaldean, Mesopotamiako merkataritza sarean irla txikiak izan zuen garrantziaren seinale.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko otsailaren 07a

K.a. 2100. urtetik aurrera, Omango mendietan erauzten zen kobrearen pasabide izan zen. Baina K.a. 1700etik  Zipreko kobre merkeagoak uhartearen gainbehera eragin zuen. Eskasia nagusitu zen, hiriak eta jauregiak abandonatu zituzten, eta erregeen hilobiak arpilatu. Handik mende batera merkataritza jarduera berriro suspertu zen, eta garai hartakoak dira aurkitu berri dituzten kornalinazko eta jadezko piezak.