Postfaktiko hitza asmatu zen Trumpen kanpainaren inguruan. Alemaniako Hizkuntza Akademiak (Gure Euskaltzaindia) 2016 urteko hitza aukeratu du. Postdemokratiko ere asko erabili da. Thomas Morusek Utopia argitaratu zuenetik 500 urte bete ziren 2016an; postutopiko ere izan liteke bizi dugun garaia.
Orri gutxiko liburua da Utopia. Irakurleak ez du bertan aurkituko gizarte idealaren irudirik. Liburuaren bigarren zatian deskribatzen den Utopia izeneko uhartean: ez dago jabetza pribaturik. Ez dago pobreziarik. Lana derrigorrezkoa da. Sei orduko lanaldia egunero (utopiarrek; immigranteek gehiago). Gainontzeko denbora neurtuta eta araututa dago; batez ere, ikasteko (etengabeko formakuntzarako aukera). Bigarrenez adulterioan harrapatzen dutenari, burua mozten zaio.
Aldiz, lapurretaren kasuan, heriotza zigorraren aurka mintzatzen da bidaiaria. Liburuaren lehen zatian, XVI.go Britainia Handiko errealitateaz mintzo denean, kriminalitatearekin bukatzeko erabiltzen diren neurriak kritikatzen ditu: “Horrela, lapurrentzako zigor ikaragarriak ezartzen dira (heriotza zigorra) hobe litzatekeenean haien beharrizanez arduratzea, inor ez dadin lehenengo lapurtu eta gero erailtzeko premia larrian suertatu”. Oinarrizko beharrak ase dituenak ez du arazotan sartu nahiko, eta gizarte osoak profitatzen du. Argumentu horri tiraka, Morus oinarrizko errentaren aitzindaritzat jotzen da eta, nire iritziz, hori da liburu osotik gaurko mundurako interes handiena duen mezua.
Oinarrizko errentaren aldekoek beti egin behar diote aurre alferkeriari zaion beldurrari. Existentzia ziurtatuta duenak, egingo luke lan? Edo alferkerian emango luke eguna? Thomas Morusen Utopia uhartean ez dago aukera hori, lana eta lana ez dena ere araututa daude. Ez dago askatasunik. Utopian ez dago inoiz inor ezer egin gabe. Nire bilaketa zuzena bada, Otiose hitza erabiltzen du Morusek. Ez dago tarte librerik Utopian. Arimaren etsaitzat jotzen zen itxuraz ezer egin gabe egote hori. Aisia eta alferkeria nahasten dituzte askok. Alemanez soinu ederreko hitz bat erabiltzen da: Müßiggang. Esaera baten arabera, gaitz edo bizio ororen hasiera da Müßiggang. Kafkak esan omen zuen gaitz ororen hasiera eta bertute ororen gailurra zela. Eta Kafta ez zen alferra.
Aisialdiak izan ditu bere defendatzaileak: Kierkegaardentzat, ezer ez egiteko sena ez izatea ez da humanoa. Gaitasun hori gabe barbaroak izango ginatekeela idatzi zuen Russelek. Tschechowek, zoriona ez zela posible. Goethek egun eta ordu ez produktiboetan, beste zerbait egitea gomendatu zuen. Eta hau, errazagoa da esaten egiten baino.
Finlandian aproba egiten hasi dira. Urte hasieratik, zozketaz aukeratu diren 2000 langabek 560 euro jasoko dute hilero, baldintzarik gabe, bi urtez. Lan merkatua sustatzeko esperantza du gobernu kontserbadoreak. Oinarrizko errenta baten erdia izango litzatekeenarekin hasi dira saiatzen. Alemanian ere badago plataforma bat; dirua batzen du eta 12.000 euro bildu dituenean, urtebeterako errenta jasoko duena zozketatu egiten da izena eman dutenen artean. 74 pertsona izan dira gaur arte sarituak. Niri ez zait tokatu.
Orain arte halako errenta batekin bizi izan banintz, nire bizitza nolakoa izango litzatekeen irudikatzen jarri naiz: 11 eta 8 urteko haurrak izango nituzke, 7 eta 4koak izan beharrean. Hiru edo lau liburu izango nituzke idatziak, ez bat. Inpultso egoista hori gainditu ondoren, gure gizartea irudikatuko nuke halako errenta batekin...
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]
Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]
Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]
Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]
Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]
Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]
Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]
Ordenagailuaren aurrean orduak ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]
Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]