argia.eus
INPRIMATU
Urak askotariko altxorrak gorde ditu Yucatánen
  • Mexikoko Antropologia eta Historia Institutu Nazionalak eta National Geographic Societyk Gran Acuífero Maya proiektua jarri zuten abian, Yucatángo penintsulako urez betetako hainbat kobazulo ikertzeko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko urtarrilaren 23a
(Arg.: Gran Acuífero Maya / INAH)
(Arg.: Gran Acuífero Maya / INAH)

Honez gero, gonfoterio –egungo elefanteen arbaso– baten baraila (argazkian), eta penintsulako lehen giza biztanleena izan daitekeen garezurra aurkitu dituzte, biak duela 10.000 urte ingurukoak. Maien aldare bat eta osorik dagoen murko bat ere aurkitu dituzte. Eta aurkikuntza material horiek nahikoak ez balira, denboran zehar kobazulo horietan uraren mailak izan dituen gorabeherei esker, klima aldaketari buruzko datu baliagarriak jasotzen ari dira.