“Garbitasun ikurtzat saltzen digute barrutik zikina dena”

  • Errutinak betiko moduan jokatzera garamatza, zergatik eta nola bizi garen zalantzan jarri gabe. Hilekoa jaisten zaigunean jarraitu behar ditugun pausoak modu batean ematera ere ohitu gara. Zer da, ordea, baginan sartzen duguna? Zer ezkutatzen da?

Konpresa ekologikoak erabiltzen hasi den neska batek kontatu digu bere hautuarekin izugarri gustura dagoela, alternatiba garbi eta merkeagoa delako. Puntu negatibo bezala, esan digu lehortzeko (odola erabat xurgatzeko) denbora gehiago behar dutela, jario
Konpresa ekologikoak erabiltzen hasi den neska batek kontatu digu bere hautuarekin izugarri gustura dagoela, alternatiba garbi eta merkeagoa delako. Puntu negatibo bezala, esan digu lehortzeko (odola erabat xurgatzeko) denbora gehiago behar dutela, jario handiak dituzten emakumeen kasuan bereziki. “Nik, esaterako, konpresa berrerabilgarriak batez ere etxean erabiltzen ditut, aipatutako arrazoiagatik”.

Tanpoiak eta konpresak erabili ohi ditugu hilekoa dugun emakumeok. Jendarteak, erlijioak, enpresek zein komunikabideek zuri eta garden –edo urdin– irudikatzen dute finean odola dena, emakume orok bizitzen duen prozesua desnaturalizatuz, isilean eraman beharreko lotsatzeko moduko zerbait  delakoan. Are gehiago, naturarentzako zein osasunerako kaltegarriak diren osagaiak dituzte produktuok.

Tanpoiak eta konpresak zuriztatzeko produktu kimikoak erabiltzen dira, dioxina tartean, kloroa duen osagaia. Tanpoien zeregina baginan dagoen guztia xurgatzea da, ez odola bakarrik. Hala nola, infekzioetatik (emakumeetan hain zabaldua dagoen kandidiasi infekziotik, esaterako) babesten gaituzten PHa eta fluxu baginala ere xurgatzen dituzte. Behin erabiltzekoak dira eta ezin dira birziklatu. Datu bat ematearren: urtean batez beste 3.000 milioi tanpoi eta konpresa erabili eta botatzen dira Espainiako Estatuan.

Badira, ordea, bestelako hautu bat egin nahi duenarentzako alternatibak: Hilekoaren kopa (Mooncup izenekoa da ezagunena) eta konpresa berrerabilgarriak, esaterako. Garbiñe Tolosa donostiar artisaua gaiarekin eta bere gorputzarekin kezkatuta hasi zen konpresa berrerabilgarriak egiten: “Ama izan nintzenean hasi nintzen pardelak ekoizten. Ez genuen zaborra sortu nahi, haurraren osasunak kezkatzen gintuen, bere azala ukituko zuten produktuak organiko eta naturalak izatea nahi genuen. Berriz ere hilekoa izaten hasi nintzenean urrats bera eman nuen, inguruan ez zegoelako horrelako eskaintzarik”.

Horrela, bere marka sortu zuen Tolosak duela sei urte: Maripuri Tijeritas. Inguruan inork ez zuen horrelako produkturik eskaintzen eta behar horri erantzuteko hasi zen lanean. “Behin hasita, beste mota bateko kontsumoa planteatzen duzu: lokala, ekologikoa, kalitatezkoa, iraunkorra, osasuntsua, biodegradagarria...”, dio. Konpresa hauek barnealdean kotoi organikoa dute eta kanpoaldean ehun transpiratzaile eta iragazgaitzak.

Ekonomikoki garestiak dirudite hasieran. Konpresa batek 13 euro inguru balio du eta egunero sei bat beharko lirateke. Hilekoaren koparekin uztartuz erabili daitezkeela dio Tolosak. 85-100 euro inguruko kostua ekarriko luke, baina lau bat urtetarako baliogarriak dira. Tanpoi eta konpresekin 75 euro inguru xahutzen dira urtean, Tolosak egindako kalkuluen arabera.

Higienea eta garbitasunaren inguruko aurreiritziak hautsi ditu: “Konpresa berrerabilgarrien kasuan, usaina odolarena berarena da; sintetikoek dauzkaten produktuek usain txarragoa dute. Finean garbitasun ikur bezala saltzen digute barrutik zikina dena”. Gainera, erosoak, iraupen handikoak eta politak direla esaten digute. “Prozesuaren jabe bihurtzen gaituzte”.

Horren guztiaren aurrean “kontzientziaz eta koherentziaz” jokatzea aholkatzen du artisauak: “Erabili eta zaborretara botatzea oso erraza da, baina gure ekintzen jabe ere bagara; janzkera, elikadura, zaborra, errespetua, osasuna, baloreak. Gure jarrera da, finean, planeta hau ez suntzitzeko dugun bide bakarra, gure bidearen erantzule izatekoa”. Horretarako aurreiritziak suntsitu eta kontsumo propioen jabe izateko beharra azpimarratu du. “Behin hasita bizitzako esparru guztietara hedatuko duzu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Gorputz hotsak
“Bidea moztu da eta hutsune batean gaude”

Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Garbiñe Larrea "Kosmetikoak sendabelarrekin" liburuaren egilea:
“Kosmetiko industrialak gure sistema hormonala hackeatzen ari dira eta horren aurrean baliabideak eman nahi izan ditut”

Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]


Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


Gorputz hotsak
“Batzuetan beldurra ematen du zer datorren galdetzeak”

Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Gorputz hotsak
“Dragon Boat-arekin gorputzarengan geneukan konfiantza berreskuratzen dugu”

Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]


Gorputz hotsak
“Erotikan ere, ez dugu lortzen produkziotik ateratzea”

Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]


Gorputz hotsak
“Baimenik eskatu gabe interbentzio kirurgiko ugari egin zizkidaten”

Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]


Gorputz hotsak
“Fibromialgiaren okerrena da ingurukoek ez sinistea”

Batzuentzat ikusezina eta sinesgaitza bada ere, fibromialgia existitzen da, eta berrehun sintoma baino gehiago daude gaitzari lotuta. Horietako batzuk jasaten ditu Edurne Iribarrenek (Otsagabia, Nafarroa, 1954) eta nabarmendu du eragin “handia” dutela egunerokoan:... [+]


Eguneraketa berriak daude