Espainiarren eta euskaldunen arteko gerra

  • Potosi (egungo Bolivia), 1622ko ekainaren 8a. Garai hartan Peruko Erregeorderriaren parte zen hirian, Juan Urbieta euskalduna hil zuten, eta bikuinen eta euskaldunen arteko gerra piztu zen. Bikuinak espainiarrak ziren, nagusiki gaztelarrak, andaluziarrak eta extremadurarrak; animalia horren ilez egindako txanoak eraman ohi zituztelako esaten zieten horrela.

Potosi herria, Cerro Rico mendiaren magalean. Grabatua XVII. mendekoa da, bikuinen eta euskaldunen arteko gerraren garai bertsukoak. (Irudia: Bernard Lens)
Potosi herria, Cerro Rico mendiaren magalean. Grabatua XVII. mendekoa da, bikuinen eta euskaldunen arteko gerraren garai bertsukoak. (Irudia: Bernard Lens)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Potosi Cerro Rico (kitxuaz Sumaq Urqu) mendiaren magalean dago. Eta Cerro Rico zilarrez beteta zegoen garai hartan. Gatazka hasi baino 60 bat urte inguru lehenago hasi ziren zilar meak ustiatzen eta hasieratik euskaldunak izan ziren nagusi negozio horretan. Bartolome Arzans de Ursua y Vela (1674-1736) Potosiko kronikagilearen esanetan, bailarako132 ingenio-tatik 80 “nazio horren” esku zeuden, euskaldunen esku, alegia. Zilarra erauzteko instalazioei eta  makinei esaten zieten ingenio. Hala, kopuruz gutxiengoa izanagatik, euskaldunen esku zegoen botere ekonomikoa eta, ondorioz, baita politikoa ere.

Arzansek berak “euskal hegemonia” hitzekin definitutakoa hausten saiatu ziren bikuinak, modu baketsuan hasieran. Baina 1622ko Potosiko kabildorako hauteskundeak berriro ere euskaldunek irabazi zituztenean, beste bide batetik jotzea erabaki zuten.

Bikuinek Juan Urbieta hil eta biharamunean, euskaldunak kalera atera ziren hilketa mendekatzeko asmoz. Arzansen hitzetan, “diziendo en su lengua ¡el que no responda en vascuense muera!”, euskaraz egiten ez zuen oro hilko omen zutela, alegia. Muturreko hizkuntza politika hura ez zen eraginkorra izan, ordea. Alderantziz, euskal hiztunen kopuruak egin zuen behera; 1624ko martxorako 64 ziren hildakoak euskaldunen aldean. Bikuinek esperientzia handiagoa zuten gerra kontuetan eta gatazka irabaziko zutela zirudien.

Baina bikuinak zatitzen eta, ondorioz, ahultzen hasi ziren eta euskaldunek, berriz, bat eginda eutsi zioten, behingoagatik. Azkenean, hiru urteko liskar, arpilatze eta kontu-garbitzeen ondoren, 1625eko apirilaren 19an barkamen orokorra deklaratu zuten. Berdinketa teknikoak ez zuen aldaketarik ekarri eta, praktikan, euskaldunek aurrez zuten nagusitasunari eutsi zioten.

Hurrengo urtean, 1626ko martxoaren 15ean, emaitza hura berdintzeko edo, uholdeek Potosiko ingenioak suntsitu zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Cádiz
Euskal esklabistak metropoli kolonialean

1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]


Emakume mochica nabarmen bat

Peru iparraldeko  kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]


Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Tainoen ondare ukiezina

Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.


2022-12-02 | Axier Lopez
“Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu”

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Independência ou morte?

São Paulo, 1822ko irailaren 7a. Hiriaren kanpoaldean, Ipiranga ibaiaren ertzean, Petri Bragançakoa Portugalgo printzeak Brasilen independentzia aldarrikatu zuen, “Independência ou morte” oihukatuz.


2022-09-22 | June Fernández
Río Paraná, kuir artista antikolonialak
“Kolonizazioaren biktimak ohoratzen ditugu, ez heroi irabazlea”

Katalina/Antonio Erausoren ahotsa eta aurpegia ezagutzen ditugu, baina ez dakigu ezer bera moduko kolonoek sarraskitutako eta esklabo bihurtutako genero-disidenteei buruz. Lapurtutako memoria eta duintasuna berreskuratzeko artxibo historikoetan murgiltzea da Rio Paraná-ren... [+]


2022-09-22 | June Fernández
Moja Alferezaren ikonoa, eztabaida trans eta antikolonialerako akuilu

Erauso, Katalina (Moja alfereza deitua). Gipuzkoar abenturazalea”. 1603. urtean, nerabe izanda, komentutik alde egin eta, geroztik, gizonezko jantziekin bizi izan zela kontatzen digu Lur Entziklopediak. Ameriketan gizon zuriekin izan zituen liskarrak eta horiek eragin... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


Cortések ez zuen dena suntsitu

Hainbat lan arkeologikoren bidez frogatu dute Hernán Cortésen konkistaren ondoren giza sakrifizioek jarraitu zutela Tlatelolco hirian eta aztekek jarraitu zutela euren erlijio eta usadioekin, guztiz debekatuta zuten arren.


Konkistatzaileak zergatik ez ziren gaixotu?

Guanahani uhartea (Bahamak), 1492. Kolonen espedizioak "Mundu Berria" lehenengoz zapaldu zuenean, gero Amerika esango zitzaion kontinentean 60 milioi pertsona bizi ziren, gutxi gorabehera. Handik ehun urtera sei milioi ingurukoa zen biztanleria.


Eguneraketa berriak daude