2006an ukan zuen gatazkak abiapuntua, eta hasiera hura izan da, orain artean, gehien mediatizatua. Irakasleek protestak egin zituzten landa eremuetako eskoletako baldintzak hobetzeko. Orduko gobernadoreak, Ulises Ruiz Ortizek, polizia bidali zuen haien kontra eta gatazka handitzea besterik ez zuen lortu. Handik aitzina, APPO (Oaxacako Herrien Asanblada Herrikoia) sortu eta inguruetako mugimendu sozialak eta herritar andana elkartu ziren “komuna librea” deritzon une historikoan.
Gobernuaren ordezkaritzak indargabeturik gelditu ziren hilabete batzuetan eta komuna libre mugimendu herrikoiak bere esku hartu zuen hiriko autoritate figura. Errepresioa bortitza izan zen, eta barrikadetatik iritsi ziren nazioartera gatazkaren irudiak. 2006ko azaroaren 2an, Prebentziozko Polizia Federala hirian sartzen saiatu zen, eta sei bat orduko borrokaren ondotik, poliziak atzera egin zuen. Garaipen hori gogoan bizirik gelditu da, nahiz eta gaur egun egoera oso bestelakoa izan. Irakasleen borrokak segitzen du, Oaxacako plazan egoten baitira kanpamentu pedagogikoan, mobilizazioekin segitzeaz gainera. Baina orain, aldarri nagusia Gobernuak plantan ezarri nahi duen erreforma zabala saihestea da, oinarrizko eskubideak urratuko lituzkeelako.
Elkarrizketari erantzun dioten SNTE hezkuntzako langileen sindikatuko bi kideek ez dute haien izen edo irudirik agertzerik nahi, errepresioaren beldur direlako. Bietatik bat sindikatuaren estatu mailako koordinazio ordezkaria da.
Zer gogoratzen duzue 2006ko gertakarietatik?
Sinbolikoki oso azkar joan zen dena Oaxacako mugimendu herrikoiarentzat, liskar handiak izan ziren eta lortu genuen poliziak atzera egitea. Gertakariak pasa zirenetik hamar urte bete diren honetan, sindikatuak segitzen du justizia eskatzen, baita zigorrak exijitzen ere garai hartako errepresioaren arduradun intelektual eta materialentzat. Ruiz Ortiz gobernadore ohia ere zigortua izan dadin eskatzen dugu, irakasle mugimenduaren kontrako errepresioa agindu baitzuen.
Ordutik hona 28 hildako izan dira eta inor ez da kartzelara joan, eta gobernadore ohiak politika egiten segitzen du. Horregatik segitzen dugu justizia eskatzen.
Garai hartan Oaxaca komuna libre izendatua izan zen.
Gure polizia ere sortu genuen: POMO (Oaxacako Magisteritzaren Polizia). Ez genuen gehiago poliziarik ikusi nahi eta gure poliziak harrapatzen zituen, adibidez, saltegietara sartzen ziren lapurrak. Zentro historikoaren zaintzaz arduratu ginen. Kolonietan [auzoetan] asanbladak egiten ziren eta barrikadak zeuden alde guztietan gobernadorea botatzeko. Ez geneukan alderdiek sortutako gobernuen beharrik, eta mugimendu herrikoiak ordezkatu zituen, nahiz eta emeki-emeki gobernua berriz osatzen joan zen. Gure ustez hura izan zen XXI. mendean Amerikan egindako lehen iraultza soziala. Polizia federala Zócalo plaza nagusian indarrez sartu zen azaroaren 25ean gu handik botatzeko.
Gaur egun zertan zaudete?
Azken istiluak joan den irailaren 15ean gertatu ziren. Aurretik, ekainaren 19an, Nochixtlan hiriko autopistako blokeoa hausterakoan erresistentzia gaitza erakutsi zuten irakasleek eta herritarrek poliziaren parean. Zortzi pertsona hil ziren eta andana bat zauritu. 37 blokeo egin ziren estatuan egun hartan, nazioarteko kamioiak blokeatu asmoz eta gobernuarekin berriz ere negoziazioa hasteko helburuz. Gobernuak blokeoak irekitzea manatu zuen eta errepresio gogorra izan zen.
Hasiera batean soldata igotzea zen aldarrikapen nagusia, gaur egun hezkuntza erreformaren kontrako mezuak gailendu dira.
2012ko abenduan Enrique Peña Nieto presidenteak hezkuntza erreforma iragarri zuen. CNTE [Irakasleen Koordinadora Nazionala] segituan hasi zen mobilizazioak antolatzen erreformaren kontra. Mobilizazioak 2013ko otsailaren 26an areagotu ziren, erreformaren dekretua publiko egin zutenean. Plantan ezarri nahi diren neurrietan bereziki arbuiatzen duguna irakasleen ebaluazio mota berri bat da, antzinatasun eskubideak kentzen dizkiguna, besteak beste. Guk nahi duguna formazio ebaluatua da, gu laguntzeko, ez zigortzeko. Haien ideia da ebaluazioak egitea jendea kanporatzeko.
Beste sektore batzuek bat egin dute borroka honekin, herri indigenek adibidez. Haiek dira gehien hunkiak izanen, 30 ikasle beharko baitira talde bat mantendu ahal izateko eta haien komunitateetan eskolak oso txikiak dira. Egia da gure borroka erreformaren kontrakoa bilakatu dela.
Atxiloketak, desagertzeak, hilketak... Mexikoko Gobernua oso bortitza da gatazka sozialetan. Nola egiten diozue aurre errepresioari?
Buruzagi gisara ez dugu beldurrik, lau urtero txandak izaten dira eta buruzagitza aldatzen da. Hemen asanbladak du agintzen, eta sekula zulora erortzen bagara kideek ateratzen gaituzte mobilizazioaren indarraz. Ez gaude betiko.
Eskolara bueltatzea deliberatu zenuten azkenean, joan den maiatzaren 15az geroztik lanuztean zeundetelarik.
Abuztuaren 7an deliberatu genuen klasera itzultzea. Baditugu kideak hemengo [Oaxacako plaza nagusiko] ordezkaritza ziurtatzen dutenak etengabe, baina haurrekin lanean segitzen dugu. Sindikatuko 22. sekzioko kontu korrontea blokeatu zuten agintariek, eta ezin dugu baliatu ezta esku-paperak inprimitzeko ere. Horregatik hemen jendearen borondatea ere beharrezkoa da. Informatzen segitzen dugu halere, ditugun ahal txikiekin.
Zein urrats datoz gero?
2018an lehendakaritza aldaketa etorriko da. Magisteritzak orientazio politikoak eman beharko ditu egoera ekonomikoa, osasunarena zein hezkuntzarena aztertuz, besteak beste. Ez dugu alderdiekin inolako loturarik, baina demokrazia areagotzea nahi dugu. Jendea bultzatu nahi dugu bere botoaz gogoetatzera. Peña Nietok abiatu erreforma orokorra da, eta energia arloan Pemex petrolio enpresa publikoaren erdia kanpoko enpresen esku dago jadanik. Erreforma aurrera doa, eta 2018ko hauteskundeak garrantzitsuak izanen dira geroarentzat. n
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. STEILAS akordioarekin ezkor agertu da,... [+]
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]