Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba, zein izan daiteke garairik egokiena intxaurrondoa tokiz aldatzeko? Eta nola?

    Ioseba Berezibar (Aretxabaleta)
     

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kaixo Ioseba. Intxaurrondoak (Juglans regia) hostaia galtzen du. Soiltzen diren espezie guztiak bezala udazkenean edo neguan aldatu behar da, abenduan hasi eta otsaila bitartean. Gauza bat bakarra izan kontuan: izotza izateko beldurrik ez dadila izan egun horietan. Landatzeko zuloan lurra harrotu egiten da eta izotz handia badator lurreko tarteetan barrena sartu eta sustraiak izoztu ditzake.

Nola egin? Landarea ahal den lur guztiarekin mugitu behar da. Ateratzerakoan ahal den eta sustrai kopuru handienari eta ahal bada oso-osorik eutsi. Sustrai handiak mozten badituzu, landareak zaputzaldia izateko arriskua izango du eta urte batzuetan agian buelta eman ezinik egongo da. Sustraietako zauri handiak babestu: salda bordeles pixka bat ontzi batean jarri, ur ttantta batzuk erantsi, ondo nahasi eta ore edo pasta antzeko horrekin busti zauriak. Hostaia berria ateratzen hasten denean asun urarekin ureztatzen baduzu alde ederreko indarrean etorriko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude