Bartzelonan jaio zen Joan Martinez Alier, 1939an. Bertako Unibertsitate Autonomoan ekonomia katedraduna da, baita Ecología política aldizkariko zuzendaria ere. Ekologia politikoaren eta ekonomia ekologikoaren arloetan erreferente ezinbestekoa da Martinez Alier. Ekologismoaren iraganeko eta gaur egungo kezka nagusiez hitz egin dugu harekin.
Bizitzaren zati handi bat eman duzu ekologia politikoa aztertzen eta garatzen. Badago hori zer den hitz gutxirekin azaltzerik?
Bi arlo daude. Batetik ekonomia ekologikoa dugu; ekonomia ortodoxoaren kritika da, bai keynesiarrarena, bai neoliberalarena, bai marxistarena, ingurumenaz ahazten direlako. “Ekoizpen” esaten diote suntsiketari. Ikatza, petrolioa eta gasa erauzi eta erretzea, geologikoki, ez da ezer ekoiztea, suntsitzea baizik. Era berean, ekonomia ortodoxoak ez die arretarik eskaini zenbait kalteri (klima aldaketa, biodibertsitate galera..), eta kanpo-efektu esaten die. Azken batean, kapitalismoa kostu sozialak desbideratzen duen sistema bat da: txiroei, etorkizuneko belaunaldiei… Eta ekonomia ekologikoak kritika egiten dio horri. Haren jatorria ekonomiaz interesa duten ekologoengan dago, eta “damututako” zenbait ekonomialarirengan.
Eta ekologia politikoa?
Diziplina akademiko modura, geografiatik, antropologiatik… Eta praktika modura, mundua aldatu nahi duten aktibistengandik.
1972an Erromako Kluba GKEak Hazkundearen mugak txosten ospetsua argitaratu zuen. Hori izan al zen ekonomia ekologikoaren abiapuntua?
Bai, baina baita ordurako existitzen ziren hamaika ingurumen borroka ere. Edozein kasutan, esan beharra dago Hazkundearen mugak txostenak erreakzio handia eragin zuela Europan. 1972an Europar Batasuneko presidente zen Sicco Mansholtek esan zuen hazkunde ekonomikoa eten beharra zegoela, hazkunde negatiboa behar zela.
Baina hazkundearen aurpegia edertu egin zen. 1992ko Rio de Janeiroko gailurrean agertu zen “garapen jasangarri” kontzeptua.
Europar sozialdemokraziaren berariazko erreakzioa izan zen. Ez intelektualki ez politikoki, ezin zuten onartu hazkunde ekonomikorik ez egotea. Hazkundea petrolio merkean oinarrituta zegoen, eta sistema hartan posible zen banaketarik gabe ere jendea gutxi gorabehera pozik egotea, “fordista” esan diezaiokegun garaian. Horretan dabiltza Europan 1945etik, eta etekin ona eman die hauteskundeetan, are sozialki ere. Hala, Keynesen jarraitzaile askok betiereko hazkunderako eredu ekonomikoak diseinatu zituzten, eta horiek eragin handia zuten politiketan. Azken batean, zenbait sektorek bat egin zuten ekologismoaren aurka, “garapen jasangarria posible da” esanez. Baina garai berean hasi zen garapen ideiari berari kritika, hainbat egileren eskutik. “Garapenak denok hartu behar dugun bidearen irudi uniformetzailea dakar”, esaten zuten, “denok American way of life delakora; hori ez da posible, eta gainera ez dugu nahi”.
80ko hamarkadaren hasieran hain indartsu ibili zen neoliberalismoak izango zuen zeresanik...
Neoliberalismoaren tradizioan merkatua erregea da. Baina merkatua itsua da etorkizunari dagokionez. Edo, zehatzago esanda, miopea da bi urteko eperako, eta itsua hamarrerako. Horregatik, neoliberalismoak nahi eta ez bazterrean utzi behar du ikuspuntu ekologikoa. Merkatuak ez du tresnarik arazo horien aurrean zer egin erabakitzeko. Hartara, neoliberalismoak erlijio-sekta batek bezala jokatu du, “merkatuak dena konponduko du” sinetsita. Absurdua da hala pentsatzea. Edozein kasutan, gu sozialdemokraten aurka borrokan ari ginela bat-batean agertu ziren Thatcher eta Reagan, ekologismoaren aurkarietan aurkarienak. Hortik dator gaurko AEBetako errepublikanoek klima aldaketa ukatzea. Hain dira ekologismoaren kontrakoak, zientzia ere mespretxatzen baitute.
Hazkundearen mugak txostena idatzi eta ia 45 urtera, hark dioena inoiz baino agerikoa denean, hazkunde ideiak hegemoniari eusten dio.
Ez dut uste. Astiro bada ere ingurumenaren aldeko kontzientzia eta erantzuna hazten ari dira, agian lehengoa baino ekologismo zabalago batekin.
Zabalagoa izateak esan nahi du ez dela hain politikoa?
Beharbada ez hain kontserbaziozalea, eta sozialagoa. Europan izaera politikoa galdu du alderdien politikari dagokionez. Alderdi berdeek ez dute arrakastarik izan oro har, eta eduki duten lekuetan, adibidez Alemanian, ez dute hitz egiten Iparraldeak Hegoaldearekin duen zorraz, merkataritza ekologikoki desorekatuaz…
Gutxiengoa izan arren, badirudi loratzen ari direla trantsizio mugimendu esaten zaienak. Fenomeno berria dira?
Esango nuke baietz. Lehen eztabaidatu egiten zen kapitalismotik sozialismoranzko trantsizioaz, zein bide zen egokiago, hauteskundeekin Allendek Txilen bezala, edo Kubako eran… Baina trantsizio integrala, aldi berean soziala, ekonomikoa, feminista eta ekologista, ez zen existitzen. Sortu den ingurumen justiziaren aldeko mugimendu globalaren barruan dagoela uste dut; zorionez mugimendu horrek ez du politburo-rik, elkartzen diren sareak dira. Zabalduago dago Hegoaldean, baina Europan ere ematen da, honako oinarriekin: batetik, ekonomia ez da haziko; eta bestetik, ez dugu hazteko beharrik, ondo bizi gaitezke hori gabe. Gainera, zenbat hazi behar genuke? Bi halako? Lau halako? Eta zertarako?
“Ekologismoaz gain, Espainiako trantsizioa ere aztertu dut sakon. 70eko hamarkadan, Franco hil aurretik, Cuadernos de Ruedo Ibérico aldizkarian argitaratu genituen aurreikuspenetako asko bete egin ziren. Besteak beste, salatu egin genuen Alderdi Komunistak ‘berradiskidetze nazionala’ lortzeko egindako deialdia. 1977an ikusi zenez, ondorioa frankistek euren buruei emandako amnistia izan zen”.
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Eragile ekologista ezagutzeko edo gai ekosozialetara hurbiltzeko interesa duen edonor gonbidatu dute aurkezpenetara. Aurkezpenak egiteaz gain, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzerturen bat ere eskainiko dute zita horietan. Albistearen amaieran egitaraua.
Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu dituzte hainbat proiekturi aurka egiteko: AHT, harrobiak, zentral... [+]
Latinoamerikako hainbat herri-eragiletako hamabost bat kide izango dira Bizkaia Aretoan azaroaren 14an eta 15ean Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia OMAL-ek antolatutako topaketetan. Ekintza guztiak trantsizio ekosozialarekin lotutako alderdi desberdinak lantzen dituzten... [+]
50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean... [+]
Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Valle de Odieta etxalde erraldoiaren kontrako ekintza 2021ko martxoan egin zuen Greenpeacek, Nafarroan. Makroetxaldeak 79 txahal gaixotzea leporatzen die ekologistei, orain Greenpeaceren defentsak salaketa ezeztatzen duen albaitaritza-txostena aurkeztu du eta epaiketa atzeratu... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]
2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari. Enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka.