Western generoa ez zegoen hilda, lotan baizik

  • Western-a, genero zinematografiko nagusi eta  purua bezala kontsideratua izan da beti. Beste generoekin alderatuz, literatura, antzerki eta argazkigintzatik edaten ez duelako, batik bat. Zinemarekin batera jaiotako generoa azken finean. 60ko hamarkadan zinema aretoetan bizpahiru aldiz (gutxienez) ematetik, beherakada nabarmena jasan duen genero bilakatu da, eta gaur egun askok ia hiltzat ematen dute. Baina ziur hilda dagoela?

Beste generoekin gurutzatuz eta perspektiba eta estilo berriak erabiliz bere burua aberasten jakin du westernak
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sorrera

Genero honen sustraiak 1903. urtean kokatu daitezke, zinema mutuaren garaian hain zuzen ere. Edwin Stanton Porter-ek The Great Train Robbery filma estreinatu zuenean. Hortik aurrerako western gehienek antzeko ezaugarriak zituzten: AEBetako mendebalde zaharrean kokatzen ziren eta Ozeano Pazifikoko kostarantz izandako hedapenaren eraginez, kolono berriek ezezagunak ziren lurrak esploratzen zituzten. Ezinbesteko gaia, jakina, indigenen aurkako borroka zen. Gehienetan, benetako gertakizunen kontakizun batere zehatza eta faltsua eskaintzen zuten, baina tira, batzuetan beraien izen eta ohiturak ezagutzeko balio izan digute behintzat.

Une loriatsuenak 40 eta 50eko hamarkadak izan ziren. Generoan eragina izan zuten zuzendari horietako asko gaur egun zinemaren historiako garrantzitsuenetarikoak bilakatu dira. Barkaezina lerro hauetan John Ford ez aipatzea. Westernaren arauak ezarri zituen zuzendaria izan zen eta balore zein espiritu amerikarra zinemaren bidez ondoen azaldu zituen zinemagilea da askorentzat. Haren pelikulen epikak ondorengo belaunaldietako zuzendari guztiengan izan zuen eragina. Howard Hawks-engan, esaterako. Hawksen Red River, Río Bravo, Río Lobo filmek mugarri bat ezarri zuten. Izen asko aipatuko nituzke: William Wellman, Anthony Mann, Fred Zinnemann, Nicholas Ray, King Vidor eta gutxitan aipatzen den eta nire ustez erabat gutxietsia dagoen Sam Peckinpah handia.

Beherakada

Urteak pasa ahala, genero honen beherakada eragin zuten faktore batzuk azaltzen hasi ziren; 60ko hamarkadan esaterako, urte nahasiak izan ziren Ameriketako Estatu Batuetan, bai sozialki eta baita politikoki ere. Horren eraginez, kate-erreakzio moduko bat jasan eta estudio handien makineria ahultzen hasi zen. Ikusleak zuen interes hori itzali eta generoaren alderdi berri batzuk garatzen joan ziren. Western europarra edo Spaghetti western bezala ezagutzen zena adibidez. Western amerikarreko klixe klasikoak baliatuz, mitoaren bidez, estilo propio

Spaghetti westernak western amerikarreko klixe klasikoak baliatuz, mitoaren bidez, estilo propioa sortu zuen. Kritikari askoren ustez, azpigenero honek zinea egiteko modua aldatu zuen

a sortu zuten. Kritikari askoren ustez, azpigenero honek zinea egiteko modua aldatu zuen. Ordura arte, filmetan entzuten genuen musika (salbuespen batzuk izan ezik), artisten ulermenera mugatua zegoen. Ennio Morricone eta genero honetarako konposaturiko soinu banda horiek oso ezagunak egin ziren. Jatorrizko soinu banda funtsezko osagai bihurtu zen akziozko eszenei indarra emateko. Muntaiarekin jokatuz, bakanduriko sekuentziak filmeko klimax une bihurtzeko ibilgailu bezala balio zuen musikak.

Baina hainbat korronte kritiko zinemari beste ikuspuntu batetik begiratzen hasi zitzaizkion. Esanahi sakonagoen bila, westerna desagerpenaren amildegira gerturatu zuten, sortzen zituen giro horiek sinpleak, errepikakorrak, matxistak eta xenofoboak zirela argudiatuz. Bigarren Mundu Gerraren ostean, estilo tradizional hori zalantzan jartzen hasi ziren, elementu narratibo eta estilistiko berriak deskubrituz eta istorio errealistagoak sortzeko beharra piztuz.

Gaur egun…

Argi eta garbi, azken 25 urteetan western gutxi estreinatu dira. Ados. Baina kalitate maila antzemateko, izenburu guztiekin batez besteko bat egingo bagenu, beste generoekin alderatuz behintzat, oso maila altua emango lukeela uste dut. Beste generoekin gurutzatuz eta perspektiba eta estilo berriak erabiliz bere burua aberasten jakin du.  Egiten al dira genero honetako filmak gaur egun? Eta egiten direnak ganorazkoak al dira? The Assassination of Jesse James By The Coward Robert Ford (2007), Unforgiven (1992), Django Unchained (2012), Appaloosa (2008), True Grit (2010), Meek’s Cutoff (2010), The Proposition (2005) , The Revenant (2015), Hell or High Water (2016) Rango (2011), The Three Burials of Melquíades Estrada (2005), Slow West (2015), n The Homesman (2014), The Hateful Eight (2015), 3:10 to Yuma (2007), Bone Tomahawk (2015) bezalako izenburuak adibide gisa jarriz, baiezko biribila esango nuke; ezin esan beraz,  western generoa hilda zegoenik, lotan baizik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Eguneraketa berriak daude