argia.eus
INPRIMATU
Ezagutu baino lehen jarri zioten izena Australiari
  • Antzinaroko zenbait geografok uste zuten gure planetako ipar hemisferioak adina lur izan behar zuela hego hemisferioak ere; Aristotelesen arabera, “eskualde bat egon behar da hego poloarekin guk gure poloarekin dugun erlazio bera duena”. Eta erromatarrek Terra Australis Incognita-ri buruzko kondairak kontatzen zituzten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko abenduaren 23a

Ez ipar hemisferioaren kantitate berean, baina lurra egon bazegoen hemisferio australean. 1814an Matthew Flinders esploratzaile britainiarrak Terra Australis izena proposatu zuen lurralde “berrirako”, baina Australia laburdura hobetsi, “belarrirako atseginagoa delako eta Lurreko beste zati handi askoren izenarekin bat egiten duelako amaieran”.