argia.eus
INPRIMATU
Rafael Ruiz Balerdi
Konposizioa-91 XI. 1991
Xabier Gantzarain @gantzarain 2016ko abenduaren 22a
Olioa mihise gainean. 165 x 212 cm

Datorren martxoan beteko dira 25 urte Rafael Ruiz Balerdi hil zela (Donostia, 1934ko maiatzaren 5a–Alacant, 1992ko martxoaren 11). Azkeneraino jarraitu zuen pintatzen. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen pintura ikasketak. Madrilera joan zen gero. 1957an Artista Gazteen Lehiaketa irabazi zuen. Urte haietan finkatu zen bere estiloa, abstrakzio lirikotik informalismora doana. GAUR taldeko kide izan zen 60ko hamarkadan. Neurri handi eta kolore biziko koadro ederrak egin zituen batik bat.