Nazioarteko Diru Funtsaren erasoa

  • Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) berriz erakutsi du zeinen zerbitzura dagoen: Kapitala, banku handiak eta multinazionalak.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hala ikus daiteke Espainiako Estatuari buruz kaleratutako urteroko txostenean, beti bezala eraso antisoziala proposatzen baitu bertan. Zergapekoaren kontra egin du beste behin, 5.500 milioi euroko murrizketak inposatuz, hau da, BPGren %0,5. Horretarako, BEZa handitzea eskatu du, erregaien gaineko zerga bereziak ere bai, eta hezkuntzan eta osasungintzan gastuak errebisatu behar direla dio, baita lan malgutasun gehiago eduki ere. Hori guztia, “defizit publikoa eta zorra pixkanaka jaistea” lortzeko.

NDFk ez du ezer esaten gastu militarra errebisatu eta murrizteaz, nahiz eta Espainiako Estatuan 2017an 6.000 milioi eurotik 8.000 milioitara igaro nahi den aurrekontua alor horretan, %33ko igoera hain zuzen. NDFri berdin zaio kiebran dauden autopistak nazionalizatzea Estatuak –egiaz bere lagunak salbatzeko delako–, horrek 6.000 milioi euroko kostua izango duen arren, aurretik bankuak erreskatatzea 40.000 milioi euro kosta zitzaigun bezala.

Tristea eta tamalgarria da NDFren eraso antisozial horren aurrean ez egotea herritarren erantzun irmorik. Horren arrazoia eta erantzukizunaren pisua ezker politiko, sozial eta sindikalaren egoera larrian jarri behar dugu. Sozialdemokraziak menperaturik dago, bananduta, desagertuta, eta okerrago dena, Kapitalaren aurrean alternatiba barik. Bidea libre utzi dute jendearen bizkarretik neurri antisozialak inposatzeko. Beharrezkoa eta premiazkoa da ezker horrek hausnarketa sakona egitea eta jokabide erradikal eta solidarioagoa hartzea. Gutxienez NDF eta Kapitala geldiarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko Diru Funtsa
2023-01-27 | ARGIA
Marrakexen urrian antolatuko duten kontra gailurrera deitu dituzte mundu osoko mugimendu sozialak

Urriaren 9tik 15era, Nazioarteko Diru Funtsa NDFk eta Munduko Bankuak urteroko bilkura egingo dute. Aurten Marrakexen (Maroko) izango da eta, eta epe berean, mundu osoko eragileak eta mugimenduak biltzera deitu ditu zor ez-legitimoen kontrako batzordeak,... [+]


2023-01-26 | Gedar
Nazioarteko Diru Funtsaren susmoa: deskontua amaitzean, prezioak puztu al dituzte gasolindegiek?

20 zentimoko laguntzaren deuseztapenari probetxua aterata, gasolindegiek erregaien prezioak igo dituztela uste du Nazioarteko Diru Funtsak. Laguntza bertan behera utzi zutenetik, %15 inguru garestitu dira erregaiak. Funtsak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuaren neurriaren... [+]


2023-01-03 | ARGIA
Munduko ekonomiaren herena atzeraldian sartuko da aurten, Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi duenez

Aurtengo urtea iazkoa baino "latzagoa" izango dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari Kristalina Georgievak, CBS telebista estatubatuarrean. Atzeraldian egongo ez diren herrialdeetatik kanpo ere, ehunka milioi pertsonak kalteak jasango dituztela... [+]


Tori bat eta eman bi: horrela zukutu dugu munduaren Hegoaldea, NDF lagun

Munduaren Hegoaldeari 152 bilioi dolar ostu dizkio Iparraldeak azken sei hamarkadatan, truke-desberdintasunagatik: herrialde pobreetan prezioak eta soldatak baxuagoak direnez, desoreka dago merkataritza balantzan. Baina egoera hori nahita sortu dute Nazioarteko Diru Funtsa... [+]


Kaleratzeak merkatu, erretiro adina atzeratu... Nazioarteko Diru Funtsaren gomendioak espainiar gobernuari

Espainiako Estatuko ekonomia ez da hainbeste haziko 2022an Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, “ekoizpenak pandemia aurreko mailaren azpitik jarraitzen” duelako, bere esanetan. Lan eta pentsio erreformen negoziazio betean, soldatak ez igotzearen eta erretiroa adina... [+]


2020-11-10 | Juan Mari Arregi
Birusa suntsitzeko... gastatu

Munduko ekonomiaren guruek (Nazioarteko Diru Funtsa, ELGA, Munduko Bankua…) baztertu egin dute osasunaren eta ekonomiaren arteko dilema, faltsua delakoan, eta lehentasuna birusa akabatzea dela onartu dute. Horretarako, munduko ekonomiak animatu dituzte borroka horretan... [+]


2020-05-02 | ARGIA
Libanoko gobernuak Nazioarteko Diru Fondoari dei egin dio

Gutxienez 10 miliar dolarreko diru laguntza eskatu dio NDF Nazioarteko Diru Fondoari Hassan Diaben gobernuak. Trukean, gehienetan austeritatearekin errimatzen duten hainbat erreforma gauzatu beharko ditu Libanoko Estatuak.


2020-04-14 | ARGIA
Espainiako Estatua izango da Europan langabezia-tasarik altuena izango duen bigarren herrialdea

Nazioarteko Diru Funtsak krisi ekonomikoari Itxiera Handia deitu dio eta Depresio Handiaz geroztik izan den atzeraldirik okerrena eragingo duela esan du. 2008ko finantza krisia gaindituko du.


2020-03-12 | Juan Mari Arregi
Koronabirusaren xantaia ekonomikoak

Koronabirusaren munduko osasun-krisiak zeharkako ondorio ekonomiko eta finantzario oso garrantzitsuak eragin ditu, eta areagotu egingo dira, ziurgabetasuna handitu eta birus hori desagerrarazteko neurri eraginkorrik aurkitzen ez den neurrian. Ekoizpena, kontsumoa, turismoa,... [+]


Libanoko herritarren astebeteko protestek Gobernua mugiarazi dute

Ustelkeria kasu baten eta Nazioarteko Diru Funtsak proposatutako zerga baten ondorioz, herritarrek protestez jositako sei egun egin dituzte. Neurri berriak ezagututa milaka pertsona protestatzen atera dira kalera, mesfidantza erakutsiz.


2019-10-14 | Axier Lopez
Gurea da garaipena

Neurri neoliberalak inposatu nahi izan ditu Nazioarteko Diru Funtsak Ekuadorren. Lenin Moreno agintari txotxongiloak azkar bete zuen agindutakoa. Oraingoan, baina, alfonbra gorriaren partez, jatorrizko herrien bultzadaz, mugimendu sozialen, laborarien eta langileen arteko... [+]


2018-10-03 | ARGIA
Nazioarteko Diru Funtsa pentsioei buruzko eztabaidan sartu da

Astearte honetan, Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako Estatuari buruz argitaratu duen urteroko diagnostikoan, adierazi du pentsioen kopurua Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzeko beste neurri batzuk ere hartu beharko liratekeela.


2018-09-05 | ARGIA
Nazioarteko Diru Funtsarekin egindako akordioarengatik, Argentinako presidentea auzipetu du fiskal batek

Mauricio Macri Argentinako presidentea eta gobernuko beste zenbait kide auzipetu du fiskal batek, herrialde horretako gobernuak Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako akordioa kongresuan ez bozkatzeagatik. Akordioa bertan behera uzteko ere eskatu du Jorge di Lello fiskalak.


2018-07-17 | ARGIA
Dimititu egin du Haitiko lehen ministroak austeritate neurrien aurkako protesten ondorioz

Jack Guy Lafontant Haitiko lehen ministroak dimititu egin du Nazioarteko Diru Funtsak behartutako austeritate neurriek protesta handiak eragin ostean herrialdean. Zehazki, gasolinaren prezioa igotzen saiatu ziren joan den astean, eta honek haserre handia eragin zuen.


Eguneraketa berriak daude