Suposatzen dut profesional mailako kirol munduan, ohiko entrenatzaileez gain, psikologo, fisio, podologo, homeopata, kiropraktiko, akupunturista, musikoterapeuta, ileapaintzaile, estilista, sasimediku eta era guztietako petrikilo eta abarren artean motibatzailearen figura ere izango dela. Badakizue, eliteko kirolari berezko nagi aski sufrituak lanerako gogorik ez duenean, galtza motzak janzteko arrazoi bat aurkituko dion pertsona.
Gure herrian badugu bat fin askoa: Juan Mari, inoiz kirolik egin ez duen kirol aditua. Fenomenoa berean.
Han egoten da plazako paisaiaren parte bailitz, udaletxeko erlojupeko eserleku luzean norbait motibatzeko prest. Beti lanerako.
Ea. Jaiki zara goizean goiz ohearen epela utzita eta goiz osoko mendi buelta eman duzu udazkeneko lokatz eta ehiztarien tiro hots artean, eta ezusteko zaparradaren ondorioz tximu eginda herrira itzuli zarenean, hor duzu motibatzeko esaldi bat oparitzeko erne:
– Marka ederra egingo huen gaur ere. Deituko zieat Mendi Film Festibalekoei erreportaje bat egin nahi baditek ere.
Edo hartu duzu bizikleta eta iragarrita ez zegoen hego haizearen aurka lepondoa erabat behartu eta gero, derrigorrez erlojupetik pasatu behar izan duzunean, zera gogoratuko dizu:
– Bizikleta horrek zerbait badik, derrigorrez. Edo frenoaren takoek gurpila ukitzen ditek, edo katea ez zebilek behar bezala pinoien hortzetan, bestela ez duk posible daramaan martxa. Egun batean lo hartu behar duk gainean hoala!
Eta saiorik egiteko aukerarik ez izanda ere ez da askoz goxoagoa izango motibatzailearen aholku beti eraikitzailea:
– Berriro ere ibiliko haiz hi taldekoei segitu ezinik. Jakina, hamarrak arte lo egingo huen. Seguru nagok nahiago huela dentistanean goiza pasa, eserita egotekotan, jakina, izerdi tanta bakarra atera baino.
Nahiz eta berari natural-natural ateratzen zaion Juan Marik kobratu egin beharko luke egiten duen motibazio lanagatik.
Hamaika aldiz gertatu izan zait kilkerraren atzealdea baino beltzagoko ekaitza kolpetik agertu izanaren ondorioz, aurrez pentsatutako lekuraino joan edo ez, zalantzan nabilenean, neure buruari esatea: “Hoa gora bestela Juan Mari nonbaitetik enteratuko duk eta jesusenak entzun beharko dituk”. Eta ahalegina egiteaz ez naiz sekula santan damutu.
Beraz, wearable teknologia eskuragai izango duzu, sentsore adimendunak lagun, eta titanio dioxidozko nanotuboak bezalako kontzeptuak menperatuko, baina horiek ez dute balio berez alperra den gorputza akuilatzeko. Galdetu bestela aste honetan bertan jokalariak motibatzen lanak izan omen dituen lehen mailako futbol entrenatzaileari.
Juan Mari sartu dezala aldagelan. Epelak entzun beharko dituzte, entrenatzaileak berak, eta jokalariek.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]