Hu irakurtzen duzuenean, iragan berri izango dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Era batera edo bestera ospatuko zenuten, eta neuk ere bai noski. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete; eta hainbat arlotan badira motiboak Euskararen Eguna ospatzeko. Baina hori esanda, ezin ezkutatu zein soziologia, zein kale eta ostatu espainolak ditugun Hegoaldean, eta zein frantsesak Iparraldean!
Hilabete pasatxo da Hazparneko ostatu batean izan nintzela. Izan dira eta badira han norbait direnak euskalgintzan: Martin Larralde Bordaxuri bertsolaria, Jean Hiriart-Urruti kazetari handia, Piarres Xarriton eta Janbattitt Dirassar idazleak, antzerkilariak... Herria, berriz, Lapurdiren ekialdean kokatua, lurrez Lapurdiko handiena eta biztanlez hazi samarra, sei bat mila bizilagunekin. Mila eta berrehun bat elebidun ba omen dira bertan, eta kaleko euskararen erabilera: %2,5.
Herriguneko ostatu ezagun batean gelditua nintzen teatrogile ohi batekin. Sartu nintzenean jendea bazen, denak frantsesez mintzo. Zerbitzari elebidunak agurra frantsesez egin zidan; nik euskaraz ekitean, berak ere hala erantzun zidan. Solaskidea heldu zenean, erran baitzidan giro arrotza zela ostatuan, gibeleko barne berezira iragan ginen, han euskaraz elekatzera.
Euskaldun osoak ere menderatuak gauzkate, asimilatuak, hein kezkagarrian, soziologiak eta bereziki espainol hedabideek hemen, eta frantses hedabideek han
Solasaldia bururatzean, duela hogeita hamabost urte Hegoaldetik hara joandako gizon batekin mintzatu ginen. Nire solaskideak erran ziolarik Hernanitik nentorrela:
– Bai, bi mundu dira hangoa eta hemengoa. Zuentzat erraza da euskaltzale eta abertzale izatea; hemen, aldiz, egunero baieztatu beharrekoa. Duela gutxi aitatxi bat lehenbiziko aldiz entzun dut euskaraz bere bilobarekin. Ez nekien euskalduna zela. Maiz ikusten da hemen bi euskaldun elkarrekin frantsesez ari, nahiz eta maiz azentuak salatzen dituen euskaldunak direla.
Teatrogile ohia ados zen, baina ñabardurekin: “Hazparnen lehen gehiago egiten zen; orain gazteek Aiherran eta Lekornen-eta ematen dute, baina hemen, Hazparnen: oso beheratuak gara!”.
Hainbesteko aldea ote handik hona? Hernanin, bizi naizen auzoan, espainol giroa da erabat nagusi kalean eta ostatuetan, Hazparnen giro frantsesa bezainbat. Herrigune zaharrean euskara gehiago entzuten da, baina bi euskaldun gaztelaniaz hizketan entzutea arrunta da, eta elkarrizketa euskaraz hasi eta gaztelaniaz amaitzea are arruntagoa. Eta inguruko herrietan beste horrenbeste.
Euskaldun osoak ere, eta ez gara dozenan hamahiru han eta hemen, menderatuak gauzkate, asimilatuak, hein kezkagarrian, soziologiak eta bereziki espainol hedabideek hemen, eta frantses hedabideek han.
Burujabetza politikoan gabezia handiak, eta burujabetza kulturalean are handiagoak. Zein soziologia, zein kale eta ostatu espainolak ditugun Hegoaldean, eta zein frantsesak Iparraldean!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]