Etiopia, 1889. Tigray eta Amhara eskualdeak bereganatu ondoren, Menelik II.a Etiopiako enperadore izendatu zuten. Berehala neurri berritzaileak hartu zituen: esklabotza galarazi, derrigorrezko hezkuntza ezarri, burdinbidea eraikitzen hasi... Eta ez zuen ahaztu konkistetan Italiako Erresumaren laguntza izan zuela. Italiarrei Itsaso Gorriko kostaldea eman zien eta, hala, Eritrea izan zen Afrikako lehen kolonia italiarra. Gainera, 1889ko maiatzaren 2an enperadoreak eta Pietro Antonelli kondeak, Umberto I.a erregea ordezkatuz, adiskidetasun eta merkataritza libreko ituna sinatu zuten Wuchale hirian.
Itunaren lehen artikuluaren arabera, “Italiako erregearen eta Etiopiako erregearen artean bakea eta adiskidetasuna egongo da, baita bien oinordeko, ondorengo eta mendeko guztien artean ere”. 17. artikuluak, aldiz, honela zioen amharic hizkuntzan idatzitako testuan: “Etiopiako erregeak Italiako erregearen gobernua erabil dezake beste botere eta gobernuekiko harremanetan”. Baina, italierazko itzulpenean, dezake hura behar du bihurtu zuten eta horrek praktikan Etiopia italiarren protektoratu izatea zekarren.
Menelikek “hutsegitea” salatu zuen, baina Umberto I.ak, entzungor egiteaz gain, tropak mobilizatu zituen Etiopiako mugan. Eta bake itun hark, azkenean, gerra ekarri zuen. Gatazka 1894an piztu zen eta 1896an amaitu, etiopiarrek Aduako gudua irabazi zutenean. Gerora, Mussoliniren Italia Etiopiaren jabe izango zen 1935etik 1941era, baina 1913an hil zen arte, Menelik II.a Etiopiako tronuan egon zen.
Aldatu zena tronua bera izan zen. Teknologia berrien zale, Menelikek jakin zuenean AEBetan exekuzio modu berri bat, aulki elektrikoa, asmatu zutela, hiru enkargatu zituen. Baina berehala konturatu zen elektrizitaterik ezean tramankuluak ez zuela inor hiltzen eta berrerabiltzearen alde egin zuen: handik aurrera, aulki elektriko horietako bat erabili zuen tronu gisa.
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]
Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]
Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]