BNG

“Galizian abertzaletasuna handiagoa da hauteskundeek diotena baino”

  • Sarria (Lugo), 1977. 18 urterekin Santiago de Compostelara joan zen zientzia politikoak ikastera, eta ez zen herrira itzuli. Oso gazte hasi zen BNGn militatzen, eta oso gaztea zen, halaber, erakundean ardura karguak bereganatu zituenean. 26 urte dituenetik Galiziako Parlamentuko kidea da, eta otsailean BNGren bozeramaile nazional hautatu zuten. Iraileko hauteskundeetan inkestek aurreikusitako hondamendia saihestu eta gero, Galizian “Pontón efektuaz” hitz egiten hasiak dira jada.

"Asko erabiltzen da galiziarrok kontserbadoreak garelako topiko hori, eta ez du zerikusirik herri honen errealitatearekin. Espainiako Estatuan borroka sindikal eta mobilizazio sozial gehien duen lekuetakoa da Galizia". (Arg.: Xosé Mexuto)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Otsailean aukeratu zintuzten BNGko buru, erakundea birfundatzeko helburua duen Adiante (Aurrerantz) prozesua martxan jartzea onartu zen biltzar berean.

BNGk hamarkada bat darama sostengua galtzen, bai hauteskunde emaitzei dagokienez bai sozialki, eta horrek eztabaida sakona eragin du. PSOE-BNG bitariko gobernua amaitu eta PPk gehiengo absolutua berreskuratu ostean [2009an] eztabaida bizia piztu zen galiziar abertzaletasunaren rolari buruz. Eztabaida hark, azkenik, BNG zatitu zuen, eta sektore batek, kide kopuruarengatik baino batzuen garrantziagatik –esaterako, Xosé Manuel Beiras– esanguratsuagoa izan zena, En Marea barruan amaitu den bidea hautatu zuen. Bide hori galiziar abertzaletasunaren ohiko jardunetik aldendu zen, indar politiko propioen aldeko apustua egin beharrean estatu osoko mugimendu batean parte hartuz.

Adiante prozesua, orduan, BNGk zatiketa horren aurrean izandako erreakzioa da?

Guk geuk ere uste dugu jendartean aldaketa izan dela eta une politiko desberdin batean gaudela, bai estatuan gertatzen ari denagatik bai globalizazioak gure nortasunaren eraikuntzan duen eraginagatik. Gailiziar nortasuna bortizki ari da desitxuratzen. Azken biltzarrean etenaldia egin eta gauza batzuk ez ditugula ondo egin onartu genuen. Gure ikuspegiaren eta gure diskurtsoaren zati bat aldatu behar dugu. Uste dut urte honetan egiten hasi garen aldaketek fruitua eman dutela, azken hauteskunde kanpainak jendearekin berriro bat egiteko balio izan digu.

Argazkia: empuje.net

2001etik hauteskunde bakoitzean aurrekoan baino emaitza okerragoak lortu ditu BNGk, eta oso aurreikuspen txarrarekin iritsi zineten Galiziako Parlamenturako azken hauteskundeetara. Azkenean legebiltzarkide bat galdu eta zazpitik seira jaitsi zineten. Arrakastatzat jotzeko moduko emaitza da?

Kontuan izan behar da gure abiapuntua ez zela zazpikoa. Ekainean egindako Espainiako hauteskundeen emaitza estrapolatuta Galiziako Parlamentutik kanpo geunden. Azken biltzar nazionaleko eztabaidarik gogorrenetakoa En Marea espazioan parte hartzeari buruzkoa izan zen.

Ezetz erabaki zenuten.

Eta uste dut asmatu egin genuela, ez baitut En Marea galiziar abertzaletasunaren eremuko indartzat hartzen, hor dauden pertsona batzuek beren burua hala identifikatu arren. Haren erreferentziak Podemosen eremuan daude, eta estatuaren eremuaren barruan jokatzen du. Gauza batzuetan ados egon gaitezke, baina agerikoa da erreferentziazko marko desberdinak ditugula. Haiek uko egiten diote gure herriaren erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida mahai gainean jartzeari. Abiapuntu horrek elkarrengandik aldentzen gaitu.  

Askotan aipatzen da inkesten arabera, historikoki, galiziarren %25ek duela bere burua abertzaletzat. BNGk behin baino ez du erdietsi boto portzentaje hori, 1997an.

Ez dakit nola jakin dezakegun inkesta horiek errealitatearen isla zehatza diren ala ez. Baina argi dago Galizian abertzaletasun sentimendua handiagoa dela hauteskundeetako emaitzek adierazten dutena baino, konstante historikoa da. Gakoetako bat da, nire ustez, abertzale sentitzen diren askok ez dutela bat egiten eremu horretako indar politikookin, eta ez dutela botorik ematen edo beste batzuei ematen dietela. Edonola, gure helburua %25 hori gainditu eta abertzaletasuna noizbait gehiengoa izatea da.

“Galizian benetako ezkerrak abertzalea izan behar du ezinbestean, askapen soziala emateko oraindik dugun estatuaren barne-kolonia rola amaitzea lortu behar delako”

Kanpotik ikusita, horra iristea ia ezinezkoa dela dirudi. PPk gehiengo absolutua lortzen du ia hauteskunde oro… 

Nork bere errealitatea ulertu behar du. Gauzak hemen ez dira gertatzen besterik gabe galiziarrok kontserbadoreak garelako; asko erabiltzen da topiko hori, eta ez du zerikusirik herri honen errealitatearekin. Espainiako Estatuan borroka sindikal eta mobilizazio sozial gehien duen lekuetakoa da Galizia. Kontzientzia eta parte hartzea altuak dira. Baina dinamika soziopolitiko eta demografiko oso desberdinak daude hemen. Mapari begiratuta konturatzen zara herritarren zaharkitzea eta despopulatzea handien diren eskualdeetan PP jaun eta jabe dela. PPk oso egitura sendoa du Galizian. Leku askotan, BNGren udal zerrenda batean egoteak kostu handia izan dezake: lana galtzeko arriskua, mehatxuak... Hemen frankismotik jasotako dinamika batzuk bizirik daude oraindik, eta Galiziaren jokabide politiko eta soziala baldintzatzen dute. Gainera, gure mapa mediatikoa erabat eskuindarra da.  

PPren hegemonia, batetik, eta abertzaletasunak ustez duen pisu soziala hauteskundeetan erabat ez islatzea, bestetik, Galizian eskuineko alderdi abertzalerik ez izatearen ondorioak izan daitezke?

Galdera klasikoa da hori: zergatik ez dago Galizian eskuineko abertzaletasunik? Hein batean, herrialdeko klase egituragatik eta historiagatik. Inoiz ez da burgesia galiziarrik izan, egon zena kanpotik ekarria izan zen. Feudalismoaren garaian, bertako noblezia osoa kanpoko nobleek ordezkatu zuten, Galiziakoak deserriratuak izan ziren, edota boterea kendu zitzaien, baita eliz  agintariei ere. Boteredunak Gaztelakoak ziren, ez bertokoak. Gero, iraultza industriala gertatu zenean Galiziako zati handi bat prozesu horretatik kanpo geratu zen, eta industrializazio apurra, neurri handi batean, kanpoko enpresa-jabeen eskutik etorri zen, ez zen galiziar elite bati lotuta egon. Espainiako Estatuaren barruan Galiziak barne-kolonia funtzioa izan du beti. Egoera horretan, benetako ezkerrak abertzalea izan behar du ezinbestean, askapen soziala emateko rol kolonial hori amaitzea lortu behar delako. Estatuan geuk ditugu soldata baxuenak, pentsio baxuenak, ekonomia-egituran funtziorik bazterrekoena... 

Adiante prozesuan eztabaidan dauden gauzetako bat da BNGk bere burua independentistatzat definituko duen? Gaur arte inoiz ez du hala egin.

Ez dut uste hori denik arazoa. BNGn pentsatzen dugu indar politiko bat bere herriaren kontzientzia mailari egokitu behar zaiola, eta nazio sentimendua nola sustatu ikusi. Testuinguru honetan, garrantzitsuena da Galizia nazioa dela eta autodeterminazioa gauzatzeko eskubidea duela esatea. Behin eskubidea aitortuta, eztabaidatuko dugu hori nola gauzatu. Hor dugu beti Puerto Ricoren adibidea: independentea, baina formalki baino ez. Eta ikusten ari gara Europar Batasunean estatu independente askok burujabetzarik ez dutela, horra Grezia. Argi dugu estrategiak ezin direla berdinak izan leku guztietan. Euskal abertzaletasunak ere ez du berdin jokatzen EAEn, Nafarroan eta Iparraldean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BNG
2021-11-08 | ARGIA
Galizia gobernatzea jarri du helburu BNGk bere XVII. Nazio Asanbladan

Ana Pontón alderdiaren buruan berretsi dute %99ko babesarekin. “Oinarri soziala zabaldu” beharra defendatu du Pontónek.


Burujabetza aldarrikatu dute milaka lagunek Santiagon, Galiziako Aberri Egunean

BNG alderdiak deituta, Galiziako Aberri Egunean egin dute ekitaldia. Igandean, “mugarik gabeko” nazioaren aldeko deia zabaldu dute, “politika berde eta feminista” eraikitzeko asmoz.


Galiziako herri batek etxebizitza hutsak erabiliko ditu isolamendua bete ahal izateko

Barreiroseko udalak (Lugo) konfinamendua pasatzeko tokirik ez dutenentzat higiezinen burbuilagatik hutsik geratutako etxebizitzak eskaintzeko asmoa agertu du. Momentuz norbanako eta hoteletako jabeen artean 20 ohe inguru bildu dituztela adierazi du, eta beste 40 lortzeko... [+]


Jusapol polizia elkartetik jasotako mehatxuak salatu dituzte hainbat alderdik, tartean EH Bilduk

EH Bildu, ERC, JxCat, Compromís, CUP, BNG eta Más País alderdiek Kongresuko Mahaian idatzi bat aurkeztu dute Jusapol polizia elkartearen manifestazio batean jasandako irain eta mehatxuak salatuz. Horrez gain, Kongresuko segurtasun indarren pasitibitatea... [+]


2019-11-10 | ARGIA
Nestor Rego (BNG)
“Galiziak berezko ahotsa izango du berriz ere Kongresuan”

Nestor Regoren eskutik, Bloque Nacionalista Galego berriz ere Espainiako Kongresuan egongo da. Ospakizunez hartu dituzte Galizian izandako emaitzak BNGko jarraitzaileek eta haiei zuzendu zaie Rego.


EH Bildu ERC eta BNG alderdiekin joan liteke Europar Parlamentuko hauteskundeetara

Lau aldiz bildu dira jada hiru alderdietako kideak. EH Bilduk bere biltzarrean aurkeztuko du asmoa, abenduaren 14ean. “Estatuaren errepresioaren aurrean herriak elkartzea funtsezkoa” dela azpimarratu dute.


Politikariak eta herritarrak, ia denak Gallardonen aurka

Uztailaren 3an eta 4an, Bizitzeko Eskubidearen aldeko Nazioarteko Mintegian bildu dira hainbat parlamentari Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Alboko aretotik, emakumeen elkarteek eta oposizioko alderdiek ezetz esan diete, ez dutela abortuaren lege erreforma onartuko.


2014-03-10 | Ane Lusarreta
CUP ez doa Europara; EH Bildu eta BNG katalanen babesik gabe gelditu dira

Galiziako BNGk eta EH Bilduk Europako hauteskundeetarako duten aliantzan ez du parte hartuko CUPek.


Nunca Máisek Gorenera jo dezake Prestige auziaren zigorgabetasunaren aurrean

Prestige petrolio-ontziko hondamendiaz 11 urte igaro direnean itxi da auzia, errudunak salbuetsita. Coruñako lurralde auzitegiak eman du azken ebazpena eta erantzukizunik gabe utzi ditu ingurumenaren aurkako delituagatik akusatutako hiruak eta Espainiako Gobernua bera,... [+]


2013-11-05 | Unai Brea
Galizia
Bidea aurkitu nahian

Azken hamarkadako noraeza gainditu nahi du galiziar nazionalismoak.  PP “Espainia gehiago” politika ezartzen ari den honetan, burujabetzaren bidean iparra berreskuratzeko ahaleginean dabil abertzaleen erreferente nagusia den BNG. Estatuko giroa dute alde... [+]


PP: “Espainia ez da desegingo, horren esperantzan zaudetenok ahantzi ideia hori”

PP, PSOE eta UPyD alderdiek ezezko borobila eman zioten Kongresuan herrien autodeterminazio eskubideari. Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k eramandako erabakitzeko eskubidearekin lotutako legez besteko proposamena eztabaidagai izan zen atzo Madrilgo... [+]


Autodeterminazio eskubidea eztabaidagai Espainiako Kongresuan

Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k autodeterminazio eskubidearen gaia eramango dute gaur Madrilgo Kongresura, legez besteko proposamen baten bidez. Erreferendumak antolatu ahal izatea bozkatuko dute diputatuek.


2013-09-17 | ARGIA
“Parot Doktrinaren” aurka espainiar estatuko 44 diputatu eta senatari

Espainiako Kongresuko 31 diputatuk eta Senatuko 13 kidek Parot doktrina izenez ezagunagoa den 197/2006 doktrinaren aurkako manifestua sinatu eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioari bidali diote, doktrinak "legedia penalaren eta segurtasun juridikoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude