argia.eus
INPRIMATU
Abbey Road-eko bosgarren beatle-a
  • The Beatles taldearen Abbey Road diskoko azalerako Iain Macmillanek egindako argazki ezagunean, John Lennonen atzean, pertsona bat ageri da laukoteari begira. Paul Cole turista estatubatuarra zen, eta 1969ko abuztuaren 8ko goiz hartan erabaki zuen ez zuela emaztearekin beste museo bat ikustera joan nahi eta Londresko kaleetan ibiliko zela. Zebra-bide batean lau gizon ikusi zituen antzara pausoan eta txoro koadrila bat zela pentsatu zuen. Emazteak pianoa jotzen zuen ezkontzetan eta, handik hilabete batzuetara, The Beatlesen abesti bat jotzeko eskatu zioten. Hura ikasteko diskoa erosi zuen, eta museotik ihesi ibili zen senarrak hantxe ikusi zuen bere burua, museo pieza bihurtuko zen argazkian betikotua.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko abenduaren 12a
(Arg.: Apple/EMI)
(Arg.: Apple/EMI)