Askapenak Gasteizko Hala Bedi tabernan antolatutako “Erresistentzia eta herri boterearen eraikitzea hegoaldeko Europan” mahai ingurua probestu genuen, Teresa Cacere (Je So’ Pazzo kolektiboa) ekintzaile italiarra elkarrizketatzeko. Napoliko errealitate sozial gordinari nola egiten dioten aurre azaldu digu.
Napolik egin zaitu militante. Nola eta zerk eraginda hasi zenuen zure militantzia politikoa?
Nik txikitatik izan dut kontzientzia soziala. Ikasketek eraman naute Napolira. Hango testuinguru soziala oso emankorra da Italiako beste hiriekin alderatuta. Militantzia bizitzeko modu bat da niretzat, naturalki ateratzen zaidan zerbait. Anomalia badirudi ere, Napolin dugun alkatea Luigi Dismitris (Mugimendu Laranja) oso gertu dago gizarte-eragileetatik eta horrek asko lagundu du zentro sozial askoren garapenean eta gazteen parte hartzea handitzen.
Je So’ Pazzo kolektiboaren parte zara. Zer eskaintzen dio zuen proiektuak Napoliko hiriari?
Gure proiektua 2015ko martxoan hasi zen hiriaren erdialdeko eraikin bat okupatu ostean. Lan asko egin eta gero, hainbat dinamika martxan jartzea lortu dugu, tartean “herri anbulategia” deitzen dioguna. Italian osasungintza publikoa bada ere, ez da herriaren beharrak asebetetzeko gai eta arazo horri erantzuteko sortu genuen proiektu berritzaile hau. Hainbat medikuren kolaborazioari esker, astean behin kontsultak, ekografiak egiteko aukera eta osasun laguntza eskaintzen ditugu gune okupatuan. Proiektuaren arrakasta ezin dugu ezkutatu eta Napoliko ospitale edo osasun zentroetara joan ezin dutenekin harreman zuzena sustatzea lortu dugu. Auzoetan dagoen bazterketa gutxitzen ari garela esan nezake.
Bigarren proiektu nagusiak Italian oso errotua dauden lan baldintza eskasen tradizioa eta prekaritatea desagerraraztea du helburu. Horretarako Lanaren Herri Ganbera “Camera Popolare del Laboro” jarri dugu martxan. Mugimendu horren funtsa langile guztien eskubideen defentsa egitea da, batez ere beltzean lan egin eta ia eskubiderik ez duten langileei babesa eskaintzea. Napolin lan duinaren aldeko defentsa sareak eratu nahi ditugu, langile guztien borrokak oinarri hartuta.
Testuinguru horretan zein da Camorra-ren rola?
Camorra tragedia hutsa da Napolirentzat. Arazo kronikoa da eta zoritxarrez oraindik mafiaren sareak oso indartsuak dira Napolin. Guk mafiaren aurkako mugimendu bezala, uste dugu bere aurka egiteko daukagun armarik indartsuena hezkuntza dela eta auzoetako txikienentzat aisialdi eskaintza oparo bat garatzen saiatzen gara. Auzo pobreenetan kirola edo jolasen bitartez gazteen inklusio soziala indartzen dugu, Camorra-tik ahalik eta urrutien bizi eta hezi daitezen.
Krisi latz honek Europa hegoaldeko herrialdeetan aktore politiko berriak (Podemos, Syriza, CUP) sortu eta indartu ditu: Italian zein da egoera?
Je So’ Pazzo proiektuaren parte naizen aldetik, gure helburua beti izan da jakintza eta borroka sozial guztiak batu eta maila nazionalean federatzea. Alderdi politikoen gainetik eragin nahi dugu. Herritarren arazoei, maila lokal eta nazionalean, erantzuna emateko egiturak sortzen dihardugu. Guzti honen adibide nagusia da Lanaren Herri Ganberarekin egin duguna. Erakundea Italiako beste hirietara zabaltzen ari da eta batzuetan oso indartsu ezarrita dago jada. Elkarlanean oinarritutako borrokek emaitza handiagoa ekartzen dutela pentsatzen dut. Italiar askoren moduan ni ez nau inongo alderdi politikok ordezkatzen, ez naiz horietako inon identifikatua sentitzen, baina hau ez da sekula arazo bat izan nire jardun militantea aurrera eramateko.
Matteo Renzik bultzatutako konstituzio erreformaren inguruan erabakia hartu beharko dute italiarrek hilabete barru. Ze irakurketa egiten duzu erreferendumaz?
Erreferendumaren aurrean Italiako milaka erakunde sozialek agertu duten iritzi berbera dut. Renzik eta PD alderdiak erreforma hau bultzatu dute, gaurdanik Italian oso murritzak diren erabaki guneak oraindik gehiago murriztu eta boterea gutxi batzuen esku uzteko. Gure politika herria ahalduntzea eta apurka-apurka erabaki propioak hartzeko ahalmena edukitzea da Italiaren etorkizuna hobetu dadin. Uste dut gure proposamena eta Gobernuarena kontrako norantzan doazela.
Herritarrak ahaldundu esan duzu? Zein da formula?
Arlo honetan Italian ere ez dugu errezeta magikorik. Nire ustez lehen pausoa da gure jardun militantean herritarren ahalduntzeak behar duen lekuari garrantzia ematea. Ahalduntzea “controlo polulare” edo Herri Kontrola deitzen diogun filosofiaren barruan kokatzen dugu. Herri kontrolaz hitz egitean, herritarrak politizatzea ezinbestekoa dela esaten ari gara. Herritarrak populismo xenofobotik aldentzeaz ari gara eta Italia hegoaldeko ustelkeria jarduera endogamikoetatik herritarrak urruntzeaz ari gara. Finean, herriak guztiaren kontrola izatea lortu behar dugu.
Bide horretan iniziatiba asko jarri ditugu martxan, kultur ikuskizunak, mobilizazioak eta baita Italia hegoaldean oso agerikoak diren boto erosketen aurkako kanpainak ere.
Europako leku askotara olatu xenofobo berri bat heldu da. Zein da egoera Napoli eta Italia hegoaldean?
Ultraeskuineko mugimendu populisten aurkako borroka ez da oraingoa Napolin. Oso hiri anitza izan da bere sorreratik eta milaka kultura elkarrekin bizi izan dira. Arrazakeria eta xenofobiari aurre egiteko beti egon da herri giharra Napolin. Gaur egun ere era askotako mugimendu sozialen eguneroko lanak hor dirau eta desberdinaren aurkako mezua zentralitate politikotik urruntzen jarraitzen dugu. Errefuxiatuen krisiak ekarri duen krisi humanitarioaren inguruan kontzientzia sortzeko proiektu asko jarri ditugu martxan.
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]
2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]
Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]
Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]
Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]
Grezia, K.a. IV. mendea. Hainbat greziar pentsalarik, esaterako, Aristotelesek edo Heraklidesek, etruriarrei buruz idatzi zuten, Italiar penintsularen erdialdean eta iparraldean bizi zen herriari buruzko iritzi negatiboa jasoz. Etruriar emakumeak kritikatu zituzten bereziki, eta... [+]