AEB

Ur garbia, frackinga eta aborigenen duintasuna jokoan Standing Rocken

  • Siux jendeak Ipar Dakotako Standing Rocken daukan lurralde ustez autonomoan ari da jokatzen AEBetako gudu sozial handienetakoa, bere baitan biltzen dituena petrolioa ustiatzearen, klima aldaketaren eta ura eskuratzeko eskubidearen inguruko gatazkak. Baina jatorrizko herritar amerindiarrek, bizirauteko dauzkaten ezintasunak ere azaldu dira argitara. AEBetako establishmentaren agintekeria bezala.

Dallas Goldtoothen argazkian, AEB osotik etorritako amerindiarrak eta aktibistak oinezko ibilandian doaz Standing Rockeko erreserban urratu duten oliobidearen obretara. “Sakratua defenda dezagun” dio pankartak. Negua kanpaturik igarotzeko asmoa adierazi z
Dallas Goldtoothen argazkian, AEB osotik etorritako amerindiarrak eta aktibistak oinezko ibilandian doaz Standing Rockeko erreserban urratu duten oliobidearen obretara. “Sakratua defenda dezagun” dio pankartak. Negua kanpaturik igarotzeko asmoa adierazi zuten ekintzaileek. Hori eragozteko, polizia eta militarrek ura, gasa, pilotak, bonba negar eragileak eta material bortitzagoak ere erabili dituzte.

Thanksgiving berezia ospatuko zuten milaka lagunek Standig Rockeko Oceti Sakowin eta Sacred Stone Camp kanpamenduetan. Hotzak, polizia federalak egurtuak baina, beren buruei Water Protectors (uraren zaindari) deitzen dietenen mezuei sinestekotan, borrokan jarraitzeko gogoak apaldu gabe.

Kanpaleku nagusian Judy Wicks idazle eta ostalariak 500 lagunentzako afaria eskaini zuen azaroaren 24an, berak eta beste zenbait pertsonalitatek oparitutako jakiak kozinatuz, tartean Jane Fondak bidalitako bufalo haragia. Oparigileak berak aritu ziren zerbitzari.

Wick andereak hamabostgarren urtez eskaini die Tyanksgivinga AEBetako aborigenei, horiek eskertu nahian 1620.ean Europatik etorriberriei erakutsitako eskuzabaltasuna. Gaur Massachussets den lekura iritsita, lehenbiziko negua uztarik gabe goseak pasatu behar zutenean, bertako Wampanoag jendea prest egon zen zeukaten elikagaia haiekin elkarbanatzeko.

“Geroztik –idatzi du Wickek Ecowatch gunean– tamalez eta lotsagarriki, europarren etorrerak 500 urteko genozidio eta traizioa ekarri zizkien jatorrizko amerikarrei. Akordio oro hautsia izan da orain artean, zurien espantsionismoaren mesedetan. Ipar Dakotan genozidiotik bizirik ateratakoek gaur aurre egiten diote 3.700 mila milioi dolarreko Dakota Access oliobideari, milioika herritarren edateko ura hilerri sakratuak mehatxatuz Texaseko Energy Transfer Partnersek petrolio oso sukoia garraiatzeko Missouri ibai hondotik, urratu duen oliobideari”.

1.825 kilometroko hodiak balio behar du Ipar Dakotako Bakken eremuan fracking bidez ateratako petroliotik 450.000 upel Illinoiseraino garraiatzeko, hemen lotuz AEBetako sare nagusiarekin. Obraren sustatzailea den Energy Transfer Partnersen jabea, Kelcy Warren, AEBetako aberatsenen zerrendan 372. dago eta mundukoetan 1.067. Azken hauteskundeetan estreina Rick Perry errepublikarrari lagundu dio diruz eta ondoren Donald Trumpi.

Matxinada, Twitterrez #NoDAPL traolarekin ordu oro jarrai daitekena, 2016ko udaberrian piztu zen, konpainiak erabaki zuenean petrolioak zeharkatuko zituela Missouri eta Mississippi ibaiak, Oahe aintzira eta Standing Rock siux erreserbaren lurrak.

Oliobidearen kalteak baloratzeko eta amerindiarren tribuak ez galdekatu izanagatik, nabarmenki Standing Rockeko siuxak, 2016ko apirilean EPA Ingurumena Babesteko Agentziak, Barne ministerioak eta Historiaren Babeserako Aholku Batzordeak eskatu zioten Armadaren ingeniaritza gorputzari ingurumen eraginen azterketa osoa egitea. Uztailerako militarrek txostena prest zeukaten: ibaia zeharkatzeko biderik egokiena Dakota Access zen.

Apirilean tokiko siuxen buruzagiek kanpalekua antolatu zuten, kultur ondarea zaindu eta oliobidearen kontrako erresistentzia bideratzeko. Udan zehar milaka jende osatzeraino zabaldu zen kanpalekua. ReZpect Our Water (Gure Ura Zaindu) amerindiar gazte erakundeak Standing Rocketik Washingtonerainoko martxa egin zuen, gizartea ohartarazteko oliobideak Mississippi eta Missouriko ura edateko bezala nekazaritzarako behar dutenen arriskuez.

Irailean bulldozerrek hondeatu zuten ordura arte agintariek eremu historiko eta erlijiozkotzat jotako eremua. Protestan joandakoei konpainiaren guardek zakurrak bota zizkieten, dozena erdi bat ausikika zaurituz Democracy Now! kateak zabaldu eta milioika jendek YouTuben ikusi duten erasoan. Urrian polizia eta militarrek hustu zuten kanpalekuetako bat. Azaroaren 20ko gauean poliziak ur hotzez zigortu zituen -2ºCko izotzetan makinei aurre egiten zieten herritarrak.

Sakratua, erlijioa baino gehiago

Ipar Dakotako Bakker eremua aipatzeak  askori fracking deitu haustura hidraulikoz petrolioa erauzi eta garraiatzeak dakartzan kalteengatiko haserrea pizten dio. Olioa harkaitzari leherkari eta kimikoz isuri arazteak berak sortutako kutsadurez gain, garraiobidean ere istripuak gertatuak dira dagoenekoz.

2013ko uztailaren 6an, Bakkeneko petrolioa 77 bagoitan zekarren tren batek talka egin zuen gasez zamatutako beste batekin eta sutean 42 pertsona hil eta 30 eraikin kiskali zituen Lac-Mégantic hirian, Kanadako Quebecen. Oliobideetan ere istripu eta isuririk ez da falta izan urteotan. Kutsaduraren beldurraz gain, klimaren aldaketa eta erregaien kontsumoa murriztu beharra da Standing Rockera militanteak ekarri dituen beste argudio osagarria, garapen eredua aldatu beharra esan nahi baita. Gogor egin beharko dute borroka bere bizi publiko osoan klimaren aldaketari pixa egin dion Donald Trumpen aginte aldi berrian.

Amerindiarrek gatazkari eman nahi dioten dimentsio etniko eta espirituala ere ez da ahaztekoa, gizarte industrialaren umeoi gaitz zaigun arren ulertzea nolaz haserrarazi ditzakeen hainbeste oliobideak hilerri bat urratzeak.

Lehen kanpalekua antolatzeko deia egin zuen LaDonna Bravebull Allard andereak, erreserbaren ondarearen arduradunak, esan du: “380 gune arkeologiko suntsitu dituzte oliobidea egiteko, horietatik 26 justu bi ibaien inguruetan. Eremu historikoak dira, leku sakratuak ez bakarrik Siux nazioentzako baina baita Arikara, Mandan eta Iparraldeko Txeieneentzako ere. AEBetako gobernuak desegiten ditu gure eremu kultural eta espiritual garrantzitsuenak. Munduan utzi ditugun lorratzak suntsitzean, gobernuak herri bezala suntsitzen gaitu. Eremuok defenditu behar ditugu, bestela gure mundua amaituta dago, hori bezain sinplea da. Gazteek eskubidea dute nor eta zer diren jakiteko, hizkuntza, kultura eta tradizioa zor zaizkie. Petrolio konpainiari uztea desegiten gure historia, gure arbasoak, gure bihotzak eta arimak, ez al da genozidioa?”.

AEBetako agintariek edozein konpainiari Standing Rock erreserban eskua sartzeko baimenik eman aurretik bertako agintari siuxen oniritzia behar zuen, indarrean dauden itunen arabera. Allard andereak berak, duela 153 urte militar yankiek parajeotan bertan masakratu zuten tribuko kide delarik,   banan bana azaldu ditzake bake aitzakiatan sinarazi eta Washintongek gero urratutako itunok. Azken finean, edozein paperen aurretik beti izan baita oinarrizko lege “Aurkikuntzaren Dotrina”,  1494tik europarrak aborigenen lurren jabe egiten dituena mundu osoan.

Irailaren 20an Standing Rockeko tribuaren ordezkari Robert T. Coulter Geneban mintzatu zitzaien Nazio Batuen Erakundeko ordezkariei, laguntza eske, AEBetako Gobernuak suntsitu nahi dituelako. Alferrik. Ikusi Interneten poliziak aktibista baketsuen kontra zer nolako munizioak darabiltzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude