Sor lekua hegalez

  • Joan Batista Elizanburu bertsolariaren Txori berriketaria sortan, txoriak sor lekuaren eta erbestearen arteko lotura iruten du. Berriak ekartzen dizkio etxetik urrun, kasik gatibu eta galdua bezala dagoen emigrante gaizoari. Zortzi kopla dira, soinu herrikoi lasai eta sakonak zurkaiztuak. Zenbaiten ustean saratarrarena izan liteke melodia ere. Dena delakoan, abesten direnean zirrara erromantikoak betetzen gaitu, begiak hezetzeraino.

Irudia: Ainara Azpiazu "Axpi"

2016ko abenduaren 01ean

Euskaldunok jendalde malenkoniatsuak gara. Herrian bertan gaudenean ohiturek, paisaiek edo hizkuntzak, besteak beste, bihotzak handitzen dizkigute. Urruntzen garenean aldiz, herria dugu ments, bere argi eta ilunekin. Arrantza dela, artzaintza, urrea bilatzea, lanbide arruntagoak, politika arazoak eta gaurko egunean berriz gazte ikasien langabezia, beti ukan dugu aitzakia bat herritik partitzeko.


    Sor lekua utziz geroz
    ondikotz hala beharrez
    Jainko ona urrikaldu
    da beti ene negarrez.
    Primadera hasi orduko
    arbolak estaltzen lorez
    xoritto bat heldu zait beti
    ene herritik hegalez.

 

    Amak, sukaldean ogi-zakuak konpontzen ari ginela, kantatzen zigun: Parisen ikasia zuen bigarren mundu gerra ondoko bere sehi denboretan. 1999an Elkar argitaletxeak plazaratu zuen iparraldeko hogeita bost izarrek moldatu Elizanbururen lanekiko diskoa eta Txomin Artolak, Beñat Axiarik eta Frantxua Irigoienek ematen zuten Txori berriketaria, Maddi Oihenartek Doi albumean beretu zuena duela gutxi, Jeremy Garaten laguntzarekin.


    Joan Batista Elizanburu Saran sortu zen 1828an eta herioak eraman zuen 1891. urteko lehen egunetan. Bertsolaria zen, ikaragarria, paperetan, sekula plazetara atera gabe. Pauen argitara eman zuen Piarres Adame (1888) nobela kostunbristaren idazlea zen: egiazko irri zaparta osasuntsuaren dasta oparitzen zigun lapurtera lorios batean. Larresoroko seminarioan apez gai egonik Zaldubi ospetsuarekin batera, armadan sartu zen, hondarrean epaile ibiltari gisa ezagun egin zen Lapurdin zehar.

 

    Neregana hain urrundik
    etortzean unatua,
    Arbolarik hurbilena
    du bere pausa lekua.
    Aldaxka goren-gorenean
    horra non den lokartua
    Lumapean zango bat eta
    hegalpean du burua.


    Txoriak bakearen irudia ekartzen dio poetari. Jakin behar da Elizanburu, 1870ean frantses armadako kapitaina, preso geratu zela Metz aldean alemanen eskuetan. 1871n libratu zuten, Napoleon III.a erori zenean. Sarara itzuli zen. Txori berriketaria pixka bat lehenago izkiriatua zuen, aurreko larrazkenean hain zuzen. Hitz bederak urruti minaren oihartzunak dakarzkigu.


    Anton Abadia Urrustoik 1871n Saran antolatu Lore Jokoetan irabazi zuen Elizanburuk sari potoloa. Donibane Lohizuneko Doiharçabal izengoitiarekin aurkeztuak zituen 1869an. Luzaz uste izan zen gainera kopla hauek Martin Guilbeau erudituarenak zirela, berak, 1897an Elizanbururi omenaldia egin zitzaionean Saran, auzia argitu zueneraino.


    Kantak, berehala, gaitzeko arrakasta ukan zuen. Hegoaldean, Karlistaldietatik landa, foruak kendu zirenean, jendeak Ameriketara joaten hasi ziren oldean, halaber Iparraldean, frantses iraultzaren ondotik aterabide askorik ez zegoelako hemengo gazte eta adinekoentzat. Erran dezadala zortean tiratutako mutikoentzat orduan soldadutzak bost urte irauten zuela eta erbestea salbamena zela askorentzat.

 

    Oroit hadi bai txoria
    herri maiteko berriez.
    Nere aita, nere ama,
    negarretan nik utziez.
    Mintza hakit ahaidez eta
    mintza lagun on hekiez:
    Mintza nehor ahantzi gabe
    maite ninduten guziez.

 

    Hemeretzigarren mende bukaeran eta hogeigarrenaren hasieran Euskal Herri osoan metodikoki marraztuak ziren migratze bideak. Donibane Garazin adibidez, Charles Iriarten konpainia ezaguna axolatzen zen Kalifornia, Idaho, Wyoming, Arizona edo Nevadarako ibilaldiaren zertzeladez, tren eta ontziko txartelak, paperak, pasaporteak, baimen ezberdinak, batzuetan bidaietako jantzi, puska eta maletak eskaintzen zituela. Urrutiko zedarrien ametsak milaka kide ilusitu zituen: Ameriketan, agudo eta erraz, aberasten omen zen. Bizitza erreusitu zuten amerikano belaunaldi berriez mukurutu ziren herriak. Besteak eremu desolatuetan sustraitzen ziren esperantzaz desesperatzen, ohorearen izenean ezin etxera itzuliz.


    Mauleko Ikertzaleak elkarteak hilabete parea duela aztertu zituen Atharratzen zabortegi baten maldan kausitu Alexis Vigné (1855-1915) enpresaren kaierak: Zaraitzutik, Aezkoatik, Erronkaritik, Basabürütik, Pettarretik, Amikuzetik edo Oztibarretik Argentinara, Txilera, Uruguaira joan nahi zuten emazteen eta gizonen zerrendak ikusgarriak dira, lur hauen odol galtze humanoaren neurriaz jabetzeko. Arrazoi ekonomikoak oinarrian, bistan dena, baina baita abentura tirria ere, eta zergatik ez, herri txikietako kontrol lehergarritik ihes egiteko desira.

 

    Atzar hadi, atzar bada
    berriketari abila:
    Nere beldur izan gabe
    jaits hadi hurbil-hurbila.
    Erran, leihora izan haizen,
    erradak isil-isila,
    Izan ere hunatekoan
    solas-ordainaren bila.


    Etxeak husten irudikatzen ditugu, anai-arreba kordelak hegaldatzen Elizanburuk hain ederki azaltzen digun txoriaren gerizan. Lehen sortua baserrian gelditzen zen, bigarrena apez joaten, besteak soldadu edo serora, gainerakoak emigrazio agenteen hazkurri bihurtzen zirela. Migrazioak betidanik jende-trafiko emankorrak izan dira. Gurean ere.


    Saratarraren txoria zein motatakoa zen ez dugu nehoiz jakingo. Zehaztasunik gabeko hegaztia poetaren leiho hegira, kartzelako barroteen erdira ala haize hotzak erraztatu basamortuaren mineko borda zatarrera hurbiltzen da, itxuraz baketsua, indarrean emankorra, abila bezain ahula, umila, baina itsasoak, mendiak edo hiri guneak trabeskatu ditzake etxeko berriak ekarriz moko artean:

 

    Pausa hadi, lo egizak
    txori maitea bakean!
    Atzarriak hi hire zain
    hemen nauk hire aldean.
    Ur xortarekin hona hemen
    papurrak leiho gainean,
    Baina gero hango berriez
    oroit hadi atzartzean!

 

    Txoriak, arras hautsia dabilen bertsolariaren ustez, ez du deusen beharrik, airea, kantatzeko dohaina, bihi pare bat eta zeru zabala hegaldatzeko. Jendea alderantziz ez da horrela: gose dabil, hausnarrean marmaraz, arranguratua, xifritua ez duelako inoiz aski dirurik, funtsik, botererik, ohorerik, jakintzarik. Poetak, agian, bere baitan txoriaren nortasunaz jabetzeko gutizia gordetzen du:

 

    Jainkoaren ontasunak
    ez hau ahantzi xoria.
    Non nahi kausitzen duk
    aise hire janaria.
    Zer behar duk? Ur xortatto bat,
    bihitto bat edo bia,
    Ordainez duk alegeratzen
    kantaz hik oihan guzia.


    Emigrantea, kartzelatua ala bizitzak bakartuarentzat txoriaren hegaldiak premiazkoak dira. Lo dagoelarik gertakaririk hitsenak irudikatzen ditu, makurrik latzenak oinarrizko euskaldunon pesimismoaren ildotik. Postariaren pare, mezulari lana egiten du hegaztiak, mundu osoko posta enpresa askoren ikurra delarik txoria:

 

    Xoria, lo hagolarik,
    ikaran nago aidean;
    Ez ahal da zorigaitzik
    maite nautenen artean.
    Hala balitz, otoi xori,
    berriz herrira heltzean,
    Loretto bat negar batekin
    pausa zak tinba gainean.

 

    Urepeleko Xalbadorrek Ameriketarako jende-isurien maldizioa luzatu zion semeari igorri bertso izugarrietan 70eko hamarkadan: lana hemen sortuz gero nehork ez zukeen gehiago herria uzterik:


    Zintzoki jarraik hadi
    hi hire bizitzan
    Ni baino aita hobe
    izaiteko gisan
    Hire semeak ez dezan
    joaiterik izan…

 

    Elizanbururen bertsoek uhertzen gaituzte egundainokoan: alabaina, nork ez du erbestearen dasta mikatza aho zokoan eduki hondar mendeotan Euskal Herrian? Migratze uhin handiak dituzten herrialde orotan hautematen dira nostalgiaz, herri-minez, joan-nahiaz eta txori zoharrez hanpatu abestiak. Bideak hargatik ez dira seguruak eta lanjerrez beteak dira.

 

    Xorittoa joan denean
    hostoen eror denboran
    berriz etor ez dadien
    nago beldurrez ikaran.
    Ihiztaria hartzen baduk
    ene xoria segadan,
    Utzak, otoi, gaixoa libre
    berriak ekar detzadan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


2024-09-19 | Bertsozale.eus
Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.


2024-09-12 | Bertsozale.eus
Badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024
Irailaren 14ko lehen hitzorduaren aurretik, aurkezpen jaia egin dugu parte-hartzaile, babesle, eta eskualdeko bertso-eskoletako kideekin. 25 urtetik azpiko saria eta sintonia aurkeztu ditugu.

2024-07-10 | Bertsozale.eus
Librean zein gaiekin, ideologiaz zein bertso-eskoletako lanketaz

Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.


2024-06-28 | Bertsozale.eus
Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.


2024-06-26 | Bertsozale.eus
Oier Iurramendi izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzaile nagusia

Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude