Iruñea, 1082. Antso V.a Ramirez (1043-1094) Iruñeko erregeak hiriko apezpikua aldatzea erabaki zuen. Ordura arte bere anaia Gartziak zeukan goi-kargua eta Antso V.ak –edo Antso I.a Aragoikoak, hango errege ere baitzen– beste senitarteko baten esku utzi zuen gotzaingoa. Horraino ezer harrigarririk ez; garai hartan errege-erreginek apezpikuak izendatzeko eskumena zeukaten eta nepotismoa ere, jakina, ez zen kontu berria. Baina erregeak, lege kanonikoaren aurka, emakume bat izendatu zuen Iruñeko apezpiku: Antsa arreba. Urte hartako diploma batean idatzita jaso zenez: in sede episcopale Iruniensis cometissa domna Sancia in conmendatione.
Antsa Ramirez 1045ean jaio zen eta 1097an hil. 18 urte zituela Ermengol II.a Urgeleko kondearekin ezkontarazi zuten, familiaren aliantza estrategiak medio. Senarra handik bi urtera hil zen, Zaragozako taifako Al-Muqtadir erregearen aurka borrokan. 20 urterekin alargunduta, senarraren titulua hartu eta Huescako Santa Cruz de la Serós emakumeen monasterioaren ardura hartu zuen. Antso nebaren gortera hurbilduz joan zen eta 1071. urte ingurutik aurrera bere izena nebarenaren ondoan agertzen da dokumentazio ofizialean; gerora, iloba Pedro I.a Aragoikoarenaren agirietan ere Antsa aipatzen jarraituko zuten. Kondesaren itzal handiaren seinale da, baita ere, erregeak hainbat monasterioren eta haiei lotutako lurraldeen ardura haren esku utzi izana: Santa Cruz de Serós bera, San Urbez 1074tik, San Pedro de Siresa 1082tik, Atares 1083tik...
Esan bezala, 1082an Antso V.ak Iruñeko gotzain izendatu zuen Antsa, ziurrenik Gartzia anaiarekin zituen desadostasunen ondorioz. Gartzia apezpikua garai hartan Iruñean praktikatzen zen erritu mozarabearen aldekoa zen. Aldiz, Antso, arreba bezala, erromatar errituaren babesle sutsua zen, 1068an Aita Santuari bisita egin zionetik. Hala, erritu mozarabea ordezkatzeko jarri zuen Antsa postuan. Alegia, aita santuarekiko leialtasunak generoak baino pisu handiagoa izan zuen une hartan.
Antsa Ramirezek hurrengo urtean, 1083an, utzi zuen gotzaingoa, ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Baina San Pedro de Siresako gizonezkoen monasterioaren ardurari eutsi zion 1095 arte, lege kanonikoari muzin eginez.
2015eko urtarrilean Elizabeth Jane Holden eliza anglikanoko gotzain izendatu zuten. Historiako lehen emakumezko apezpikutzat jotzen dute askok, duela ia mila urte, askoz gertuago, Antsak eliza katolikoan titulu bera izan zuela ahaztuta.
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]
Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]
Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]
Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]
Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]
Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]
Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]
Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]
Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.
Mongolen Inperioa, XIII. mendearen bigarren erdia. Gengis Khanek sortutako inperioa lau zatitan banatuta zegoen, eta lau khanerrietatik bi gerran egon ziren 30 urtez: Kublai Khan buru zuen Khan Handiaren Inperioa –Txina konkistatu berria barne hartzen zuena– eta... [+]
Flavio Biondo historialari eta humanistak XV. mendean idatzitako liburu batean lehen aldiz historia hiru arotan banatu zuen: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Horren aurretik, XIV. mendean Francesco Petrarca poetak zedarritu zuen Erdi Aroaren ikuspegi eurozentrista iluna.