argia.eus
INPRIMATU
Cannabisa, duela 2.500 urteko hil-oihala
  • Txinako ipar-mendebaldean, antzinako Jiayi hilerriko M231 hilobian, aurkikuntza berezia egin dute: duela 2.400-2.800 urteko gorpuaren gainean hamahiru cannabis landare ia oso zeuden, diagonalean jarrita, hil-oihal moduan. Economic Botany aldizkarian argitaratutako artikuluaren arabera, eremu horretako klima lehorrak lagundu du kalamu landareak hain ondo kontserbatzen, argazkian ageri denez. K.a. lehen milurtekoan Erdialdeko Eurasian kalamua errituetan eta sendagarri erabiltzen zutela baieztatu du aurkikuntzak. Lehenago, garai bereko Ukok printzesaren hilobian, cannabis sativa haziak aurkitu zituzten. Printzesak, ustez, landarea erabili zuen bularreko minbizia arintzeko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko azaroaren 15a
(Arg.: Hongen Jiang)