“Antzerkiari esker ireki zitzaizkidan, emakume gisa, munduaren ateak”

  • Frankismoaren urterik gogorrenetan eman zituen lehen urratsak antzerkigintzan Montserrat Carulla eskarmentudun “aktore, katalan eta independentistak” (1930, Bartzelona). Gaur egun, 86 urte bete berri, erretiroan pentsatzetik urruti, argi du memoria galtzen ez duen bitartean agertokietan izango duela bigarren etxea.

“Beti esan izan dut ez dudala hil nahi Katalunia independentea ezagutu gabe. Baina ez didate erraz jartzen. Osasuntsu nago eta erresistentziarik ez zait falta, baina urteak badoaz... Hala ere ez dut Katalunia askea ezagutzeko itxaropena galtzen”. (Arg.: J
“Beti esan izan dut ez dudala hil nahi Katalunia independentea ezagutu gabe. Baina ez didate erraz jartzen. Osasuntsu nago eta erresistentziarik ez zait falta, baina urteak badoaz... Hala ere ez dut Katalunia askea ezagutzeko itxaropena galtzen”. (Arg.: Jordi Borrás)

Antzerkigintzan lehen urratsak frankismoaren erdian, 40ko hamarkadan eman zenituen. Nola hasi zen dena?

Txikia nintzela ama zenarekin joan nintzen Betty Boopen pelikula bat ikustera eta etxera itzuli nintzenean imitatu nuen lehen aldiz. Ama zenak ongi egiten nuela esan zidan eta nik sinetsi. Gerora, antzerkigintzan eman nituen nire lehen urratsak, Gabonetan Katalunian ohikoak diren Pastorets antzezpenetan, zehazki.

Kulturara sarbidea orduan ez zen hala-moduzkoa. Nola gogoratzen duzu garai hura?

Gabezia asko eta gose handia pasatu genuen... Nire aita kontzentrazio esparru batean egon zen lehendabizi eta Model presondegian gero, nire amak seme-alabak aurrera ateratzeko suertatzen zen aukera orotan lan egiten zuen bitartean.  

Testuinguru horretan, lortu zenuen antzerkigintza ikasketak hastea.

Ikasketak egin ahal izateko lanean aritu nintzen lurrin denda batean, lehenik, eta farmazia eskolan gero. Antzerkigintza maite nuen eta Institut del Teatre-n izena ematea erabaki nuen, nire amatxik dirua lortzeko eman zizkidan urrezko belarritakoak saldu ondoren. Han eman nituen nire lehendabiziko urratsak profesionalki. Egia esan, antzerkiari esker ireki zitzaizkidan emakume gisa munduaren ateak, emakume izatea arazoa zen sasoi hartan.

Estreinaldia egin zenuenetik 70 urte igaro diren arren agertokietan jarraitzen duzu. Erretiratzeko asmorik baduzu?

Duela urtebete erabaki nuen antzerkia uztea. Antzerkia egiteko memoria eta burua behar bezala izan behar dituzu. Eta iritsi zen une bat non ikusi nuen zuzeneko orok dakarren segurtasun faltak nire lanean eragiten zuela. Orduz geroztik telebistarako lanak egiten ditut bakarrik, hori bai, memoriak laguntzen didan bitartean lanean jarraituko dut.

Uste duzu adineko emakumeek ez duzuela nahikoa aitorpenik?

Emakumeok orokorrean ez dugu errekonozimendurik. Emakume askok bezala nik ere askotan sartu dut hanka, gauza onak eta txarrak egin ditut. Aurrera egiteko borrokatu dut, batez ere, egindakoaz harro. Garrantzitsuena baita gauean ohera heldu, burua bururdian jarri eta lasai bizitzea.

60ko hamarkadan, inor banantzen ez zenean, dibortziatu egin zinen.

Gizarteak ezkontza hausteaz izan zuen erantzunaz harago profesionalki ere eragin zidan. Nire senar ohia TVE telebista kateko zuzendariaren laguna zen, eta banandu ginenean ni ez kontratatzeko agindua eman zuen. Gogorra izan zen, ordurako nik lau seme-alaba nituelako eta antzerkitik kanpoko lanak egiten hasi nintzen. Zorionez gerora beste lagun baten bitartez agindua altxatu zuten eta lana berreskuratu ahal izan nuen.

Adinak beldurtzen zaitu?

Inolaz ere ez. Askotan galdetzen didate zein den bizitzako adinik hoberena, eta zorionez, ezin dut erantzun, guztiak izan baitira paregabeak. Noski, gauza onak eta txarrak bizi izan ditut, baina harro nago nire bizitzaren gidoian egin dudan antzezpen oroz.

Sant Jordi gurutzea, Generalitataren urrezko domina eta Gaudí d’Honor sariak jaso dituzu. Zein izan da garrantzitsuena zuretzat?

Denak. Agian, garrantzitsuena Gaudía izan zen, ez zelako erakundeen saria, ofizioko lagunen aitorpena baizik. Baina sari horien gainetik dut jendeak, kalean, han eta hemen, erakusten didan estimua. Oso estimatua sentitzen naiz eta hori da ordainsaririk garrantzitsuena niretzat.

Solas egin dezagun politikaz. Nola bizi duzu Kataluniako prozesua?

Nahiko kezkatuta nago, goi ordokikoak gure kontra armatzen ari direlako beste behin. Ez dute etenik. Eta argi gelditu dadila ez naizela Espainiako biztanleez ari, baizik eta botereaz. Espainiako Gobernuak bertako legeak, hizkuntza eta aginduak inposatu nahi ditu, eta ez du onartzen Katalunia nazioa dela eta nazio orok duela bere estatua izateko eskubidea. Bitartean, Katalunia odolusten ari da eta independentzia lortu arte ez du erabateko askatasuna izango.

Zuk ezagutuko al duzu Katalunia independentea?

[Barrez] Beti esan izan dut ez dudala hil nahi ezagutu gabe. Baina ez didate erraz jartzen. Osasuntsu nago eta erresistentziarik ez zait falta, baina urteak badoaz… Hala ere ez dut itxaropena galtzen. Tira, agian ez dut ezagutuko, baina zoriontsu joango naiz haziren bat edo beste utzi dudalako, behintzat.

Ausardia

“Nire herriaren maitale amorratua izanik ohore handia da herritarrek Kataluniako amatxia ezizena ematea. Zintzoki, nahiago dut ezizen hori antzerkigintza katalanaren damarena baino. Damak iraungitako gizartearen parte dira, zaharmindutako burokrazian hazi eta hezitako emakumeak, eta niri ez zaizkit gustatzen; emakume borrokalaria eta langilea izan naiz, bizirauteko borrokatu zuen familia proletario bateko alaba. Ausardia izan da gakoa. Horrek ahalbidetu dit emakume gisa askatasunean bizitzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Artea, zein preziotan?

OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

[+]


‘Inesa de Gaxen’ pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Zubiburu mahai ingurua. Daniel Landart eta Arantxa Hirigoen
“Antzerkia emana izateko da, gordetzeko baino”


2024-05-29 | Reyes Ilintxeta
Estefanía de Paz Asín
“Hildakoak erreskatatzera eta berpiztera etorri naizela sentitzen dut”

"Garai batean, nire herrian, kateme guztiek Remigia izena zuten, kateme belaunaldi oso bat, Iruñeko ikuspegi panoramiko ederrenak konkistatu zituztenak”. Horrela hasten da Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza kontatzen duen Argako erregina antzezlana... [+]


‘Lurrez estali’, laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


Eguneraketa berriak daude