Stephane Mallarmek (Paris, 1842–Valvins, 1898) ezinezko ahapaldia, ezinezko liburua, iristerik ez zegoen obra idatzi zuen. Orain Josu Landak itzuli du inposibilitate hori guztia, edo hobe, haren lagin bat, perfekziotik gertuen egon den poetaren ahotsa gerturatuz. Ekarri ere errimarekin ekarri du gainera, Munduko Poesia Kaieretarako Miguel Hernandez itzuli zuen modu-moduan. Emaitza ederra otu zaigu: “Nornahi bakar estiran/ zisne eta kai ezean/ zaharkituaren miran/ nire so ezerezean”.
Mallarme irakurriz ematen du irakurtzen ari garela denboraren dekantazioa hitzetan. Batzuetan eternitatearekin dago obsesionatua, Edgar Allan Poeren hilarriari kantatzen dionean legez, eta beste batzuetan harrapatu nahi luke momentu bat, tximeleta baten hegada labur-laburrean kabitu araziz: “Lepo finez zisneak, gladiolo gorrikara,/ erbesteko arimen jainko erramu orria/ gori nola goiz-alba presatuen ikara/ serafinen behatza bezain hori-gorria”.
Mallarme obra gorenen poeta bat izan zen, hizkuntzaren ikertzaile, erritmoaren legeetan sinesten zuen klasiko handietako bat. Horregatik askotan daude bere poemak opera handietako agertokietan legez kartoi-harrizko marko onirikoetan kokatuak, ortu santuetan, gauerdietan, saloietan ibiliko zara liburu honetan zehar. Eskapismoak daroa exotikora, ametsera: “Errubiez ereinda larrutzen duen duda/ zuzi babesle eta alaiaren modura”.
Norberarengan hitz solteek sorrarazten duten oihartzuna da poemaren osotasuna bezain garrantzitsua. Misteriozko paisaietan gertatzen diren gauza lausoak gure irudimena dira. Poeta ere desagertu egiten da kasik, eta hitz egiten dute unibertsoaren indar ezkutuek. Mallarmeren poesia da ulertu baino gehiago dastatu egin behar den horietakoa, apurka-apurka harrapatzen zaituena eta esanahiaz harago eroan. Rimbaud da beste bat. Baudelaire ere bai. Poe. Korronte bat gaur egunera arte iritsi dena.
Tradizio horren haritik etorri ziren sinbolismoa eta are surrealismoa bera ere. Seinaleak ulertu ez arren ere, badago zer edo zer kilika eragiten dizuna: badakizu ez dela ari deskribatzen dituen gauzei buruz; gauzok unibertsoaren misterioei buruz hitz egiteko bitartekoa baino ez dira. Berriro asmatzen du poetak den oro. Ordutik ari gara besteok ere, konturatu barik, berrasmatzen Mallarme eta bere absolutua.
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]