EAEko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak direla eta, nola dago euskararen botila?
Botila dariola. Euskalduntzearen erritmoa motelegia da. Ez da aski urtero, batez beste, puntu erdi eskas haztea euskaldunen multzoa. Kalkulu azkar bat eginez, ohartuko gara ehun eta hirurogeita hamalau urte beharko direla euskalduntze betea lortzeko, azken urteotako hazkundeari eutsiz gero (beste aldagairik kontuan izan gabe, jakina). Erritmo hori biziagoa izan zitekeen euskalduntzen ez duten hezkuntza ereduak baztertuz gero, baina hori da botilak ipurdian duen zuloetako bat. A eredua kondena bat da.
Erabileraren datuak ez dira etxaferoak jaurtitzeko modukoak ere. Horrelakoetan galdekatuak politikoki zuzena izateko joera duenez, benetan egiten duen erabilera baino hobea aitortzen du. Horregatik, ez dirudi datu ona denik erabilerak soilik puntu erdia egitea gora, bost urteotan. Horrez gain, inkestak erakutsi du euskararen erabilera atzeraka egiten ari dela, eremu euskaldunenetan, bat etorriz UEMAk egindako azterketekin. Harrigarria dena da Jaurlaritzak erlatibizatu nahi izatea apaltze hori. Beste askok, aitzitik, moteltzearen kontzientzia hartu du eta tresnak sortu eta neurriak ezarri ditu, galera gelditzeko eta erabilera bizkortzeko. Botila erdi betea ikustea zilegi da, baina eskertzekoa litzateke zuloak estaltzeko jarrera tinkoago bat, euskararen botilan zulo handiena eragiten duen Jaurlaritzaren partetik ere.
Botila erdi betea. Ez da euskaldunik galdu eta berriak irabazi dira, katea ez da eten. Euskalduntzea gazteen prozesua izan da, nagusiki, euskarazko hezkuntzari eta euskaltegiei esker. Hurrengo urteotako biztanleria aktiboa euskalduna izango da, berehala. Errealitate horri erantzun behar zaio, dagoeneko, euskalduntzeko pareko erritmoak eta politika eragingarriak ezarriz, administrazioaren, hezkuntzaren, arlo sozioekonomikoaren, eta kulturaren eta aisiaren esparruetan. Euskaldun hartzaileen multzoa ere esanguratsua da eta aukera gisa ikusi behar da. Oraindik euskaldun “oso” ez dela kontsideratzen duenak sentitu behar ditu, gizartearen partetik, euskalduntzen jarraitzeko beharra eta laguntza (mintzakideak, doakotasuna…). Gainera, euskara sustatzearen aldeko herritarren joera nabarmena da, Idoia Mendiaren eta enparauen zorigaitzerako.
Gauzak horrela, euskararen erabilera proaktiboa egiteko edota hizkuntza politika egokiak ezartzeko arrazoiak behar zituenak hortxe ditu, aukeran. Euskararen botilaren zuloak estaltzeko eta euskararen iturria gehiago zabaltzeko ahalmena izatea eta botere hori praktikatzea da kontua. Bada garaia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]