Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoen ondorengo oporrak amaitzen ari zaizkionean elkarrizketatu dugu Ona Carbonell (1990, Bartzelona), igeriketa sinkronizatuan onena izateko borrokatzen duen kirolaria. 26 urte bete berri eta 30 domina baino gehiago eskuratu ondoren argi du iraunkorra eta saiatua izatea direla kirolari onenen nahitaezko osagaiak.
Hilabete pasa da Olinpiar Jokoetatik itzuli zinenetik, dominarik eskuratu gabe.
Oso pozik itzuli ginen. Rion bi helburu genituen: lehena domina, noski, eta hori ez genuen ekarri; bigarrena, igeriketa sinkronizatua berritzen jarraitzea, aurrerantzean gogoratuko den koreografia bat eginez, eta bigarren hori bete zen.
Dominak, hala ere, pisu handia du. Zenbateraino eragiten dizu?
Kirolari orok daki lehiaketetan edozer gerta daitekeela. Olinpiar Jokoetan denak ateratzen gara irabaztera. Beraz, bagenekien ez zela erraza izango. Esango nuke hori dela lehiaketaren gauzarik onenetakoa, urte asko borrokatzen aritu ondoren ez dakigula irabaziko dugun edo ez. Domina ez lortzea niretzat ikasketa itzela izan da.
Nolatan murgildu zinen igeriketa sinkronizatuan?
Txikitan gimnasia erritmikoa egiten nuen eta 10 urte bete nituenean sinkro-ak erakarrita saiakera egin nuen. Uraren eta artearen, nire bi pasioen, nahastura perfektua zen... Estreinaldian argi izan nuen ezkatarik gabeko itsaslamina izan nahi nuela. Baina ez zen txikitako bokazioa izan. Ez nuen sekula amets bakartzat izan.
14 urte zenituenean Espainiako selekzioa joan zitzaizun ate joka.
Nire bizitzako unerik zoriontsuenetakoa izan zen. Oraindik lau urte gelditzen zitzaizkidan teknifikatzeko eta eskaintza hark, bat-batean, lau urte horiek gaindituta nituela erakutsi zidan. Ordura arte arraro sentitzen nintzen, beti gehiago nahi nuelako eta sentsazioa nuen ez nuela behar bezala aurrera egiten. Aukera hura izan zen egindako lanaren saria, eta orduan ikusi nuen baietz, hori zela nire tokia.
Duela pare bat aste aurkeztu zenuen zure lehen liburua: Tres minutos, cuarenta segundos (Hiru minutu, berrogei segundo). Omenaldi berezia egiten diozu Londresko Joko Olinpikoetan lortu zenuen zilarrari. Zenbateraino izan zen garrantzitsua lorpen hori zure ibilbidean?
Asko, nire kirolari ibilbideko unerik gogorrenetako baten ondoren –Pekingo Joko Olinpikoetatik at gelditzea–, Londresen taldeko norgehiagokan brontze domina eta bikotekakoan zilarra irabaztea ikaragarria izan baitzen. Lau urte lehenago ireki zitzaidan zauria itxi nuen horrela.
Zer aurkituko du irakurleak liburuan?
Eleberri gisa idatzitako liburu autobiografikoa da. Euskarri hori erabaki nuen nirekin edo igeriketa sinkronizatuarekin interesa dutenengandik harago ere iristeko asmoz. Liburua 10 urteko neska txiki baten istorioa da. Ez da dominei ezta arrakastei buruzko liburu bat, baizik eta nire dilemei, familia, lagunak eta kirola uztartzeko zailtasunei eta bizipen eta ikaste prozesuei buruzkoa.
Zer behar du goren mailako kirolariak?
Osagai asko. Ezinbestekoa da langilea eta saiatua izatea, baina norgehiagokan ere trebea izan behar duzu, jende guztia ez baita gai. Ongi entrenatu behar da, irmoa izaten jakin behar da. Horrela, poliki-poliki, kirolari orok faltan dituen osagaiak lortzen ditu eta trebea den beste horietan guztietan are hobea izaten amaitzen du.
26 urte bete berri dituzu eta zure kalkuluen arabera horietako hiru eta erdi pasa dituzu ur azpian.
Bai, denboraldiaren arabera aldatzen da baina konpetizio sasoian murgiltzen garenean egunean hamar eta hamabi ordu bitarteko entrenamendua egiten dut, eta horietako zortzi edo bederatzi, gutxienez, urpean. Igeriketa modalitate hau bereziki da gogorra, hiru minutuan urte askoko lana jartzen dugulako jokoan.
Zailtasunak zailtasun, igeriketa sinkronizatua ikasketekin uztartu duzu. Zenbateraino lagundu dizu zure bizitzaren beste adar horrek egunerokoan?
Moda diseinuko ikasketak amaitzear ditut, bai. Gurasoek betidanik animatu ninduten kirola egiteaz gain ikastera. Goren mailako kirolak hainbeste xurgatzen digu, oso erraza baita garrantzitsuak diren beste hainbat ikasketa baztertzea. Kirolari hobea izateko ezinbestekoa da gure betiko burbuilatik atera eta kulturaz janztea.
Ezinbestekoa al zaizu igeriketa sinkronizatuak eskatzen dituen perfekzionismoari eta obsesioari muga jartzea?
Bai. Eta entrenatzaileek ere behartzen gaituzte deskonektatzera. Arriskutsua baita obsesioak gu xurgatzea. Handitzen joan naizen heinean ere ikasi dut; orain lortu dut, adibidez, gauetan igeriketa sinkronizatuarekin ez amestea, eta ez da gutxi!
Noizbait pentsatu al duzu dena bertan behera uzteaz?
Noski! Behin baino gehiagotan. Gehienbat Pekingo Olinpiar Jokoetatik kanpo gelditu nintzenean. Zalantzarik gabe hura izan zen nire ibilbideko unerik gogorrena.
"Txikitatik ura eta artea izan dira nire pasioak eta igeriketa sinkronizatua bi horien nahastura perfektua da. 10 urte nituenean murgildu nintzen ur azpian eta berehala ikusi nuen ezkatarik gabeko itsaslamina izan nahi nuela. Igeriketaren modalitate hau bereziki da gogorra, hiru minutuan urte askoko lana jartzen dugulako jokoan, baina, aldi berean, horrek egiten du berezi. Emaitzarik onenak iristear daude eta bidean bizi dudan esperientzia bakoitza, izan ona edo txarra, nahitaezkoa izan da erronka guztiak asetzeko".
Saskibaloi talde israeldarraren eta Baskoniaren arteko lehia bertan behera uztea exijitzeko manifestua aurkeztu du Palestinaren aldeko mugimenduak. Euskal Herriko 40 saskibaloi klub, talde zein Baskoniako zaletuen taldek, kirol munduko 91 pertsona ezagunek eta Gasteizko 65... [+]
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.