Jill Murphy
Ilustrazioak: Jill Murphy
Itzulpena: Manu López Gaseni
Pamiela, 2016
28 orrialde
Jill Murphy idazle eta ilustratzaile ingelesa nahiko ezaguna da nazioarte mailan, baina oker ez banago, hauxe dugu bere lehen lana euskaraz. 1986an argitaraturiko lan honek, gainera, egile honen bilduma ezagunenaren baitan kokatzen da: The Large Family (Familia handia).
Bost minutuko lasaialdia izenburuak berak adierazten duen bezala, horixe dugu album honen gakoa. Itzel andreak bost minutu nahi ditu berarentzat, bakarrik, atseden hartzeko, lasai egoteko... eta nahi horren inguruko kontakizuna dugu Murphyk era umoretsuan eskaintzen diguna.
Liburuko azalean eta hau pasa bezain pronto irakurleak ikus dezakeen bezala elefante familia bat dugu liburuko protagonista; pertsonifikaturiko elefanteak, hain zuzen. Eta kontakizunean sartu aurretik badira protagonista horien jokabidearen inguruko hainbat pista: umeak amari jarraika, txikiena katilua buruz behera hustuta… Eta, hain zuzen, horixe bera da, ume bihurri eta jolasti, nekaezin batzuk, amak ikusten dituena sukaldean. “Umeak gosaltzen ari ziren. Hura ez zen, ez ikuskizun ederra”. Hitz horiekin ekiten dio egileak narrazioari; irudietan, aldiz, informazio osagarria dugu, ama etsituta, umeak bihurrikerietan, sukaldean anabasa eta zikinkeria.
Itzel andreak, horrela du izena elefante amak, erretiluan bere gosariko gauzak eta egunkaria hartu, eta sukaldetik irten nahi du isilik, “ezari-ezarian”. Eten egin behar du une batez ume horiekin eta bainugelara joatea erabakitzen du: “Bost minutuko lasaialdia behar dudalako, zuek gabe”.
Umeek, baina, badute horrela sen berezia, nahi ez duguna, eskatu dugunaren kontrakoa egitekoa. Eta horixe da amari, Itzel andreari, gertatuko zaiona. Lehenik zaharrena, musika jotzen, ondoren erdikoa, ipuina irakurtzen, eta azkena txikiena jostailuak eskaintzen, hirurak agertzen zaizkio amari bost minutuko lasaialdi horretan.
Irakurleak aurreikus dezakeen bezala amaren lasaialdiak ez du asko iraungo, are gutxiago hiru umeek baineran sartzea erabakitzen dutenean.
Modu umoretsu batean Jill Murphyk, ilustrazioetan indar handia jarriz, normalean amek jasaten duten lan etengabearen irudia eskaintzen digu; eta ama diot, aitaren irudia ez baita liburuan ageri.
Itzel andrea haserre azaltzen zaigu hiru umeak baineran jolasean ari direnean, berak alde egin behar duenean, eta haserre sukaldera doa esaten dienean: “Bost minutuko lasaialdia behar dudalako, zuek gabe –esan zuen Itzel andreak–. Horregatik”.
Amaieran, berriz, ama ikusten dugu sukaldean, lasai antzean; baina ez bost minutuko lasaialdian: “Behera joan zen, eta han hiru minutu eta berrogeita bost segundoko lasaialdia izan zuen, umeak berarengana berriro etorri baino lehen”.
Egia esan, batzuetan hiru minutu eta berrogeita bost segundo ia-ia bost minutu direlako.
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]