San Jurjo eta (im)Mola zio

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hanpuruskeria poetiko epikoan saiatuz ibiliko zen norbaitek sortuko ote zuen “Covadonga Berria”rena, espainiar II. Errepublikaren garaietan, eskuineko tradizionalistaren batek. Historikoki, badakigu horrelako poesia epiko eta mistikorako bere burua dohaindutzat zuen Maximo Ortabe untzuetarrak, ordurako La Tradición Navarra egunkariko zuzendari ohia berau, erabili zuela poema batean 1934an.

Hego Euskal Herriari egokitu zion izendapena eskuin tradizionalista hark, seguruenik Euskal Estatutuaren barnean legedia errepublikano laikoaren despit Vatikanoarekiko harreman diplomatiko propioetarako eskumena planteatu zen garaietako giroan, 1932tik aitzina. Gero, Francok, Molak eta Sanjurjok gerra piztuta, Nafarroari egokitu zioten bereziki. Bidenabar eta bitxikeria gisa aipatzeagatik, Asturiaseko fronte errepublikanoan komunistek ere erabili zuten artikulu batean gutxienez Covadonga Berriarena, Asturiasetik Espainia errepublikanoaren birkonkistaren beharra gogoan, fronteko bihotz asturiarrak berotu nahian.

UPNren garaiak ziren, uste zutenean den-denak jarraituko zuela paraje hauetan “sekularki”, klerikalismoaren eskuetan. Horren barnean, jakina, Francoren gurutzadaren aldeko memoria ukitu ezina. Aldatu dira gauzak, ordea

Don Pelaioren, Covadongako Ama Birjinaren eta Birkonkistaren mito nazional-katoliko gisa iraun du hainbat burutan gaur arte, eta Nafarroa Garaian bereziki, horrelako erramoldeak. Eta horretan tematu nahian jarraitzen du, antza denez, Perez Gonzalez Iruñeko apezpikuak. Ez zuen eskola militarra alferrik galdu 2003-2007 tartean Apezpiku Militarra izan zenean eta bere hurrengo apezpikutza, 2007tik hona, nazional-katolikoen ustezko Covadonga Berri honetan eman zioten.

UPNren garaiak ziren, uste zutenean den-denak jarraituko zuela paraje hauetan “sekularki”, in sæcula sæculorum, klerikalismoaren eskuetan. Horren barnean, jakina, Francoren gurutzadaren aldeko memoria ukitu ezina. Aldatu dira gauzak, ordea, eta apezpiku militar ohiak noizbait hartu beharko zuenik uste ez zuen papera hartzera beharturik ikusi du bere burua, bere ustezko Covadonga Berri honetako apezpiku gisa orain: alegia, Gurutzada Saindu hartako San Jurjo eta Mola martiri(tzaile)en erlikiak euren orain arteko aldare-hilobian mantentzeko misio sagaratua. Lege-trikimailuak, frankismo garaietan apezpikutzari eman omen zioten auskalo zein eskubide astindu du oraingoz XXI. mendeko Birkonkista kausaren gurutzatu berriak. Frankismoaren legedia betetzeko eskatzen ari da.

Egia erran, hitzik gabe ni neu Perez Gonzalezen jarrera gaitzesteko hainbatek erran dutenei gehitzeko, zain nago apezpikua lege-trikimailu frankistetatik bere eskumen kanonikoetara noiz pasatuko: erran nahi baita, Joseba Asironi, udal alkatetzari sostengua ematen diotenak, nafar gobernu osoa, eta udal erabakiaren aldeko kristo oro eskumikatzera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude