Hollywooden pare jarriko gara gaur. Orain modan daude arrakasta izan duten pelikulen aurreko atalak; seguru zuk ere ezagutzen duzula baten bat, irakurle: Eraztunen Jauna trilogia osoa pantailan ikusi ondoren kaleratu zuten Hobbit, edo dagoeneko iragarri duten Izarretako Gerra pelikula-sailaren aurreko partea. Bada gaurko ARGIAk ere badu bere aurreko partea, eta Kristo Ondorengo III. Argia Eguna oraintxe ospatu dugula aprobetxatuta, Kristo Aurreko urte haiek errepasatuko ditugu.
1977ra egingo dugu salto. Frankismo ostean, ia erabat gazteleraz aritzen ziren aldizkari eta egunkari abertzaleen sorrerak euskarazko aldizkariak kolpatu zituen, eta tartean zen orduko Zeruko Argia ere, Anaitasunarekin, Herriarekin edo Jakinekin batera. Orduko borroka euskarazko prentsa bultzatzea zen, eta bide horretatik sortu zen 1980an Prentsa euskaraz! kanpaina, aipatutako aldizkari horiek egina. Baina borroka kolektibo horrez gain, bakoitzak ere bazuen berearekin nahiko lan. Anaitasuna, esaterako, estuasun ekonomikoa medio 1983an desagertu zen. Eta garai hartantxe langileen esku geratu eta ARGIA bilakatua zenak lana gogotik egin beharko zuen aurrera ateratzeko.
ARGIA proiektua herritarrengana gerturatu eta ezagutzera ematearen ideia ez da atzo asmatutakoa, eta orain egiten diren Argia Egunen helburu bera zuten 1980ko hamarkadako kanpainek. Hortik doa 1.000 bazkarirena ere. Euskal gastronomia berrian murgilduta zebiltzan Arzak edo Argiñano bezalako sukaldariek prestatutako 1.000 bazkari eman zituzten 1981ean Donostiako Balda pilotalekuan, ordurako aldizkariaren erreleboa hartua zuten Joxemi Zumalabek, Elixabete Garmendiak, Joxe Mari Ostolazak, Josu Landak eta konpainiak bultzatuta.
Eta ziurrenik egun haren balorazio ezberdinak egongo diren arren, proiektua kalera ateratzeko balio izan zuen; eta horrek hauspotuta akaso, 1982an ospatu zen lehen aldiz Argia Eguna. Ez zen gaur bezala herri batean zentratzen, baizik eta mahaiak jarri ziren Euskal Herriko hainbat puntutan, ARGIA zabaldu eta harpidetzak lortzeko. Hamar urtez ospatu zen Argia Eguna, eta 300 mahaitik gora jartzera iritsi ziren 1987an.
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]