“Euskal dantza tradizionalean lekurik ez duten identitateak taularatu nahi ditugu”

  • Genero rol markatuak, erlijioaren pisua, ia zalantzan jarri ezin diren sinboloak. Euskal dantza tradizionalen zurruntasuna beren haragitan bizitakoak dira Kepa Blazquez Roteta eta Ibai Fresnedo. Bizipen bertsuak izan dituztenak elkartuta sortu dute Bazterretako Dantzariak taldea. Transfeminismotik pitzatu nahi dute zurruntasun hori. Gustatzen zaien hori eginez: dantzatuz.

Bazterretako Dantzariak taldeko kideek transfeminismotik pitzatu nahi dute euskal dantza tradizionalen zurruntasuna.
Bazterretako Dantzariak taldeko kideek transfeminismotik pitzatu nahi dute euskal dantza tradizionalen zurruntasuna.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Leku eta ibilbide desberdinetako pertsonak elkartu zarete. Zerk batu ditu Bazterretako Dantzariak?

Ibai Fresnedo: Han eta hemen ikusitako espektakulu batzuk iradokita hasi nintzen euskal dantzetan egin dudan ibilbidea errepasatzen. Berehala etorri zitzaizkidan burura genero rol markatuak, estetikaren aitzakian jasandako diskriminazioa… Horren harira iritzi artikulua idatzi nuen Topatun, eta berehala idatzi zidan Kepa Blazquezek berak ere bizipen antzekoak izan zituela esanez. Orduantxe hasi ginen honi forma ematen, eta jende gehiago batu zaigu pixkanaka.

Eta zein da hartzen ari den forma? Dantza talde bat izango da? Kolektibo bat?

I. Fresnedo: Dantza taldea. Gure proiektua ez dago ikerketa antropologiko edo etnografikoetan oinarrituta. Nahiz eta akademiaren lana eta fruituak aintzat hartu eta balioa eman, gu ez gara akademiaren parte, eta ez dugu akademiaren oniritzirik behar. Badirudi adituen ikuspegitik sortu behar direla proiektuak beti, baina gu arituak besterik ez gara, eta gure bizipenetatik abiatuta eraiki nahi dugu hau.

Kepa Blazquez: Dantzaren inguruan hitz eginez baino, dantzatuz nahi ditugu taularatu gure ondorioak. Ikuskizunaren hezurdura badugu jada, eta orain hasiko gara forma zehatzagoa ematen.

Zuotako batzuek ez zenuten aurrez elkar ezagutzen. Zerk eman dizue talde izaera?

I. Fresnedo: Hasi ginen aztertzen guztion bizipenak eta konturatu ginen arazo guztien erroan heteropatriarkatua dagoela. Arazoa estrukturala den heinean, gure bizipenak ere oso antzekoak dira. Bakoitzak bere txoko eta gorputzetik, munstro berekin egin dugu topo. Entseguetan, kalejiran dantzatzean, ikuskizunetan… Antzerako diskriminazioa pairatu dugu denok.

K. Blazquez: Euskal dantzetan gaur egun dagoen iruditeriak, jantziek eta abarrek hegemonikoa dena ordezkatzen dute. Guk tokirik ez duena ikusarazi nahi dugu, bazterretan dauden identitateei lekua egin: marikak, bollerak, kanpotik etorritakoak, lodiak, elbarriak…

Zuen bizipenetatik abiatu arren, zabalagoa den arazo edo errealitate bat salatzeko ere balioko du, beraz.

I. Fresnedo: Gure esperientzietatik abiatu gara, jakinda ez ditugula zapaldu guztiak ordezkatzen, baina gure irakurketak sistema oso batek nola funtzionatzen duen erakusten du. Pertsonala politikoa da eta guk, guretik, euskal dantzen dimentsioan eta honen iruditerian modu erradikalean eragin nahi dugu.

K. Blazquez: Poztekoa litzateke herri guztietako dantza taldeek gure hausnarketa kontuan hartu eta haien jarduna zalantzan jartzea, baina badakigu hori oso zaila dela. Beste kontu bat da ikuskizunak piztuko diola zenbaiti halako kontzientzia bat, edo gogoraraziko dizkiola dantza munduan izan dituen bizipenak… Horrek izango du bere eragina.

Zein neurritan da atzerakoia eta zurruna euskal dantza tradizionala? Beste diziplina batzuekin alderatuta atzean geratu da?

I. Fresnedo: Literaturan, musikan, bertsotan… Aldaketa egon da, feminismotik edo beste ikuspegi batzuetatik etorri dena, baina gertatu da. Euskal dantzetan dauden dinosauroak oraindik hor daude, elite bat da, pisu handia duena, eta horrek aldaketa hori frenatzen du. Euskal dantza tradizionala naziotasunarekin eta herri proiektu zaharkitu batekin lotua dago, eta oraindik indar asko duen mundu sinbolikoarekin. Oso zaila da hori aldatzea.

Erresistentzia asko daude, beraz.

I. Fresnedo: Dantza asko bere horretan dantzatzen ditugu gaur egun. Gizarte ustez aurrerakoi eta garatu batean bizi gara, baina orain ehun urteko dantzak errepresentatzen jarraitzen dugu, gizartean egon den garapena islatu gabe. Horri ez zaio tokia egin behar? Dantza ez da gizartera egokitu behar? Guk bide hori landu nahi dugu, dantza erabili gure egungo kezkak islatzeko. Baina jende askorentzat esentzia aldatzea arriskutsua da, tradizioa zalantzan jartzen delako.

K. Blazquez: Gainera, esaten dugunean, orain dela ehun edo berrehun urteko errealitatea erakusten dutela, ez da guztiz egia. Orduan ere egongo ziren marikak edo bollerak, noski, baina ezin zuten plazaren erdian egon. Gaur egunera ekartzen duguna garai hartan hegemonikoa zena da.

Genero rolen kasura joanda, oraindik ere zalaparta sortzen dute batzuek emakumeek dantza jakin batzuetan parte hartzen dutenean.

K. Blazquez: Horrekin dezenteko eztabaida izan dugu. Poztekoa da aludunek zakildunei mugatutako dantzetan tokia dutela ikustea, baina ezin gara horretan gelditu. Adibidez, zergatik ez daude emakume rola hartzen duten zakildunak? Hori gizonon borroka da, baina orain arte ez dugu egin. Guretzat berdintasuna ez da emakumeak gizonezkoak zeuden tokian jartzea bakarrik, askoz harago joan behar gara. Urrats sendo bat da, bai, baina ez du balio behar beste guztia estaltzeko. Dantza bera ere jarri behar da zalantzan. Baliteke emakumeek ere parte hartzea, baina jatorri militarreko dantza izatea, esaterako.

I. Fresnedo: Bai, euskal dantza tradizionalek islatzen duten horretan inkomodatzen gaituen gauza bakarra ez dira genero rolak. Gorputz normatiboak eta eredu estetiko jakin batzuk bilatzen dira, euskal identitatearen ikuspuntu sabinista dute askok, erlijioak ere toki nabarmena du, eta bada desberdintasun sozialen errepresentazioa ere…

Dantza mota asko daude euskal dantzen artean. Izango da baten bat elementu horiek horren presente ez dituena…

I. Fresnedo: Plazan egiten direnak, Jauziak adibidez. Horiek askeagoak dira, eta egia da genero rolak kasu gehienetan ez daudela hain markatuak. Dena dela oso ezberdina da plazan egin, edo eszenatokian. Plazan dena da irekiagoa.

K. Blazquez: Sorgin dantzaren kasuan, adibidez, mutilak gonarekin janzten dira. Baina halako iseka edo ridikulizazio bat ere badago, ez dut uste adibide aproposa denik.

Egon badaude euskal dantza tradizionaletik abiatuta, lan garaikideagoak egin dituztenak, Kukai dantza taldea, adibidez.

I. Fresnedo: Gero eta talde garaikide gehiago dago, bai, baina ez dute intentzio politiko garbirik. Alde estetikoan egia da bide bat urratzen ari direla, baina alde estetikoan geratzen dira. Guri fokua aldarrikapenean edo salaketan jartzea garrantzitsua iruditzen zaigu.

K. Blazquez: Sartzen dira elementu berri eta interesgarriak. Adibidez, bi gizonezkok dantzatzen dute polka, edo gona jantzi. Baina horri begiratzeko bi modu daude: bata da esatea, “eh!, begira zer egin daitekeen” eta bestea da salatzea orain arte ez digutela horrelakorik egiten utzi. Zuritu edo salatu, bi fokatze oso desberdin direla uste dut.

Eta hemendik aurrera zer? Noiz ikusiko dugu hau guztia taula gainean?

K. Blazquez: Hasi berri gaude, eta ikuskizuna taularatu aurretik oraindik beste bi urte beharko ditugu agian. Behin sormen lana hasita, dena zailtzen da, eta baita edertu ere. Bestearen bizipenak entzun, horrek zuri mugitzen dizuna adierazi… Prozesuak du balioa eta gutako bakoitzarentzat oso askatzailea ari da izaten.

I. Fresnedo: Oraindik lana gelditzen zaigu bai, baina bitartean hitzaldiak, tailerrak eta antzekoak ere egingo ditugu. Taldea irekia dago oraindik. Dantzariak behar ditugu, baina baita ere musikariak, jantziak egiten dituztenak… Nahi duena garaiz dago oraindik gurekin harremanetan jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-05-30 | dantzan.eus
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude