Ahots gozoaren indarra

  • Izarok eta bere bandako kideek irailaren 23an emandako kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian. Om diskoa aurkezteko birako lehenengoa.

Galder Perez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aspaldi ez zela hain urduri egon aitortu zien Izaro Andresek entzuleei, Kafe Antzokian emandako kontzertuan. Ez zen gutxiagorako, izan ere, Mallabiko abeslari gazteak lehenengo diskoa, Om, argitaratu berri du eta Bilboko ostiral gau hartan aurkeztu zuen zaleen aurrean. Hala ere, erronkari bikain heldu zion eta kontzertu ederra eskaini zuen, duen ahots indartsu eta era berean gozoaren erregistro guztiak erabilita.
    Eskarmentu handiko hiru musikari izan zituen Izarok alboan: Iker Lauroba gitarran eta teklatuetan, Ane Bastida baxuan eta Oriol Flores baterian. Om plazaratu arte, mallabiarra bakarlari ibili izan da beti eta bere burua kantautoreen estilotik hurbil kokatzen du, horretarako gaitasuna badu eta. Baina hiru musikarien ekarpenak modu dotorean jantzi zuen emanaldia.
    Ilunetan, musikaren laguntzarik gabe eta lasai ekin zion Izarok emanaldiari, Argia kantarekin. Pixkanaka, ahotsaren potentzia igotzen hasi zen eta lehenengo abestia amaitu orduko garbi geratu zen zertarako gauza den. Ahotsaren kolore guztiak landu zituen, pasio biziko kantaerarekin. KoiLarak ere, barru-barrutik irtendako indarrez biribildu zuen. Izaroren ahotsa aldi berean izan daiteke gozoa eta indartsua, iradokitzailea eta irmoa. Bakarlari handienen pare ibili eta gero, ingelesez abestu zuen beste abesti bat, pop-rock estilora gehiago lerratuta eta entzuleek gustura txalotu zuten.
    Hiru hizkuntzatan abesten du Izarok eta, hala, espainolezko La vi-ren txanda izan zen gero. Berriro doinu motelagoak. Espainiako kantautoreen oihartzuna nabaria izan zen kontzertu osoan, erritmoetan zein hitzetan. Ondoren, gaueko nobedadeetako bat izan zen Zangalatraba, ordura arte ez baitzuen inoiz zuzenean jo. Izaroren izena musikaren munduan ezagun egin zuen Paradise ere ez zen falta izan errepertorioan. Bidaia batera gonbidatu zituen Izarok entzuleak. Istorio bakarraren parte balira legez harilkatu zituen abesti guztiak, kanten artean taldekideek errezitatu zituzten pasarte laburrei esker.
    Kontzertu atsegina zen, entzuleak pozik baina hotz samar, eta diskoa argitaratzeko crowdfunding-ean lagundu diotenei bihotz formadun gozokiak ere banatu zizkien Izarok. Eta bat-batean, ia ezustean, gauak goia jo zuen, Tu escala de grises abestiaren interpretazio zirraragarriarekin. Kanariar Uharteetatik heldutako kantautorea bailitzan, demagun Rosana indarberritu bat, erritmo tropikalen menpe jarri zuen Kafe Antzokia. Ahots jostalari baina sendoz, eztanda egitear den sumendiaren pare agertu zen Izaro. Kanta amaitzeko, lau taldekideek jo zuten perkusioa, entzuleak zoroen pare txaloka eta oihuka jartzeraino.
    Beharbada egia esan zuen Izarok eta urduri egon zen Bilbon, baina ahotsak, behinik behin, ez zion dardararik egin. Mallabiarrak ahots pribilegiatua duela ezin da ukatu, erakustaldia eman baitzuen Kafe Antzokian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude