KUARTZ-EN KONTZERTUA
Iparraldeko rock eszena ttipia oraindik bizi dela ikusi genuen joan den urriaren 1ean... Bunuzen! BOTA gaztetxeak berriz ere besta ederra antolatu zuen, azken 15 urteetan preso den Didier Aguerre Pagolarraren sostenguz.
Hau izan zen gaualdiaren egitaraua: Amaren alabak xiberotar abesbatza, Doctor Mephisto blues rock bertsio talde fina, Zoo-ren hardcore-rap experimentala, Kuartz talde berri berria eta lepoen astintzen segitzeko Dama Baztango metalcore laukotea. Estilo desberdinetako talde horiek entzuleengan kuriositatea piztu eta giroa laster berotu zuten.
Jo zuten talde guztiek kronika bana merezi badute ere, honakoa Kuartz taldeari eskainia izanen da.
Kuartz, stoner rock bizia jotzen duen bikotea da. Ibes Mongabure gitarran eta kantuz, lehenago Hurmurao metal taldean ezagutu genuen. Teknika landuari esker baxuaren lana ere egiten du Ibesek. Bere gitarra soinu indartsua aterako zuela nehork dudarik ez zuen baina talde berri huntan kantari talentuak ere erakutsi ditu!
Baterian Oihan Delavigne, nehoiz jotzen ikusi ez nuena. Honek zuzen eta indartsu laguntzen ditu Ibesen riff-ak, eta plazerez egon nintzen haren jokoa behatzen.
Hor dugu bikotea: kantuak arras landuak, bien arteko kohesio ederra, publikoa harrotzeko helburuarekin.
Aspalditik gustatzen zait stoner musika, 1990eko hamarkadan Kaliforniako basamortuan Kyuss taldeak bluesa, rocka eta metala batuz sortu zuen estiloa. Azken urteetan stonerra anitz entzun bada ere, Kuartzek erakutsi digu bazuela zer erran, eta uda hontan kontzertuak ematen hasi den taldeak jada bere nortasuna baduela dudarik ez da! Taldeak ez du stonerraren aurpegi psikodelikoa lantzen, baizik eta estiloaren zuzentasuna, indarra eta melodia. Estiloaren kodigoak hor ditugu bai, baina eraginak nahasiz finezia eta sorpresa ere sortzen jakin dute. Melodia ederrak, riff dinamikoak, pasarte lasaiagoak ere bai, aspertzeko astirik ez digute utzi bi horiek.
Eszena gainean jarrera xumea badute ere, jotzeko plazerrak animatzen dituela ageri da, eta kantu on zein landuei esker, gaitzeko energia transmititzen dute. Aspektu teorikoekin zuek konbentzitzen entseatu naiz orain arte, baina burmuina itzali eta zentzuekin pentsatzean, sinpleki erran nezake gau hartan Kuartzek egurra bota zuela! Lehen lerroan ginen lagunek denbora guztia pasatu dugu dantzan, saltoka, oihuka, irria ezpainetan. Bota beste garagardo bat! Hori bai rock’n’rolla!
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]