argia.eus
INPRIMATU
Te berdea vs. te beltza
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko urriaren 13a

Tea 1568an iritsi zen Britainia Handira eta jatorrizko te berdeak zein aldaera beltz berriagoak berehalako arrakasta izan zuten. Eskaera handia ikusirik gobernuak zerga astunak jarri zituen hostoen gainean, luxuzko produktuak bailiran. Ondorioz, alferrik galdutako tearen kontrabandoa zabaldu zen, eta handik gutxira britainiarrek legez kanpoko te gehiago kontsumitzen zuten legezkoa baino. Hosto galduen itxura hobetzeko gehigarriak erabiltzen zituzten eta, te berdeak makillaje gehiago behar zuenez, koloratzaile toxikoak erabili zituzten maiz. Te berdearen kontsumoak lurra jo zuen. 1785ean tearen gaineko zergak nabarmen jaitsi zituzten, baina beranduegi zen: te beltza berdeari gailendu zitzaion.