Aste batzuk pasa dira Donostiako Zinemaldiak argiak itzali zituela. Aurten, Zinemira sailean (Euskal zinemari eskainitako saila) sakontasun gehiagorekin murgiltzeko aukera izan dudanez, termometro paregabea iruditu zait datozen hilabeteetan estreinatuko diren euskal ekoizpenen osasuna neurtzeko. Orokorrean, sorpresa oso atseginak topatu ditut, bai film laburren arloan, baita fikziozko film, kontakizun esperimental eta batez ere dokumentalen artean ere.
Dokumentalak
Lehenengoa, proiektu oso interesgarria eta mamitsua. Juanmi Gutierrezek beste behin, oso ezaguna ez den beste errealitate bat pantailaratu baitu Oihalak adarretan dokumentalean. Baliabide eskasekin, baina aurreko lanetan egin bezala, sormen lan garrantzitsua eskainiz. Armeniar batek bere desira ezkutuenak betetzea nahi duenean, oihal zati bat zintzilikatzen du “nahien zuhaitzen” adarretatik. Zuzendari gipuzkoarrari tradizio horrek izenburu gisa balio izan dio bere azken dokumentalerako, Oihalak adarretan. Herri armeniarraren errealitatera gerturatzen gaituen lana, ikuspegi historiko, geografiko eta migratzailetik begiratuta. Gutik zura ekoizpenak berriz (Mari Jose Barriolak zuzendua eta Jon Maiaren gidoiarekin), basoaren, zuraren eta euskal jendartearen arteko harremanak izan duen, gaur egun duen eta izango duen balioa agertzeko aukera eskaini digu. Antzinatik etorkizunerako bidaia eginaz eta lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Iratxe Fresnedaren Irrintziaren oihartzunak lehen lanean, Mirentxu Loiarte ezagutzeko aukera izan dugu, Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat. Zinemagile nafarraren memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren oihartzunak; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena. Ezin ahaztu jakina, Eriz Zapirainen Gaur irekiko ditu ateak lanari esker, sorrera bati buruzko kronika ikusteko aukera izan dugula, Euskaldunon Egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua baitauka hizpide. Lanaren bi euskarri sendoenak: batetik, istorioa bera; elkarrizketatu ugariren bitartez sorrera gogor, polit eta pozgarri horren lekuko zuzen bilakatuko gaitu. Eta bestetik teknikoki bikaina dela, sinplea baina oso txukuna.
Eta azkenik –dokumental eta fikzioaren artean mugitzen den arren– proposamen fresko, dibertigarri eta ganberroena, aurtengo Zinemira sariaren irabazlea: Pedaló. Juan Palacios zuzendari eibartarrak, Jon, Joseba eta Eneko euskal kostaldea zeharkatzen ipini ditu. Internet bidez pedalo bat erosi ostean, Biarritzetik Bilbora abiatuko dira, 20 egun iraungo dituen bidaia zoro batean. Oso gutxirekin, ekoizpen berezi, polit eta desberdina egin daitekeela frogatu digute.
Fikziozko filmak
Fikzioaren esparruan ere nabarmentzeko proiektuak izan dira. Koldo Almandozen lan bitxi eta erakargarria adibidez. Rotterdam-en estreinatua, Sipo Phantasma naufragioei, banpiroei, amodioei eta zinemari buruzko kontakizuna da. Bram Stoker, Murnau, Oscar Wilde eta Nosferatu izan ditu hizpide, Florence Balcomberen (Maider Intxauspe) presentzia aztoragarria tartean. David Aguilar zuzendariaren Mara mara lan paregabea ere, nabarmentzekoa. Irudiak, muntaia, soinua eta batez ere hitzen gabezi horiek, modu zoragarrian uztartzea lortu du, hitzen bidez deskribatzea oso zaila den atmosfera sortuz. Eta azkenik, Igelak. Oso irregularra iruditu zaidan arren, ikusteko atsegina iruditu zait Patxo Telleriaren hirugarren lan hau. 97 minututan, momentu nahiko entretenigarria bizitzeko aukera eskaini didalako. Interpretazio egokiak, ongi errodaturiko une musikalekin tartekatuz eta irribarre txiki batekin amaitzeko abagunea eskaini didalako. Azken finean, gure hizkuntza pantaila handian entzutea, beti delako pozgarria.
Film laburrak
Zinemira sailean, halaber, Kimuak 2016 katalogoko 7 film laburrak ere aurkeztu dituzte (Euskal Herrian egindako film laburren aukeraketa). Gure hormek dokumental-laburra Maria Elorza eta Maider Fernandez zuzendariek osatzen duten Las chicas de Pasaik kolektiboak sinatu du. Egileek etxeko hormak hartu dituzte abiapuntu, emakumeen esparruari buruzko gogoeta zolia egiteko. Asier Urbieta egile donostiarrak False Flag thriller politikoa aurkeztu du. Eneko Sagardoy eta Maarten Dannenberg dira antzezle nagusiak. Beti bezperako koplak izeneko eta Begoña Vicariok koordinatutako proiektua berriz, Maialen Lujanbiok Santa Ageda bezperako koplen harian egindako bertso baten interpretazioa da. Santa Ageda doinuaren erritmoa eta metrika erabiliz, genero indarkeria salatzen du modu gogor eta lehorrean. Film laburren arloan beste izen ezagun bat, Mikel Rueda: zuzendu duen Caminan dramak Maribel Verdú eta Germán Alcarazu ditu protagonista eta ezerezaren erdian elkartzen diren bi pertsonaia bakarti erakusten dizkigu. Saila osatzen dute Kepa Sojoren Hileta, Alejandro Díaz Castañoren Ihesa eta Loreak film luze sarituaren ostean Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak batera egindako Renovable lanek.
Orain milioiaren galdera, noiz egongo dira ikusgai lan horiek guztiak? Izango duten ibilbide komertziala oso eskasa –hutsala?– izango denez, konplikatu samarra erantzuna ematea. Igelak ziur izango dugula zinema aretoetan ikusteko parada, baina gainerako guztiekin ia ezinezkoa izango dela iragartzen dut. Zorte apur batekin, herrietako kultur etxeetan ikusteko aukera izango dugu, zirkuitu alternatiboetan, ziklo berezietan edo agian telebistan. Baina beste askotan gertatzen den bezala, ostrazismoan galtzeko arriskua daukate. Euskal zinemagintza osasuntsu dagoela diodanean, nitaz fidatu beste erremediorik ez duzue beraz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]